78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Hasiera batez onetsirik HPOko aldaketa, lurzoru urbanizagarri programatuko unitate bat sortzeari buruzkoa

Andosillako Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, lurzoru urbanizagarri programatuko unitate bat sortzeari buruzkoa, tramitatzeko agiria, herrian industri lurzorua handitzearren.

Aldaketak NA-124 errepidearen ezkerreko aldea ukitzen du, hiri lurzoruaren mugaren alboan, eta Andosillako Udalak sustatu du.

Espediente hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 127. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin bat.

Andosillan, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0205094