78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

2002ko plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean egonen da Udalaren iragarki oholean langileen 2002ko plantilla organikoa, 2002ko otsailaren 28ko osoko bilkuran onetsia; hamabost egun baliodunetan egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritar interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Andosillan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0205093