89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I B A R

Arau Subsidiarioetako aldaketak hasiera batez onetsirik

Olaibarko Udalak, 2002ko ekainaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa bat; 71. lurzatiari dagokio, Olabeko mugapean dago eta aldaketa Juan Cruz Eguaras Villanuevak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, espedientea interesatuen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Olaibarren, bi mila eta biko ekainaren batean. Alkatea, María Carmen Lizoáin Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0207543