III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F O N T E L L A S
Obren kontratua
Fontellasko Udalak, 2002ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz hartu zuen, besteak beste, erabaki hau:
Prozedura irekiko lehiaketa egin ondoren, Kontratazio Mahaiaren proposamenarekin bat, eskaintzarik onena zelako, kontratu hau adjudikatu da:
Xedea: "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, 4. fasea" izeneko obrak.
Adjudikazio bidea: prozedura irekia, lehiaketa.
Adjudikazio prezioa: 278.625,84 euro.
Egiteko epea: hamar aste.
Adjudikazio hartzailea: Pérez del Río, S.L., Excavaciones y Obras.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikulua betez.
Fontellasen, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.
Iragarkiaren kodea: A0207224