78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Andosillako udal mugapeko landa bide publikoen erabilera arautzen duen Udal Ordenantza hasiera batez onetsirik

Andosillako Udalak, 2002ko otsailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Andosillako udal mugapeko landa bide publikoen erabilera arautzen duen Udal Ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Andosillan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0205096