89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Obren lehiaketa

Vianako Udalak, 2002ko ekainaren 27ko osoko bilkuran hartu zen erabakiaren bidez, lehiaketarako deia egin du, obra hau adjudikatzearren prozedura irekiaz: "Navarro Villosladaren jaiotetxea egokitzeko obrak".

Egiteko epea: 8 hilabete.

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa.

Hasierako prezioaren zenbatekoa, guztira: 711.571,85 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 28.462,87 euro.

Agiriak eta informazioa nahi dituen interesatuaren eskura daude proiektua, baldintza teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua, Rubio kopia-dendan (Bergamín, 10, Iruña, Nafarroa).

Sailkapena: K taldea, 7. azpitaldea, D kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita seigarren egun natural, azken eguneko ordu biak arte.

Lehiatzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu behar du, eta ez da baimenduko lehiaketako proiektuan zehaztu denaren aldaerarik edo bestelako aukerarik.

Proposamenak postaz igortzen badira, igorpena zein egun eta ordutan egina den egiaztatu beharko du lehiatzaileak eta horren berri eman kontratazio organoari, dela fax dela telegrama bidez, eta betiere proposamenak aurkezteko epearen egun eta orduetan. Beharkizun horiek gabe ez da onartuko iragarki honetan aipatu epetik kanpo jasotako proposamenik. Dena dela, aurkezteko epea bukatu eta hamar egun igarotakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamenik.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguko 7. klausulan zehazten direnak.

Proposamenak aurkezteko tokia: Vianako Udaleko erregistro orokorra.

Agiri teknikoak irekitzea: jendaurrean, Vianako Udaleko osoko bilkuren aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira eskaintzak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean, Vianako Udaleko osoko bilkuren aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira eskaintzak.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta egunkarietako iragarkien gastuak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena:

Helbidea:

N.A.N. zkia.:

Nire izenean edo merkataritzako konpainia hau ordezkatuz ..................., ezaguturik honako obra honen proiektua nahiz klausula administratibo partikularren plegua: "Navarro Villosladaren jaiotetxea egokitzeko obrak"; lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartu dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ................. eurotan (BEZaren % 16 barne), honenbeste beheratzen baitu lizitazioaren aurrekontua: .......... euro.

Vianan, 2002ko ......aren ....(e)an.

(Sinadura)

Vianan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0207631