78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Estatutuen aldaketa hasiera batean onetsirik

Moncayoko Ur Mankomunitatearen Zuzendaritza Kontseiluak, 2002ko ekainaren 11n egin bilkuran eta boz batez, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen Estatutuak aldatzeko proiektua (1992ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 21ekoa), egokitu behar baitira, zenbait baldintza beteta, Alfaro eta MalÍn udalerrien bereizketara.

Aditzera ematen da, 6/90 Foru Legearen 50.2 artikuluan agintzen denari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Moncayoko Ur Mankomunitate osatzen duten udalen idazkaritzan argitaratzen denetik, hilabetea izanen baita interesatuek alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Corellan, bi mila eta biko ekainaren hamabian. Mankomunitateko burua, JosÚ María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0206755