78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Aldaketak, Aranguren ibarreko Udaleko albiente izateko 3 lanpostu oposizioz betetzeko deialdiko oinarrietan

Aranguren ibarreko alkateak, ekainaren hamarreko ebazpenaren bidez, Aranguren ibarreko Udaleko albiente izateko 3 lanpostu oposizioz betetzeko deialdiko oinarriak aldatu ditu. Deialdi hura 2002ko maiatzaren 8an argitaratu zen, 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

1. oinarrian.-Baldintza orokorrak.

Testu hau erantsiko da:

Deialdiko hiru postuetatik, bat txanda librean beteko da (lehenengoa), eta gainontzeko biak, txanda murriztuan (bigarrena eta hirugarrena).

Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen diren txanda murriztuko lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie. Orobat, txanda murriztuan, lanpostu hutsak baino gehiago badira probak gainditzen dituzten izangaiak, lanpostu gabe gelditutakoek txanda irekiko izangaiekin lehiatuko dira, zein bere azken puntuazioarekin.

2. oinarrian.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Testu hau erantsiko da:

Txanda murriztuko izangaiek, aipatutako horiez gain, ondoko betebeharrak ere bete beharko dituzte:

a) Deitutako lanpostuen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

b) Eskatutako titulua duela kreditatzeaz gain, administrazio publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna kreditatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszendentzian ez egotea.

3. oinarrian.-Eskabideak.

Testu hau erantsiko da:

Txanda murriztuan lehiatzen diren izangaiek txanda horretakoak direla zehaztu beharko dute eskabidean.

Ondorioz, bidezkoa da eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaletan, txanda murriztuan lehiatzeko legez ezarritako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek eskabideak aurkeztu ahal ditzaten hautaprobetan parte hartzeko eskatuz.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko ekainaren hamaikan. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0206786