78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

7. poligonoko 469. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Oibarko Udalak, 2002ko ekainaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Oibarko hirilurren katastroko 7. poligonoko 469. lurzatiaren xehetasun azterlana, Guillermo Otano PÚrez jaunak sustatua. Helburua eraikuntza berri baterako lerrokadurak eta sestrak definitzea da, Francisco Javier Artaso Senosiáin jaun arkitektoak prestaturiko dokumentazioari jarraikiz (2002ko maiatzaren 31n ikus-onetsirik).

Aditzera ematen da, hamabortz egunean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.4 artikuluan xedatua betez.

Oibarren, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0206753