89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren kontratazioa. "Plan Orokorreko bide berriaren urbanizazioa, Fuente Lanterna kale ondoko biribilgunearen eta Camino del Rape-ren artean, eta Tarazonako errepidea eta Camino del Rape-ren arteko bidearen berrikuntza eta lotunea, Monte San Julián ikastetxean barna"

Hiri honetako Udalak, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, Hiri Antolamendu eta Ingurumeneko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen honako obra hauen kontratazio espedientea onestea: "Plan Orokorreko bide berriaren urbanizazioa, Fuente Lanterna kale ondoko biribilgunearen eta Camino del Rape-ren artean, eta Tarazonako errepidea eta Camino del Rape-ren arteko bidearen berrikuntza eta lotunea, Monte San Julián ikastetxean barna"; enkante bidez adjudikatuko dira obrak, prozedura irekian eta ohiko tramitazioaz.

Aurrekontua: 713.471,64 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: 14.269,43 euro.

Eskaintzak noiz aurkeztu: 30 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.

Proiektua eta plegua Sagasti kopia-dendan daude (Avenida Zaragoza, 31-behea).

Kontratistaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, e kategoria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko ekainaren batean. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0207630