78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Beteluko frontoi estaliaren barne erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik

Udalak Beteluko frontoi estaliaren barne erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa hasiera batez onetsi zuen, 2002ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran.

Otsailaren 25ean 2002ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuta jendaurrean egoteko epea amaiturik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Beteluko Udalak 2000ko apirilaren 12ko osoko bilkuran onetsi zuen, aho batez, Beteluko frontoi estaliaren barne erabilera arautzen duen ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen, argitaraturik, aldaketaren testua.

Betelun, bi mila eta biko apirilaren hamabian. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldáraz.

BETELUKO FRONTOIAREN BARNE ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Beteluko frontoi estaliak arau hauek izanen ditu:

1. artikulua. Frontoia eskola orduetatik kanpo baizik ez da erabili ahal izanen. Eskola orduetan "Araxes" eskualdeko ikastetxe publikoko ikasleek erabiliko dute bakarrik.

2. artikulua. Beteluko Udalak beretako gordeko du bere beharren eta/edo eskabide berezien arabera frontoia okupatzeko eta orduak erreserbatzeko eskubidea.

3. artikulua. Frontoia zenbait kiroletan aritzeko erabiliko da. Horretaz kanpoko jarduera guztietarako, Udalaren baimen idatzia beharko da. Horiek idatziz eskatuko zaizkio Udalari, nahi den data baino hilabete lehenago.

4. artikulua. Eskola orduetatik kanpo, lehentasuneko ordutegia izanen da 15 urte bitarteko neska-mutikoendako. Honako hau izanen da:

-Astelehentik ostiralera, 18:00ak arte.

Betiere adinez nagusi bat izan beharko da, fitxez arduratu eta Beteluko ostatuan giltza hartu eta itzuliko duena.

5. artikulua. Frontoia erabiltzeko nahitaezkoa izanen da eguna eta ordua erreserbatzea, behar den tasa ordaindu eta gero. Hura Beteluko Udalak onetsiko du, ordenantza fiskal baten bidez.

6. artikulua. Frontoia ordu hauetan erreserba daiteke:

-Astelehenetik ostiralera, biak barne, 18:00etatik 22:00etara, biak barne.

-Larunbatean, igandean eta jaiegunetan, 9:00etatik 22:00etara, biak barne.

Ordutegi horietatik kanpora, Udalaren baimen espresua beharko da.

7. artikulua. Udalaren kirol koordinatzaileak sustaturiko jarduerek lehentasuna izanen dute gainerakoen aldean.

8. artikulua. Erreserbak egiten diren momentuan ordainduko dira. Giltza egun eta ordu erreserbatuetan hartuko da, inoiz ez egun eta ordu hori baino lehenago.

9. artikulua. Erreserben egutegia, instalazioen giltzak, erreserbak eta ordainketak Beteluko ostatuan kokatuko dira, eta haien arduraduna horren maizterra da.

10. artikulua. Ordu erreserbatu nahiz libreetan instalazioen giltza jasotzen duenak erregistro orri bat beteko du eta erabateko erantzulea izanen da. Hartara, kalterik edo gorabeherarik gertatuz gero, Udala jakitun egin beharko du edo, hala ez bada, Beteluko ostatuko maizterra, orri bat idatziz. Horrek ondoriorik badakar, bere gain hartu beharko ditu.

11. artikulua. Instalazioetako giltzaren erreserba bukatu eta 30 minutura itzuli beharko da, beranduenez. Arau hau ez betetzeak zehapena ekarriko du, alegia, sei euro ordu berandu bakoitzeko.

12. artikulua. Udalak behar diren neurriak hartuko ditu, ordenaNtza honetako edozein puntu betetzen ez bada.

13. artikulua. Udalak beretako gordeko du ordenantza hau aldatzeko eskubidea.

Iragarkiaren kodea: A0204493