78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteko, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko ekainaren 3an eman zuen Ebazpenarena.

Ebazpena 2002ko ekainaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (74. zk.). Bertan akats bat dagoela oharturik, hona hemen behar den zuzenketa:

5378. orrialdea, 2. zutabea, 1.2 atala: "Hauek dira eskaintzen diren lanpostuak:

-Lanpostu bat Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, plantillako 5821 zenbakikoa, destinoa Iruñean.

-Hiru lanpostu Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuan, bat, plantillako 3696 zenbakikoa, Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Atalari atxikia, eta bi, 3354 eta 6564 zenbakikoak, Barañaingo San Jose Zentroari atxikiak." dioen tokian, "1.2. Hauek dira eskaintzen diren lanpostuak:

-Lanpostu bat Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, plantillako 5821 zenbakikoa, destinoa Iruñean.

-Hiru lanpostu Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuan, bat, plantillako 3696 zenbakikoa, Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Atalari atxikia, destinoa Iruñean duena; bat, 3354 zenbakikoa, Barañaingo San Jose Zentroari atxikia, eta bat, 6564 zenbakikoa, Lizarrako Santo Domingo Zaharretxeari atxikia." erran behar du.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.-Langileriaren Hautapen eta Araubidearen Ataleko burua, Carlos Sarasíbar Subiza.

Iragarkiaren kodea: a0207062