78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UA-1 + UE-2 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Zangozako Udalak, 2002ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UA-1 + UE-2 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, JosÚ Miguel Galle Roncal jaunak unitate horretako konpentsazio batzordearen izenean aurkeztua, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz eta udal arkitektoaren txostenean, espedienteari erantsi baitzaio, aipatzen diren determinazioekin.

2. Behin betiko onespena baino lehenago, P1 eta P2 orubeetako zorupea okupatzeko aukera baloratuko da. Horiek Udalari esleitu zaizkio, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko. Xedea 5 metroraino okupatzea izanen litzateke, hegoaldeko fatxadaren luzeran, sotoko plantek 12 + 5 metroko zabalera izan ahal dezaten.

3. Hasierako onespenaren erabakia jarduketa sistemak ukitutako titular erregistrokoei jakinaraztea, espedientean entzutea izan dezaten hamabortz eguneko epe berean.

4. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 161 eta 156. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, birzatitzeko espedientea jendaurrean edukitzea, hamabortz egunean -iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina- interesatuek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, JosÚ Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0206862