78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Ablitasko Udalaren eraikuntza eta instalazioen garbiketa kontratatzeko lehiaketa. Akats zuzenketa

Ablitasko Udalaren zenbait eraikuntza eta instalazioren garbiketaren zerbitzua esleitzeko lehiaketaren iragarkia argitaratu zen 2002ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 31n.

Interesatuen eskura dokumentazio akasduna jarri zuen, bere langileen baldintzaren gainean, gaur egun zerbitzu honen zati bat egiten duen enpresak. Horrenbertzez:

Interesatuek dokumentazio zuzena bil dezakete, udal bulegoetan, iragarki honen denboran.

Argibide eta zehaztapen hau egin da: lizitazioaren aurrekontua eta eskaintza urteko konputorari dagozkio.

Denek aukera berdina izan dezaten, bertze epe bat irekiko da eskaintzak aurkezteko, Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamalaugarren egun naturaleko 12:00ak arte iraunen duena.

Aditzera ematen da behar diren ondorioak izan dezan.

Ablitasen, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0206752