78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Vázquez de Mella I.P.ko estalkia berritzeko obrak egiteko

Alkatetzak 2002ko ekainaren 7an eman ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egin da, Vázquez de Mella I.P.ko estalkia berritzeko obren proiektua kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: Vázquez de Mella I.P.ko estalkia berritzeko obrak.

-Esleitzeko bidea: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa eta presako tramitazioa.

-Enpresaren sailkapena: C taldea, 3. azpitaldea, c kategoria.

-Kontrataren aurrekontua: 351.826,07 euro.

-Egiteko epea: obrek erabat bukatuta egon beharko dute gehienez ere ehun eta hogei egun naturalean.

-Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hamahiru egun naturalean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko karrika, 11, 3.).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ..............., N.A.N. ..........., helbidea: ....................., (eta bertze bat Iruñean, jakinarazpenerarako .................) bere izenean ez bada, hau ordezkatuz ............, IFZ ........., telefonoa ........, faxa ........, Vázquez de Mella I.P.ko estalkia berritzeko obren proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri izanik, lan horiek osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz eta zenbateko honen truke: ........... (letratan) .............. euro eta epe honetan: ....... egun natural (letratan).

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0206756