78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Oibarko Arau Subsidiarioetako UA-14 unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Oibarko Udalak, 2002ko ekainaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako UA-14 unitatearen xehetasun azterlana, María Teresa Codesido Ruiz andreak sustatua, horren aldaketa proposatuz. Helburua unitate horren garapen osoa posible egitea da, hala urbanizazio mailan nola eraikuntza mailan, Juan Miguel PÚrez Equiza jaun arkitektoak prestaturiko dokumentazioari jarraikiz (2002ko martxoaren 14an ikus-onetsirik).

Aditzera ematen da, hamabortz egunean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.4 artikuluan xedatua betez.

Oibarren, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0206754