78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

584/2002 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Lodosan, NA-134 (Ebroko Ardatza) eta NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektuari" onespen teknikoa eman eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak, bere txostenean, "Lodosan, NA-134 (Ebroko Ardatza) eta NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua" jaso dela dio. Berceo Ingenieros, S.L. enpresak prestatua da, bera baita lanen adjudikazio hartzaile urtarrilaren 16ko 55/2002 Ebazpenaren bitartez.

21 m-tik beherako erradioa duen biribilgune itxi bat eraikiko da, non NA-134 (Ebroko Ardatza) eta NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideetan barna Lodosan sartzen den trafikoa eta Lodosatik Logroñoko bidean, ezkerraldeko industri nabeetako sarbidea elkartuko baitira.

Biribilguneak 6 m-ko biraketa-erreia izanen du eta bazterbide bana bi aldeetan, metro bat zabal. Zintarri beheratu batek mugatuko du eta hormigoizko zoladura emanen zaio, metro bat zabal.

Orobat, biribilgunearen kanpoko ertzean, espaloia ezarriko da, lehendik dagoenari jarraituz.

Azkenik, lehendik daudenen antzeko argi-paldoak, Lodosako sarrerak tratamendu urbanoa izan dezan.

Proiektuarekin batera Segurtasun eta Osasun Azterlana aurkeztu da, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/1999 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Lodosan, NA-134 (Ebroko Ardatza) eta NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektuari" onespen teknikoa ematea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ditzan eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta Lodosako udaletxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau Lodosako Udalari jakinaraztea (lurzatien planoen kopia igorriko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Lodosan, NA-134 (Ebroko Ardatza) eta NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua. Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

LODOSAKO UDALERRIA

LD-01 Lodosako Udaleko herrilurra Lodosa 10 1 1434-D Larrea

LD-01 Lodosako Udaleko herrilurra Lodosa 1.794 1 1434-1 Hirilurra

LD-02 Talleres Lodosa, S.L. Avda. Navarra z.g. Lodosa 668 1 1102 Hirilurra

LD-03 Lodosako Udaleko herrilurra Lodosa 11 5 161 Hirilurra

LD-04 Lodosako Udaleko herrilurra Lodosa 36 5 198 Hirilurra

Iragarkiaren kodea: A0206792