78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Berraztertzeko errekurtsoa ezetsita

Idazki honetan aipatzen diren Alkatetzaren ebazpenak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzeko diren gainerako legeetan xedatuarekin bat.

Trafiko zehapenen aurka eta/edo trafiko zehapenak premiamendu bidez betearazteko egintzen aurka eta/edo garabien tasen aurka, berraztertzeko errekurtsoak aurkeztu direlarik, administrazio espedienteetan dauden agiriak eta prestatu diren txosten juridikoak ikusirik, berraztertzeko errekurtsoak ezestea ebatzi dut, aplikatzeko diren arauen araberakoak baitira errekurritutako egintza administratiboak.

Espedientea: 2000/414. Izena: Rafael García García. Espedientea: 2000/496. Izena: Antonio Miguel Berriatua García.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.

Atarrabian, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0205037