78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Obra lehiaketa publikorako deialdia. Mikel Aingeru eta Akerruntza auzoetako sareak eta kaleetako zoladura berriztatzea

-Prozedura: irekia.

-Modalitatea: lehiaketa publikoa.

-Kontrata bidezko aurrekontua: 520.527,28 euro (B.E.Z. barne).

-Obrak egiteko epea: 8 hilabete.

-Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Arbizuko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu biak arte.

-Proposamenak irekitzea: eskabideak aurkezteko azken egunetik hasita, hamabosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

-Kontratisten sailkapena: A, E eta G taldeak, A2, E7 eta G4 azpitaldeak, d kategoria.

-Aurkeztu beharreko dokumentuak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan azaltzen direnak. Aurkeztu behar diren dokumentuak originalak edo kopia konpultsatuak izango dira.

Proiektu teknikoa eta baldintza ekonomiko administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude, kopiak egin ditzaten, "Repronet24" dendan (Remiro de Goñi, 24 behea, Iruña, telf: 948189216).

Arbizun, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkate udalburua, Fco. Javier Razkin Flores.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............., N.A.N.: .........., herria: .........., helbidea: ..............,(Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: ........), nire izenean ez bada, hau ordezkatuz: ........, helbidea: ..............., I.F.Z.: ........, telefonoa: ......, faxa: ............. Mikel Aingeru eta Akerruntza Auzoetako Sareak eta Kaleetako Zoladura Berriztatzeko lanen proiektu, aurrekontu eta Baldintzen Pleguaren berri dudalarik, hitza ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta diru honen aldera: .......... (letraz) ......... euro (BEZa barne) eta gehienez ere hilabete epe honetan: ......... (letraz) ...........

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: a0206658