78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E T A U T E N

2002ko aurrekontua eta plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluan xedatuarekin bat, 2002ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa behin betikoz onetsita geratu dira, jendaurreko aldian ez baitu inork erreklamaziorik aurkeztu; hona laburpena kapituluka:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua. Zuzeneko zergak: 41.469,84.

2. kapitulua. Zeharkako zergak: 6.010,12.

3. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta beste dirusarrera batzuk: 2.464,14.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 71.637,25.

5. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 841,42.

7. kapitulua. Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste dirusarrera batzuk: 70.298,96.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 121.276,40.

Guztira: 314.298,13.

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen gastuak: 7.823,26.

2. kapitulua. Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 17.050,69.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 38.704,70.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 232.639,12.

7. kapitulua. Kapital transferentziak: 18.030,36.

Guztira: 314.298,13.

2002KO EKITALDIKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: Oposizioa. Zenbakia: 1. Lanpostuko osagarria: % 15. Egoera: jardunean. Allin ibarrarekin konpartitua.

Administrazio araubideko langileak:

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostua: % 20. Egoera: hutsik: Allin ibarrarekin konpartitua.

Aldi baterako lan-kontratuko langileak:

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea: Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Kopurua: 1. Egoera: hutsik, Allin ibarrarekin konpartitua.

2002KO LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Izen-deiturak: Maria Teresa Galdeano Galdeano. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Gradua: 3.

Administrazio-kontratudunak:

Izen-abizenak: María Pilar Barragán García. Lanpostua: idazkaria. Maila: A.

Aldi baterako lan-kontratuko langileak:

Izen-deiturak: Iñaki Abaigar GÍmez. Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea.

Metautenen, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, María Reyes Alfaro Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0205035