78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

117/2002 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+D) ematen dituen laguntzen 2002-2003 ikasturteko deialdia egiten duena.

DOKTORETZA TESIAK EGITEKO LAGUNTZEN PROGRAMAK

Programa honen helburua eta modalitateak

Programa honen helburua Unibertsitateko Hirugarren Zikloko ikasketak egin daitezen sustatzea da.

Ondoko modalitateak ditu:

1. modalitatea.-Doktoretza ikastaroak egiteko laguntzak.

1.A. Lehenbiziko urte edo irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egiteko laguntzak.

Lehendabiziko ikasturtea bukatutakoan Irakaskuntza agiria eskuratzearekin amaitzen da.

1.B. Bigarren urte edo ikerketa aldiari dagozkion lanak egiteko laguntzak.

Bigarren ikasturtea bukatutakoan Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza eskuratzearekin amaitzen da.

2. modalitatea.-Doktoretza tesia egiteko eta Doktore titulua eskuratzeko laguntzak.

Doktoretza tesia defendatu eta Doktore Maila eskuratzearekin bukatzen da. Iraupena: bi urte.

Bi modalitate hauek osagarriak eta elkarren segidakoak dira. Ikasketa Unibertsitarioen Hirugarren zikloa arautzen duen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuak definitu eta egituratzen dituen faseekin bat datoz, nahiz eta baliabide publikoen errentagarritasun eta banaketa beharrezko eta zuzenago bat egite aldera, deialdi honek onuradunei ezartzen dien erritmo akademikoa arau horrek doktoregaiei ematen dien plangintzarako mugagabeko askatasunetik urruntzen den.

Mailakako helburu akademikoak lortzeko denbora mugak urtez urte lortu beharreko "produktu" akademikoak lortzeko sistema orokorrean du isla, kasu bakoitzean eta inguruabar berezi eta justifikatuetan bidezkoak diren luzapenak salbu.

Eskakizun maila honi erantzuten zaio doktoregaiak programan mantentzearen aldeko diskriminazio positiborako mekanismoekin. Ekitalde ekonomiko bakoitzean aurrekontuetako dotazio askia izan dadin ezinbesteko baldintzapean, dirulaguntzaren jarraipena indartzen saiatzen da, ondoko neurri hauen bitartez:

-Irakaskuntza aldiaren betekizun guztiak bete dituzten eskatzaileei Ikerketa aldirako laguntza berritzen zaie modu ia automatikoan.

-Ikerketa aldirako laguntza izan duten eta beren betekizun guztiak bete dituztenei, tesia egiteko laguntza eskatzen dutenean puntuazio osagarria ematen zaie.

-Tesia egiteko laguntza hainbat urtetarako laguntzatzat hartzen da, bi urteko eperako.

-Bere egindako betekizunak betetzeko epeak luza daitezke, aipatutako arrazoi berezi eta justifikatuak direla kausa, deialdiaren oinarrietan finkatutakoaren arabera helburuak ezin izan badira erdietsi, azken produktuaren lorpena indartze aldera, horrela deialdia bera justifikaturik geldi dadin, eta, legezko aginduen barruan, aldez aurretik jasotako dirulaguntzaren itzultzea ekiditeko.

1. MODALITATEA.-DOKTORETZA IKASTAROAK EGITEKO LAGUNTZAK

1.A. Lehenbiziko urte edo irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egiteko laguntzak

1.A.1. Xedea edo helburua.

Laguntza hauen xedea da irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egin daitezen sustatzea, Hirugarren Zikloko Ikasketak eta Doktore tituluaren eskuratzea arautzen dituen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak definitzen duenaren arabera.

Hortaz, laguntzen programa honetan ezin izanen dira sartu doktore gradua edo Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza eskuratu dutenak edo irakaskuntza aldia hasi dutenak.

1.A.2. Aldia eta iraupena.

Ikasturte akademiko batean Irakaskuntza aldia eratzen duten kreditu guztiak, gutxienez, gainditu beharko dira, (20 edo gehiago, Doktoretza Programa bakoitzean definitutakoaren arabera). Hortaz, laguntza urtebetekoa izanen da, 2002ko urriaren 1etik 2003ko irailaren 30 arte, inguruabar berezi eta jusitifikatuak direla eta betekizunak betetzeko epeak luzatzeari buruz 11.2 oinarrian aurreikusitakoa ukatu gabe.

1.A.3. Zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzen zenbatekoa, aurrekontuetan dagoen dirua kontuan hartuz. Laguntzaren zenbatekoa, dena den, gehienez ere 3.610 eurokoa izan ahalko da.

Laguntza horien gastuak 2003ko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

2002ko aurrekontuaren kontusail homologoan soberakinen bat balitz, programa honen gastuak, ahal den zatian, haren kargura izan litezke.

1.A.4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean Irakaskuntza aldirako matrikulaturik badaude.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edukitzea edo edukitzeko egoeran egotea. Tituluaren egiaztapena unibertsitateko tituluak lortu, luzatu eta homologatzeari buruzko azaroaren 6ko 1496/1987 Errege Dekretuan eta ondorengo xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

Atzerrian lortutako tituluek ofizialki baliozkotuak edo onartuak egon beharko dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Hirugarren Zikloko ikasketetan eta Irakaskuntza aldia eratzen duten kreditu guztietan lehen aldiz matrikulatua egotea: gutxienez 20tan, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera. Baita Doktoretza programan matrikulatua egotea ere.

Irakaskuntza aldia 2002/2003 ikasturtea baino lehenago hasi izana baztertzeko arrazoia izanen da, ikaslea 20 kreditutan edo gehiagotan matrikulatzen bada ere.

e) Nafarroako unibertsitate batean matrikulatuta egotea. Salbuespen gisa, baldin eta Nafarroako unibertsitateetan aukeratutako programarik ez badago edo, izanagatik ere, bertan plazarik lortu ez badu, eskatzaileak Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batean matrikula egin ahalko du. Azken kasuan, atzerriko herrialdearen legeriaren arabera matrikula baliokidea frogatu beharko da.

Salbuespen hau ez da aplikatuko aurreko b) letran jasotako kasuetan.

1.A.5. Aplikazioko gaiak.

Eskatzaileak zilegi du nahi dituen doktoretza ikastaroak aukeratzea, dagokion unibertsitateak ezarritako eskaintzaren barnean betiere.

1.A.6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea 2002ko uztailaren 31ko 14:30ean akituko da.

Eskabideak, I. eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

1.A.7. Eskarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Lehendabizikoa.-Derrigorrezko agiriak:

a) Eskaera egin aurreko azken bi urteetan Nafarroan etengabe erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Lizenziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edo eskatu izanaren gordekina. Holakorik izan ezean, Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria non agerraraziko baita interesatuak titulua eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta noiztik.

d) Eskatzaileak Hirugarren Zikloko ikasketak 2002-2003 ikasturtean hasi dituela eta, hautatutako doktoretza programaren arabera, Irakaskuntza aldia osatzen duten kreditu guztietan matrikulaturik dagoela egiaztatzen duen agiria.

Hala behar denean, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketak egitearen arrazoia justifikatu edo matrikula baliokidea frogatu beharko da, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.

Bigarrena.-Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:

Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek egokitzat hartzen dituzten guztiak aurkeztu ahalko dituzte, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Besteak beste:

e) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena:

-Lizentziaturan lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen.

-Espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa, nazio lurralde osorako baliotasuna eta izaera ofizialeko unibertsitate tituluen ikasketa planen arau nagusi komunak ezartzen dituen azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren I. eranskinak, 1267/1994 Errege Dekretuak aldatutako erredakzioan, agindutakoaren arabera zehaztua.

Ikasketen titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, adibidez, magisteritza edo beste diplomatura edo ingeniaritza teknikoen bidez, horrelakoetan ere ikasketa horien eta batez bestekoaren ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

f) Curriculum vitae, eskaera orriarekin doan eredu estandarizatuari jarraikiz eta alegatutako merezimenduak kreditatzen dituzten agiriak.

g) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria, Autonomia Erkidego bakoitzean legezko eskumena duten organoek emana.

h) Lan Institutu Nazionalaren ziurtagiria, langabezian dagoela eta noiztik egiaztatuko duena.

i) Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, eskatzailearen lan bizitzari buruzkoa.

j)Bizikidetza ziurtagiria eta bizikidetza unitateko partaideen azken errenta aitorpena, 8.e) oinarriari jarraikiz, familiaren errenta zehaztuko dutenak.

Hirugarrena.-Agiriez eta hauen trataeraz kontuan hartu beharreko arauak.

1. a), b), c), d) letretan aipatutako derrigorrezko agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar eguneko epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz.

2. Matrikularen ziurtagiria, d) letran aipatutakoa, ikasle bakoitzaren Unibertsitateak 2002-2003 ikasturterako ezarri duen epe barruan aurkeztu beharko da. Deialdia ebazteko ezarritako epean ikasleak, arrazoi hori dela kasusa, matrikula egiterik ez badu izan, laguntza emanen zaio eta, ondorio guztietarako, automatikoki bertan behera utziko da, baliogabeturik, epe haiek iraganda, eskatzaileak azkenean ez badu matrikula gauzatzen edo doktoretza programa bakoitzak Irakaskuntza aldia gainditzeko ezartzen dituen kreditu guztietarako gauzatzen ez badu.

3. e), f), g), h), i), j) letretan aipatutako borondatezko agiririk eza edo nahiko ez izatea ez da espedientean funtsezko akastzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko.

4. e) letran aipatutako agiri akademikorik ez dagoenean baina goi mailako titulua dagoela frogaturik dagoenean, puntuazioaren ondorioetarako, batez bestekotzat "nahiko, 1" hartuko da.

5. Ez dira kontuan hartuko:

-Alegatu ez diren merezimendu eta inguruabarrak.

-Alegatu bai baina agiri bidez frogatu ez direnak, edo gaizki dokumentatu direnak.

-Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren alegatu edota dokumentatu direnak.

6. Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak. Konpultsak Hezkuntza Departamentuan bertan egin ahalko dira eskaera aurkezten denean. Horretarako jatorrizkoak erakutsi beharko dira.

7. Ez dira kontuan hartuko haien arau erregulatzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

8. Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak, eskatzaileek alegatutako eta dokumentatutako merezimendu eta inguruabarrei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu edozein mementotan.

9. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agiriek itzulpen ofiziala edo zinpekoa izan beharko dute. Itzulpenik ez bada, ez dira kontuan hartuko.

1.A.8. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko. Ondorio hauetarako, eskatzaileak, eskabidean, Hirugarren Zikloko ikasketetarako bidea ematen dion goi mailako tituluari dagokion UNESCOren kodea aipatuko du. Lizentziatu titulu bat baino gehiago baldin badu, nahi duen titulazioa lehen tokian aipatuko du, jarraian azaltzen diren balorazio irizpideen arabera, espediente akademikoa puntuatzeko kontuan hartuko dena hori izanen dela jakinik. Batzordeak, eskatzaileak bere titulazioari jarritako ikasketa arloa/kodea aldatu ahalko du, I. eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

b) Puntuazio irizpideak.

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

-Ikasketen espedientea: 75 puntu bitarte.

-Curriculuma: 10 puntu bitarte.

-Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak: 15 puntu bitarte.

c) Espediente akademikoaren balorazioa. Gehienez ere, 75 puntu.

Atal honetan hiru faktore hartuko dira kontuan:

-Espedientearen batez bestekoa.

-Titulua lortzeko emandako denbora.

-Titulua eskuratu denetik iragandako denbora.

Espedientearen batez bestekoa izanen da ikaslearen ziurtagiri akademikoan agertzen dena, azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuak ezarritako arauei jarraikiz.

Batez besteko horri ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

-Ohorezko matrikula (4): 60.

-Bikain (3): 45.

-Oso Ongi (2): 30.

-Nahiko (1): 15.

Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez bestekoa irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako baloreen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta guztira egindako irakasgaien kopuru osoaren artean zatituz aterako da.

Espedientean baliozkotutako, egokitutako edo aitortutako irakasgai kalifikatu gabeak izanez gero eta interesatuak haietan lortutako kalifikazioen ziurtagiririk aurkeztu ezean, nahikotzat kontatuko dira.

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

Titulua lortzeko emandako urte kopurua.

Ondoko puntuazioak esleituko dira:

-5 puntu, titulua Ikasketa Planak deskribatzen dituen ikasturteetan erdietsi duten eskatzaileei.

-3 puntu, planean ezarritako ikasturte kopurua baino urte bat gehiago erabili dutenei.

-Denbora gehiago erabili bada, puntuazioa "0" izanen da.

Ondorio horietarako, erabilitako urte kopurua ikasketa planak ezartzen dituen ikasturte kopuruaren berdina dela ulertuko da, nahiz eta, planaren arabera, proiektua ezinbestekoa duten titulazioetan karrera bukaerako proiektua egiteko beste urte bat gehiago erabili den.

Titulua eskuratu denetik iraganiko urte kopurua.

Ondoko puntuazioak esleituko dira:

-10 puntu, lizentziatura 2001/2002 ikasturtean bukatu bada.

-5 puntu, lizentziatura 2000/2001 ikasturtean bukatu bada.

-3 puntu, lizentziatura 1999/2000 ikasturtean bukatu bada.

-"0" puntu, lizentziatura 1999/2000 ikasturtean baino lehenago bukatu bada.

d) Curriculum Vitae-ren balorazioa. Gehienez ere, 10 puntu.

Atal honetan puntua daitezkeen inguruabarrak edo merezimenduak II. eranskinean dagoen curriculumaren ereduan biltzen dira.

Espediente akademikoan, ardatzetako, ezinbesteko, hautazko edo konfigurazio libreko irakasgaiak gainditzeko edo hautu libreko kreditu batzuen aitortzarako aintzat hartu diren ikastaro, praktikak etabar, ez dira kontuan hartuko. Ondorio hauetarako ulertuko da karrerarekin zerikusia duten praktikak, aldi berean egiten direnean, karreraren baitakoak direla, kontrakoa adierazten duen ziurtagiri ofiziala izan ezean. Ziurtagiri ofizala izanez gero prestakuntza jardueretako atalaren barruan baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko 20 ikastordu baino iraupen gutxiagoko prestakuntza jarduerak, ezta ikastordu kopururik zehazten ez duten ziurtagirien bitartez kreditatzen direnak ere.

e) Eskatzailearen lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoen balorazioa. Gehienez ere, 15 puntu.

Atal honen barruan hiru faktore hartuko dira kontuan:

-Eskatzailearen elbarritasuna, graduazio honen araberakoa:

-2,5 puntu. Elbarritasun gradua % 45ekoa edo gehiagokoa bada.

-5 puntu. Elbarritasun gradua % 65ekoa edo gehiagokoa bada.

-Eskatzailea, eskabidea aurkezten duenean, langabezian badago. Ondoko graduazioari jarraikiz:

-Puntu bat. Eskatzailea, azken urtean, eskabidea aurkezten duen arte kontaturik, etengabe langabezian egon bada.

3 puntu. Eskatzailea, azken bi urteetan, eskabidea aurkezten duen arte kontaturik, etengabe langabezian egon bada.

-5 puntu. Eskatzaileak ez badu bere lehen enplegua eskuratu.

Deialdi honen ondorioetarako enplegutzat hartuko da edozein lan jarduera, besteren konturako edo norberaren konturako edo autoenplegua, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

-Familia errenta erabilgarria. Familia errenta erabilgarritzat hartzen da ikasketetarako laguntzen deialdi orokorrak deskribatzen duen munta. Errenta bost tartetan sailkatuko da eta puntuazioa "0"- 5 bitartekoa izanen da.

f) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, hurrenez hurren, ondoko atal hauetako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko dira:

1.-Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak.

2.-Elbarritasuna.

3.-Familia errenta erabilgarria.

4.-Espediente akademikoa.

5.-Karrera bukatu zuenetik iraganiko denbora.

6.-Curriculum vitae.

g) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago.

1.A.9. Laguntzak emateko proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Goi Mailako Ikasketen atalburua.

-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

Idazkari lanetan Ikerketarako Laguntzen Bulegoko teknikari bat arituko da.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

1.A.10. Ebazpenaren prozedura eta emateko epea.

Batzordea osatuta, emateko behin-behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira urriko bigarren hamabostaldian. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte gutxienez hamar egun naturaleko epean. Proposamena Hirugarren Zikloko ikasketen kudeaketaz arduratzen diren Nafarroako unibertsitateetako egoitzetan ere jarri ahalko da.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, lotzailea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2002ko azaroaren 15a izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, onuradunen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko dira. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

1.A.11. Onuradunen beharkizunak.

1. Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) 2003ko irailaren 30erako aprobatu beharko dituzte Irakaskuntza aldiko kreditu guztiak eta Irakaskuntza Agiria egun horretan bertan eskuratzeko gai izan.

b) Aurreko puntuan ezarritakoa 2003ko urriaren 5a baino lehenago justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan.

c) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea bestelako laguntza eskuratu izana, dagozkion egiaztagiriak erantsiz.

2. Beharkizunak betetzeko epearen luzapena egoera berezi eta justifikatuetan.

Ez da luzapenik emanen irakaskuntza aldi honen kurtsoak berriz egin edo osatzeko, salbu eta Balorazio Batzordeak horretarako baimena espresuki ematen badu, salbuespeneko arrazoiengatik eta alderdi guztietan behar bezala justifikatuta.

Luzapenak ahalbidetuko dio doktoregaiari hurrengo ikasturtean helburua lortzea eta hasiera batean finkaturiko mugaeguna baino urte bat beranduago, gehienez ere, justifikatzea.

Batzordearen jarduera ondoko arauek aginduko dute:

a) Luzapena emanen da bakarrik interesatuak eskatzen badu. Eskaera 2003ko irailean, hots, laguntzaren azken hilabetean, eginen da, idatziz.

b) Salbuespeneko arrazoitzat hartuko dira jarduera akademikoaren benetako etenaldia ekartzen dutenak, besteak beste, eritasuna, istripua, elbarritasuna, amatasuna edo aitatasuna. Inolaz ere ez da salbuespeneko arrazoitzat hartuko doktoregaiaren lan jarduna, bere kontura izan ala beste baten kontura izan.

c) Luzapena laguntzaren iraupenaren hurrengo ikasturte akademikoa bukatu arte izanen da. Ezin izanen da eman Irakaskuntza aldia osatzeko ikasturte akademiko bat baino epe luzeagorik.

d) Luzapenak ekarriko du laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa atzeratzea, 12. oinarrian ezartzen dituen inguruabarrak ematen diren arte.

e) Batzordeak luzapena eman edo ukatzeko egiten duen proposamena lotzailea izanen da eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira igorriko da honek behar den ebazpena eman dezan.

3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

1.A.12. Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi zatitan ordainduko da.

Lehenengo zatia, laguntzaren % 60, ikaslea irakaskuntza aldiak dituen kreditu guztietan matrikulatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

Bigarren zatia, gainerako % 40a, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena dela bide, aldez aurretik deialdiak ezartzen dituen betekizunak bete direla egiaztatuta.

Laguntzaren ordainketa ez da eginen interesatuak "Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea", dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den bankuak behar bezala betetakoa, aurkezten ez badu.

1.A.13. Bateraezintasuna.

1. Laguntza hauek bateragarriak dira Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo bekarekin, betiere oinarri honetako mugen barruan.

2. Laguntzen zenbatekoak, deialdi honetakoa barne, ezin izanen du gainditu doktoretza-tesia egiteko laguntza programan ezarritako urteko moduluarena, hau da, 2002/2003 ikasturterako 9.015 euro.

3. Eskuratutako laguntza guztien batuketak aurreko puntuan ezarritako muga gainditzen duenean, Ebazpen batek, gehiegizkoa dela kausa, bateraezintasuna adierazi eta behar den kitapen ekonomikoa eginen du.

4. Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, osoko zenbatekoak batuko dira, hiru hilabetez bederen bat egiten badute.

5. 11.1.c) oinarriari jarraikiz onuradunak bestelako laguntzen berri emateko duen beharkizuna ukatu gabe, laguntzen organo kudeatzaileak bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak ikertu ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

6. Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Enplegurako Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

1.A.14. Atzera bota eta uko egitea.

1. Deialdia ebatzi baino lehenago, behin-behineko proposamenaren ondoko alegazio aldian barne, eskatzaileak eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 7. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzun ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein mementotan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, bai eta jasotako aurrerakina edo laguntzaren lehendabiziko zatia gordetzeko eskubidea ere. Halaber, bere estatusari uko egiteagatik, doktoretza tesia egiteko eta doktore titulua eskuratzeko laguntzen deialdiak biltzen dituen gainerako programetan jarraitzeak ekartzen dituen onurak galduko ditu. Gauzak horrela, hurrengo urteetan, fase honetarako edo ondokoetarako lehiatu nahi izanez gero, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

1.A.15. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau-hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

1.A.16. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

1.B. Bigarren urte edo ikerketa aldiari dagozkion lanak egiteko laguntzak

1.B.1. Xedea edo helburua.

Laguntza hauen xedea da ikerketa aldiko lanak egiten eta, Hirugarren Zikloko Ikasketak eta Doktore tituluaren eskuratzea arautzen dituen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak zehazten duenaren arabera, Ikerketarako Nahikotasuna egiaztatzen duen Ikasketa Aurreratuen Agiria eskuratzen laguntzea.

Hortaz, laguntzen programa honetan ezin izanen dira sartu doktore gradua eskuratu edo Ikerketarako Nahikotasunaren aitortzarako lanak hasiak dituztenak.

1.B.2. Aldia eta iraupena.

Ikasturte akademiko batean Ikerketa aldia eratzen duten lan guztiak, gutxienez, gainditu beharko dira, (12 edo gehiago, Doktoretza Programa bakoitzean definitutakoaren arabera), bai eta dagokion balorazio proba ere, eta ikerketarako nahikotasuna egiaztatzen duen Ikasketa Aurreratuen Agiria eskuratu. Hortaz, laguntza urtebetekoa izanen da, 2002ko urriaren 1etik 2003ko irailaren 30 arte, 12. oinarriak, 1. zenbakian, b) eta c) letretan nahikotasun probarako azaltzen duen salbuespenarekin, eta inguruabar berezi eta justifikatuak direla eta betekizunak betetzeko epeak luzatzeari buruz 2. zenbakian aurreikusitakoa ukatu gabe.

1.B.3. Zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzen zenbatekoa, aurrekontuetan dagoen dirua kontuan hartuz. Laguntzaren zenbatekoa, dena den, gehienez ere 3.610 eurokoa izan ahalko da.

Laguntza horien gastuak 2003ko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

2002ko aurrekontuaren kontusail homologoan soberakinen bat balitz, programa honen gastuak, ahal den zatian, haren kargura izan litezke.

1.B.4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan etengabe, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean Ikerketa aldirako matrikulaturik badaude.

c) Irakaskuntza aldia aurtengo irailaren 30a baino lehen gainditua izatea.

d) Doktoretza programa bakoitzaren arabera, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, ikerketarako nahikotasun probarako sarbidea ematen duten ikerketa lanetako 12 kreditutan, gutxienez, lehen aldiz matrikulatua egotea.

Ikerketa aldia 2002/2003 ikasturtea baino lehenago hasi izana baztertzeko arrazoia izanen da, ikaslea 12 kreditutan edo gehiagotan matrikulatzen bada ere.

e) Nafarroako unibertsitate batean matrikulatuta egotea. Salbuespen gisa, baldin eta Nafarroako unibertsitateetan aukeratutako programarik ez badago edo, izanagatik ere, bertan plazarik lortu ez badu, eskatzaileak Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batean matrikula egin ahalko du. Azken kasuan, atzerriko herrialdearen legeriaren arabera matrikula baliokidea frogatu beharko da.

Salbuespen hau ez da aplikatuko aurreko b) letran jasotako kasuetan.

1.B.5. Aplikazioko gaiak.

Eskatzaileak zilegi du nahi dituen ikerketa lanak aukeratzea, dagokion unibertsitateak ezarritako doktoretza programen eskaintzaren barnean betiere.

1.B.6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea 2002ko uztailaren 31ko 14:30ean akituko da.

Eskabideak, I. eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

1.B.7. Eskatzaileak bi taldetan sailkatzea, Irakaskuntza aldirako dirulaguntzarik jaso izanaren arabera.

1. Ikerketa aldirako laguntzen eskatzaileak bi taldetan sailkatuko dira:

1. taldea. Talde honetan honako hauek sartuko dira: 2001/2002 ikasturteko deialdiaren arabera Irakaskuntza aldirako laguntza jaso zutenak eta 2000/2001 ikasturteko deialdiaren arabera laguntzaren luzapena jaso dutenak, betiere laguntzari uko egin ez badiote.

2. taldea. Talde honetan gainerakoak sartuko dira.

2. Sailkapen honen norainokoak eta ondorioak.

-Eskaeraren uneari dagokionez:

Eskabideak aurkezteko epea berdina da bientzat.

Eskabide eredua, kasu bakoitzari dagokiona izanen da, I. eranskinaren araberakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak 8. oinarrian talde bakoitzarentzat zehazten direnak izanen dira.

-Eskaerak baloratzeari dagokionez:

1. taldeko eskaerak positiboki baloratuko dira aurreko urteko deialdiak ezartzen dizkien beharkizunak bete badituzte eta ikasturte berrirako matrikula deialdi honek finkatzen dituen baldintza eta epeetan egin badute.

2. taldeko eskaerak elkarren lehian sartuko dira, 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

-Lehentasun hurrenkerari dagokionez:

Aurrekontuko diru kopurua aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko aski ez bada, Batzordea ondoko lehentasun hurrenkerari jarraikiko zaio:

Lehendabizi, 1. taldeko eskaerak.

1. taldeko eskaera guztiei ezin bazaie erantzun, lehendabiziko ikasturterako laguntza ematea ahalbidetu zuten ordena eta proportzioa kontuan hartuko dira, aurrekontua bukatu arte.

Bigarren, 2. taldeko eskaerak, area bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari jarraituz, aurrekontua bukatu arte.

-Eskubide eta beharkizunen araubideari dagokionez:

Laguntza eskuratuta, eskubide eta beharkizunen araubidea berbera izanen da onuradun guztiendako.

1.B.8. Eskaerekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Jarraian, 2. taldeko partaideek eskaerarekin batera aurkeztu behar dituzten agiriak aipatzen dira.

1. taldeko partaide direnek bakarrik d) eta e) letretan azaldutako agiriak ekarri beharko dituzte.

Lehendabizikoa.-Derrigorrezko agiriak:

a) Eskaera egin aurreko azken bi urteetan Nafarroan etengabe erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edo eskatu izanaren gordekina. Holakorik izan ezean, Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria non agerraraziko baita interesatuak titulua eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta noiztik.

d) Irakaskuntza Agiria edo aurtengo irailaren 30a baino lehen gainditu duela egiaztatzen duen agiria.

e) Eskatzaileak 2002-2003 ikasturtean ikerketa lanak hasi dituela egiaztatzen duen agiria. Frogatu beharko da, orobat, ikasturte horretan lehen aldiz matrikulatu dela eta aldi hori osatzen duten 12 kreditutan edo hautatutako doktoretza programak eskatzen dituen gutxieneko kreditu kopuruan matrikulaturik dagoela.

Hala behar denean, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketak egitearen arrazoia justifikatu beharko da edo matrikula baliokidea dela frogatu, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.

Bigarrena.-Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:

Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, 2. taldeko eskatzaileek egokitzat hartzen dituzten guztiak aurkeztu ahalko dituzte, betiere deialdi honen 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera. Besteak beste:

f) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena:

-Lizentziaturan lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen.

-Espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa, nazio lurralde osorako baliotasuna eta izaera ofizialeko unibertsitate tituluen ikasketa planen arau nagusi komunak ezartzen dituen azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren I. eranskinak, 1267/1994 Errege Dekretuak aldatutako erredakzioan, agindutakoaren arabera zehaztua.

Ikasketen titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, adibidez, magisteritza edo beste diplomatura edo ingeniaritza teknikoen bidez, horrelakoetan ere ikasketa horien eta batez bestekoaren ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

-Irakaskuntza aldiko ikasturteetako kalifikazioak edota batez bestekoa.

g) Curriculum vitae, eskaera orriarekin doan eredu estandarizatuari jarraikiz (II. eranskina) eta alegatutako merezimenduak kreditatzen dituzten agiriak.

h) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria, Autonomia Erkidego bakoitzean legezko eskumena duten organoek emana.

i) Enplegurako Institutu Nazionalaren ziurtagiria, langabezian dagoela eta noiztik egiaztatuko duena.

j) Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, eskatzailearen lan bizitzari buruzkoa.

k) Bizikidetza ziurtagiria eta bizikidetza unitateko partaideen azken errenta aitorpena, 9.e) oinarriari jarraikiz, familiaren errenta zehaztuko dutenak.

Hirugarrena.-Agiriez eta hauen trataeraz kontuan hartu beharreko arauak.

1. a), b), c), d) eta e) letretan aipatutako derrigorrezko agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar eguneko epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz.

2. Matrikularen ziurtagiria, e) letran aipatutakoa, ikasle bakoitzaren Unibertsitateak 2002-2003 ikasturterako ezarri duen epe barruan aurkeztu beharko da. Deialdia ebazteko ezarritako epean ikasleak, arrazoi hori dela kasusa, matrikula egiterik ez badu izan, laguntza emanen zaio eta, ondorio guztietarako, automatikoki bertan behera utziko da, baliogabeturik, epe haiek iraganda, eskatzaileak azkenean ez badu matrikula gauzatzen edo apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuak Irakaskuntza aldia gainditzeko ezartzen dituen kreditu guztietarako gauzatzen ez badu.

3. f), g), h), i), j) eta k) letretan aipatutako borondatezko agiririk eza edo nahiko ez izatea ez da espedientean funtsezko akastzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez dio eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko.

4. f) letran aipatutako agiri akademikorik ez dagoenean baina goi mailako titulua dagoela frogaturik dagoenean, puntuazioaren ondorioetarako, batez bestekotzat "nahiko, 1" hartuko da.

5. Ez dira kontuan hartuko:

-Alegatu ez diren merezimendu eta inguruabarrak.

-Alegatu bai baina agiri bidez frogatu ez direnak, edo gaizki dokumentatu direnak.

-Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren alegatu edota dokumentatu direnak.

6. Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpul- tsatutako fotokopiak. Konpultsak Hezkuntza Departamentuan bertan egin ahalko dira eskaera aurkezten denean, horretarako jatorrizkoak erakutsi beharko direlarik.

7. Ez dira kontuan hartuko haien arau erregulatzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

8. Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak, eskatzaileek alegatutako eta dokumentatutako merezimendu eta inguruabarrei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu edozein mementotan.

9. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agiriek itzulpen ofiziala edo zinpekoa izan beharko dute. Itzulpenik ez bada, ez dira kontuan hartuko.

1.B.9. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko. Ondorio horietarako, 2. taldeko eskatzaileek, eskabidean, Hirugarren Zikloko ikasketetarako bidea ematen dien goi mailako tituluari dagokion UNESCOren kodea aipatuko dute. Lizentziatu titulu bat baino gehiago baldin badute, nahi duten titulazioa lehen tokian aipatuko dute, jarraian azaltzen diren balorazio irizpideen arabera, espediente akademikoa puntuatzeko kontuan hartuko dena hori izanen dela jakinik. Batzordeak, eskatzaileak bere titulazioari jarritako ikasketa arloa/kodea aldatu ahalko du, I. eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

1. taldeko eskatzaileentzat, Irakaskuntza aldirako jaso dituzten laguntzen ebazpenean areaz area egindako sailkapena mantenduko da.

b) Puntuazio irizpideak.

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

-Ikasketen espedientea: 75 puntu bitarte.

-Curriculuma: 10 puntu bitarte.

-Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak: 15 puntu bitarte.

c) Espediente akademikoaren balorazioa. Gehienez ere, 75 puntu.

Atal honetan hiru faktore hartuko dira kontuan:

-Espedientearen batez bestekoa.

-Titulua lortzeko emandako denbora.

-Titulua eskuratu denetik iragandako denbora.

Espedientearen batez bestekoa izanen da ikaslearen ziurtagiri akademikoan agertzen dena, azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuak ezarritako arauei jarraikiz.

Batez besteko horri ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

-Ohorezko matrikula (4): 56.

-Bikain (3): 42.

-Oso Ongi (2): 28.

-Nahiko (1): 14.

Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez bestekoa irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako baloreen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta guztira egindako irakasgaien kopuru osoaren artean zatituz aterako da.

Espedientean baliozkotutako, egokitutako edo aitortutako irakasgai kalifikatu gabeak izanez gero eta interesatuak haietan lortutako kalifikazioen ziurtagiririk aurkeztu ezean, nahikotzat kontatuko dira.

Irakaskuntza Aldiko batez bestekoari ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

-Ohorezko matrikula (4): 4.

-Bikain (3): 3.

-Oso Ongi (2): 2.

-Nahiko (1): 1.

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

Titulua lortzeko emandako urte kopurua.

Ondoko puntuazioak esleituko dira:

-5 puntu, titulua Ikasketa Planak deskribatzen dituen ikasturteetan erdietsi duten eskatzaileei.

-3 puntu, planean ezarritako ikasturte kopurua baino urte bat gehiago erabili dutenei.

-Denbora gehiago erabili bada, puntuazioa "0" izanen da.

Ondorio horietarako, erabilitako urte kopurua ikasketa planak ezartzen dituen ikasturte kopuruaren berdina dela ulertuko da, nahiz eta, planaren arabera, proiektua ezinbestekoa duten titulazioetan karrera bukaerako proiektua egiteko beste urte bat gehiago erabili den.

Titulua eskuratu denetik iraganiko urte kopurua.

Ondoko puntuazioak esleituko dira:

-10 puntu, lizentziatura 2001/2002 ikasturtean bukatu bada.

-5 puntu, lizentziatura 2000/2001 ikasturtean bukatu bada.

-3 puntu, lizentziatura 1999/2000 ikasturtean bukatu bada.

-"0" puntu, lizentziatura 1999/2000 ikasturtean baino lehenago bukatu bada.

d) Curriculum Vitae-ren balorazioa. Gehienez ere, 10 puntu.

Atal honetan puntua daitezkeen inguruabarrak edo merezimenduak II. eranskinean dagoen curriculumaren ereduan biltzen dira.

Espediente akademikoan, ardatzetako, ezinbesteko, hautazko edo konfigurazio libreko irakasgaiak gainditzeko edo hautu libreko kreditu batzuen aitortzarako aintzat hartu diren ikastaro, praktikak etabar, ez dira kontuan hartuko. Ondorio horietarako ulertuko da karrerarekin zerikusia duten praktikak, aldi berean egiten direnean, karreraren baitakoak direla, kontrakoa adierazten duen ziurtagiri ofiziala izan ezean. Ziurtagiri ofizala izanez gero prestakuntza jardueretako atalaren barruan baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko 20 ikastordu baino iraupen gutxiagoko prestakuntza jarduerak, ezta ikastordu kopururik zehazten ez duten ziurtagirien bitartez kreditatzen direnak ere.

e) Eskatzailearen lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoen balorazioa. Gehienez ere, 15 puntu.

Atal honen barruan hiru faktore hartuko dira kontuan:

-Eskatzailearen elbarritasuna, graduazio honen araberakoa:

2,5 puntu. Elbarritasun gradua % 45ekoa edo gehiagokoa bada.

5 puntu. Elbarritasun gradua % 65ekoa edo gehiagokoa bada.

-Eskatzailea, eskabidea aurkezten duenean, langabezian badago. Ondoko graduazioari jarraikiz:

Puntu bat. Eskatzailea, azken urtean, eskabidea aurkezten duen arte kontaturik, etengabe langabezian egon bada.

3 puntu. Eskatzailea, azken bi urteetan, eskabidea aurkezten duen arte kontaturik, etengabe langabezian egon bada.

5 puntu. Eskatzaileak bere lehen enplegua eskuratu ez badu.

Deialdi honen ondorioetarako enplegutzat hartuko da edozein lan jarduera, besteren konturako edo bere konturako edo autoenplegua, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

-Familia errenta erabilgarria. Familia errenta erabilgarritzat hartzen da ikasketetarako laguntzen deialdi orokorrak deskribatzen duen munta. Errenta bost tartetan sailkatuko da eta puntuazioa "0"- 5 bitartekoa izanen da.

f) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, hurrenez hurren, ondoko atal hauetako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko dira:

1.-Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak.

2.-Elbarritasuna.

3.-Espediente akademikoa.

4.-Karrera bukatu zuenetik iraganiko denbora.

5.-Curriculum vitae.

g) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago.

Kasu honetan 7. oinarrian ezarritako lehentasunezko hurrenkerari jarraikiko zaio.

1.B.10. Laguntzak emateko proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Goi Mailako Ikasketen atalburua.

-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

-Idazkari lanetan Ikerketarako Laguntzen Bulegoko teknikari bat arituko da.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

1.B.11. Ebazpenaren prozedura eta emateko epea.

Batzordea osatuta, laguntzak emateko behin-behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira urriko bigarren hamabostaldian. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte gutxienez hamar egun naturaleko epean. Proposamena Hirugarren Zikloko ikasketen kudeaketaz arduratzen diren Nafarroako unibertsitateetako egoitzetan ere jarri ahalko da.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, lotzailea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2002ko azaroaren 15a izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, onuradunen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko dira. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

1.B.12. Onuradunen beharkizunak.

1. Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

2003ko irailaren 30erako aprobatu beharko dituzte Ikerketa aldiko kreditu/lan guztiak.

b) Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza 2003ko azaroaren 30a baino lehenago eskuratu beharko dute.

c) Aurreko bi puntuetan ezarritakoa abenduaren 5a baino lehenago justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan.

Behin betiko ziurtagiria izan ezean, inguruabar hori justifikatzeko aski izanen da unibertsitate bakoitzean, indarrean dagoen legeriak ezarritakoari jarraikiz eskumena esleitua duen Batzordearen erabakia kreditatzearekin.

d) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea bestelako laguntza eskuratu izana, dagozkion egiaztagiriak erantsiz.

2. Beharkizunak betetzeko epearen luzapena egoera berezi eta justifikatuetan.

Ez da luzapenik emanen ikerketa aldi honen lanak berriz egin edo osatzeko, salbu eta Balorazio Batzordeak horretarako baimena espresuki ematen badu, salbuespeneko arrazoiengatik eta alderdi guztietan behar bezala justifikatuta.

Luzapenak ahalbidetuko dio doktoregaiari hurrengo ikasturtean helburua lortzea eta hasiera batean finkaturiko mugaeguna baino urte bat beranduago, gehienez ere, justifikatzea.

Batzordearen jarduera ondoko arauek aginduko dute:

a) Luzapena emanen da bakarrik interesatuak eskatzen badu. Eskaera 2003ko irailean, hots, laguntzaren azken hilabetean, eginen da, idatziz.

b) Salbuespeneko arrazoitzat hartuko dira jarduera akademikoaren benetako etenaldia ekartzen dutenak, besteak beste, eritasuna, istripua, elbarritasuna, amatasuna edo aitatasuna. Inolaz ere ez da salbuespeneko arrazoitzat hartuko doktoregaiaren lan jarduna, bere kontura izan ala beste baten kontura izan.

c) Luzapena laguntzaren iraupenaren hurrengo ikasturte akademikoa bukatu arte izanen da. Ezin izanen da eman Ikerketa aldia gainditzeko eta ikerketarako nahikotasuna aitortzeko ikasturte akademiko bat baino epe luzeagorik.

d) Luzapenak ekarriko du laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa atzeratzea, 13. oinarrian ezartzen dituen inguruabarrak ematen diren arte.

e) Batzordeak luzapena eman edo ukatzeko egiten duen proposamena lotzailea izanen da eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira igorriko da honek behar den ebazpena eman dezan.

3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

1.B.13. Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi zatitan ordainduko da.

Lehenengo zatia, laguntzaren % 60, ikaslea ikerketa aldiko lanetan, hots, aldi horrek dituen kreditu guztietan (12, gutxienez) matrikulatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

Bigarren zatia, gainerako % 40a, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena dela bide, aldez aurretik deialdiak ezartzen dituen betekizunak bete direla egiaztatuta.

Laguntzaren ordainketa ez da eginen interesatuak "Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea", dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den bankuak behar bezala betetakoa, aurkezten ez badu.

1.B.14. Baterazintasuna.

1. Laguntza hauek bateragarriak dira Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo bekarekin, betiere oinarri honetako mugen barruan.

2. Laguntzen zenbatekoak, deialdi honetakoa barne, ezin izanen du gainditu doktoretza-tesia egiteko laguntza programan ezarritako urteko moduluarena, hau da, 2002/2003 ikasturterako 9.015 euro.

3. Eskuratutako laguntza guztien batuketak aurreko puntuan ezarritako muga gainditzen duenean, Ebazpen batek, gehiegizkoa dela kausa, bateraezintasuna adierazi eta behar den kitapen ekonomikoa eginen du.

4. Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, osoko zenbatekoak batuko dira, hiru hilabetez bederen bat egiten badute.

5. 12.1.d) oinarriari jarraikiz onuradunak bestelako laguntzen berri emateko duen beharkizuna ukatu gabe, laguntzen organo kudeatzaileak bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak ikertu ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

6. Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, 1/1999 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Lan Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

1.B.15. Atzera bota eta uko egitea.

1. Deialdia ebatzi baino lehenago, laguntzak emateko behin-behineko proposamenaren ondoko alegazioaldian barne, eskatzaileak zilegi izanen du eskaera bertan behera uztea, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 8. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein mementotan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, bai eta jasotako aurrerakina edo laguntzaren lehendabiziko zatia gordetzeko eskubidea ere. Halaber, bere estatusari uko egiteagatik, doktoretza tesia egiteko eta doktore titulua eskuratzeko laguntzen deialdiak biltzen dituen gainerako programetan jarraitzeak ekartzen dituen onurak galduko ditu. Gauzak horrela, hurrengo urteetan, fase honetarako edo ondokoetarako lehiatu nahi izanez gero, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

1.B.16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

1.B.17. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

2 MODALITATEA.-DOKTORETZA TESIAK EGITEA ETA DOKTORE GRADUA LORTZEA

2.1. Xedea edo helburua.

Doktoretza ikastaroak eta ikerketa lanak egin ondoren eta ikerketarako nahikotasuna kreditatzen duen proba gaindituta, doktoretza tesia egiteko laguntza eskatu ahalko da.

Doktoretza gradua edo Unibertsitateko Hirugarren Zikloko titulua lortzeko beharrezkoa den doktoretza tesia, hots, ikerketarako proiektu espezifikoa egiteko laguntza da.

Beraz honakoak ez dira diruz lagunduko:

a) Ikasketak Espainiako edo atzerriko unibertsitateetan luzatzea edo espezializazioa egitea.

b) Doktoretza titulua lortzera espezifikoki eta ofizialki bideraturik ez dagoen edozein ikerketa jarduera, dela banakakoa dela taldean egina.

c) Eskatzaileak, doktore gradua eskuratu ondoren, bigarren doktoretza tesia egin nahi badu.

2.2. Aldia eta iraupena.

Laguntzaren iraupena bi urtekoa izanen da, 2003ko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita, deialdiaren 11.2. oinarrian, arrazoi justifikatuak direla kausa, beharkizunak betetzeko epeak luzatzeari buruz ezarritakoa eta dauden laguntzak berritzeko 18. oinarrian aurreikusitakoa ukatu gabe.

2.3. Zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzen zenbatekoa, aurrekontuetan dagoen dirua kontuan hartuz. Laguntzaren zenbatekoa, dena den, pertsona bakoitzeko eta bi urtetako, gehienez ere 18.040 eurokoa izan ahalko da.

Laguntza horien gastuak Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kargura izanen dira.

Laguntzen lehendabiziko urteari dagokion kopurua, kopuru osoaren % 50a, 9.020 eurokoa izanen da pertsona bakoitzeko eta 2003ko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

Bigarren urteari dagokion kopurua, gainerako % 50a, 9.020 eurokoa ere izanen da pertsona bakoitzeko eta 2004ko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

Nolanahi ere, onartzen diren diru-kopuruak eman eta ordaintzea aurrekontuetan kreditu aski izatearen balditzapean izanen da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

2.4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean beren tesiaren proiektuak inskribaturik badaude.

c) 2002ko abenduaren 1a baino lehenago ikerketarako nahikotasuna kreditatzen duen Ikasketa Aurreratuen Diploma izatea.

d) Tesiaren proiektua 2000ko abuztuaren 1etik 2002ko azaroaren 30 bitartean gainditu izana.

Aurreko b) letran bildutako kasuetan tesis proiektua Nafarroako unibertsitate batean inskribatu beharko dute.

e) Izena eta entitate emailea edozein izanda ere, mota honetako laguntzarik aurretik jaso ez izana.

Atal honetarako ondorioetarako izaera bereko laguntzak, besteak beste, ondokoak izanen dira:

-Doktoretza tesiak egiteko bekak edo laguntzak.

-Izen ezberdinekin doktoretza aurreko bekatzat jo daitezkeen bekak edo laguntzak, ikerketan hasteko edo ikerketan prestatzeko.

-Horien antza izan dezaketenak, Balorazio Batzordearen irudiko.

Ondorio horietarako, eskatzaileek, eskaera orrian, mota honetako laguntzak jaso dituztenentz adierazi beharko dute. Hala behar denean, ziurtagiriak erantsi beharko dituzte, Batzordeak honi buruz behar bezala ebatzi dezan.

2.5. Aplikazioko gaiak.

Eskatzaileak zilegi du tesi proiektuaren gaia edo helburua aukeratzea, betiere unibertsitateko hirugarren zikloko ikasketak arautzen dituen araudiari jarraikiz.

2.6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea 2002ko uztailaren 31ko 14:30ean akituko da, 18. oinarrian aurreikusitakoa salbu.

Eskabideak, eskatzaile berriak edo onuradun zaharrak izan, I. eranskinean dauden eredu estandarizatuetan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

2.7. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

2001-2002 ikasturtean tesia egiteko laguntzaren onuradunek 18. oinarrian xedatutakoari jarraituko diote.

Gainerakoek, eskariarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Lehendabizikoa.-Derrigorrezko agiriak:

a) Eskaera egin aurreko azken bi urteetan Nafarroan etengabe erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Ikerketarako Nahikotasuna kreditatzen duen Ikasketa Aurreratuen Diploma edo eskatu izanaren gordekina. Holakorik izan ezean, Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria non agerraraziko baita interesatuak diploma hori eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta noiztik. Nahikotasunaren proba gainditu duela eta noiz egin den kreditatzen duen Unibertsitateko organo eskudunaren erabakiaren kopia ere onartuko da.

d) Tesi proiektua onartu dela eta onespenaren eguna egiaztatzen duen agiria.

e) Laguntza erabiliko den denboraldian egin nahi den doktoretza tesiaren proiektuari buruzko memoriaren bi ale, zehatz azaldurik helburuak, hautatutako metodo zientifikoa, erabiliko diren iturriak, denboraren plangintza eta tesiaren zuzendariaren oniritzia.

f) Aldez aurretik izaera bertsuko laguntzarik jaso bada, emate eta ezaugarriei buruzko agiriak.

Bigarrena.-Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:

Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek egokitzat hartzen dituzten guztiak aurkeztu ahalko dituzte, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Besteak beste:

g) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena:

-Lizentziaturan lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen.

-Espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa, nazio lurralde osorako baliotasuna eta izaera ofizialeko unibertsitate tituluen ikasketa planen arau nagusi komunak ezartzen dituen azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren I. eranskinak, 1267/1994 Errege Dekretuak aldatutako erredakzioan, agindutakoaren arabera zehaztua.

Ikasketen titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, adibidez, magisteritza edo beste diplomatura edo ingeniaritza teknikoen bidez, horrelakoetan ere ikasketa horien ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko da.

-Irakaskuntza aldiko ikasturteetako, ikerketa lanen eta nahikotasun probaren kalifikazioak edota multzo osoaren batez bestekoa.

h) Curriculum vitae, II. eranskinean doan eredu estandarizatuari jarraikiz eta alegatutako merezimenduak kreditatzen dituzten agiriak.

i) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria, Autonomia Erkidego bakoitzean legezko eskumena duten organoek emana.

j) Enplegurako Institutu Nazionalaren ziurtagiria, langabezian dagoela eta noiztik egiaztatuko duena.

k) Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, eskatzailearen lan bizitzari buruzkoa.

l) Bizikidetza ziurtagiria eta bizikidetza unitateko partaideen azken errenta aitorpena, 8.f) oinarriari jarraikiz, familiaren errenta zehaztuko dutenak.

Hirugarrena.-Agiriez eta hauen trataeraz kontuan hartu beharreko arauak.

1.-a), b), c), d), e) eta f) letretan aipatutako derrigorrezko agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hamar eguneko epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz.

2.-Ikerketarako Nahikotasuna kreditatzen duen ziurtagiria, c) letran aipatutakoa, eta tesiaren proiektua gainditu dela kreditatzen duen ziurtagiria, d) letran aipatutakoa, ez badituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lortu bezain pronto aurkeztu beharko dituzte, betiere 2002ko abenduaren 1a baino lehen.

3.-g), h), i), j), k) eta l) letretan aipatutako borondatezko agiririk eza edo nahiko ez izatea ez da espedientean funtsezko akastzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko.

4.-g) letran aipatutako agiri akademikorik ez dagoenean baina goi mailako titulua dagoela frogaturik dagoenean, puntuazioaren ondorioetarako, batez bestekotzat "nahiko, 1" hartuko da. Arau berbera erabiliko da Doktoretza programaren batez besteko kalifikazioari dagokionez.

5.-Ez dira kontuan hartuko:

-Alegatu ez diren merezimendu eta inguruabarrak.

-Alegatu bai baina agiri bidez frogatu ez direnak, edo gaizki dokumentatu direnak.

-Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren alegatu edota dokumentatu direnak.

6.-Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak. Konpultsak Hezkuntza Departamentuan bertan egin ahalko dira eskaera aurkezten denean. Horretarako jatorrizkoak erakutsi beharko dira.

7.-Ez dira kontuan hartuko haien arau erregulatzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

8.-Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak, eskatzaileek alegatutako eta dokumentatutako merezimendu eta inguruabarrei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu edozein mementotan.

9.-Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agiriek itzulpen ofiziala edo zinpekoa izan beharko dute. Itzulpenik ez bada, ez dira kontuan hartuko.

2.8. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko. Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskabidean, onetsita duten tesi proiektuaren ikerketaren gaiari dagokion UNESCOren kodea aipatuko dute. Kode bat baino gehieago aipatzen badute lehen tokian jarritakoa hartuko da kontuan. Batzordeak, eskatzaileak bere proiektuari jarritako arloa/kodea aldatu ahalko du, I. eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

b) Puntuazio irizpideak

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

-2001-2002 ikasturtean doktoretzako bigarren urteko edo ikerketa aldia egiteko dirulaguntza jaso izana: 25 puntu.

-Tesi proiektuaren kalitatea eta Foru Komunitaterako duen interesa eta eragin espezifikoa: 25 puntu bitarte.

-Ikasketen espedientea: 25 puntu bitarte.

-Curriculum vitae: 10 puntu bitarte.

-Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak: 15 puntu bitarte.

c) Tesi proiektuaren kalitate eta Nafarroarentzat duen interesaren balorazioa. Gehienez ere, 25 puntu.

Proiektaturiko ikerketaren kalitate eta interesaren balorazioa eskatzaileak aurkezten duen memoriaren gainean eginen da, 7.e) oinarriari jarraikiz. Ebaluazio Batzordean parte hartuko duten adituek, Nafarroako Gobernuko Departamentuak ordezkatuko dituztenek, balorazioa egin eta organo kolejiatuari igorriko diote horrek onets dezan.

Batzordeak eta batzordekideek gai honetan kualifikatuta dauden pertsonen edo entitateen aholkua eskatu ahalko dute.

d) Espediente akademikoaren balorazioa. Gehienez ere, 25 puntu.

Atal honetan hiru faktore hartuko dira kontuan:

-Lizentziatura eta Doktoretza Programaren espedientearen batez bestekoa.

-Lizentziatura eta ikerketarako nahikotasuna lortzeko emandako denbora.

-Lizentziatu, arkitekto edo ingeniari titulua eskuratu denetik iragandako denbora.

Lizentziaturaren batez bestekoa izanen da ikaslearen ziurtagiri akademikoan agertzen dena, azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuak ezarritako arauei jarraikiz.

Batez besteko horri ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

-Ohorezko matrikula (4): 10.

-Bikain (3): 7,5.

-Oso Ongi (2): 5.

-Nahiko (1): 2,5.

Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez bestekoa irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako baloreen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta guztira egindako irakasgaien kopuru osoaren artean zatituz aterako da.

Espedientean baliozkotutako, egokitutako edo aitortutako irakasgai kalifikatu gabeak izanez gero eta interesatuak lortutako kalifikazioen ziurtagiririk aurkeztu ezean, nahikotzat kontatuko dira.

Irakaskuntza Aldiko batez bestekoari ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

-Ohorezko matrikula (4): 4.

-Bikain (3): 3.

-Oso Ongi (2): 2.

-Nahiko (1): 1.

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

Titulua lortzeko emandako urte kopurua.

Ondoko puntuazioak esleituko dira:

-5 puntu, titulua Ikasketa Planak deskribatzen dituen ikasturteetan erdietsi duten eskatzaileei.

-3 puntu, planean ezarritako ikasturte kopurua baino urte bat gehiago erabili dutenei.

-Denbora gehiago erabili bada, puntuazioa "0" izanen da.

Ondorio horietarako, erabilitako urte kopurua ikasketa planak ezartzen dituen ikasturte kopuruaren berdina dela ulertuko da, nahiz eta, planaren arabera, proiektua ezinbestekoa duten titulazioetan karrera bukaerako proiektua egiteko beste urte bat gehiago erabili den.

-Puntu bat Doktoretza Programa elkarren segidako bi ikasturtetan egin dutenei.

Titulua eskuratu denetik iraganiko urte kopurua.

Ondoko puntuazioak esleituko dira:

-5 puntu, lizentziatura 1999/2000 ikasturtean bukatu badute.

-3 puntu, lizentziatura 1998/1999 ikasturtean bukatu badute.

-Puntu bat, lizentziatura 1997/1998 ikasturtean bukatu badute.

-"0" puntu, lizentziatura 1997/1998 ikasturtean baino lehenago bukatu badute.

e) Curriculum Vitae-ren balorazioa. Gehienez ere, 10 puntu.

Atal honetan puntua daitezkeen inguruabarrak edo merezimenduak II. eranskinean dagoen curriculumaren ereduan biltzen dira.

Espediente akademikoan, ardatzetako, ezinbesteko, hautazko edo konfigurazio libreko irakasgaiak gainditzeko edo hautu libreko kreditu batzuen aitortzarako aintzat hartu diren ikastaro, praktikak etabar, ez dira kontuan hartuko. Ondorio horietarako ulertuko da karrerarekin zerikusia duten praktikak, aldi berean egiten direnean, karreraren baitakoak direla, kontrakoa adierazten duen ziurtagiri ofiziala izan ezean. Ziurtagiri ofizala izanez gero prestakuntza jardueretako atalaren barruan baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko 20 ikastordu baino iraupen gutxiagoko prestakuntza jarduerak, ezta ikastordu kopururik zehazten ez duten ziurtagirien bitartez kreditatzen direnak ere.

f) Eskatzailearen lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoen balorazioa. Gehienez ere, 15 puntu.

Atal honen barruan hiru faktore hartuko dira kontuan:

-Eskatzailearen elbarritasuna, graduazio honen araberakoa:

2,5 puntu. Elbarritasun gradua % 45ekoa edo gehiagokoa bada.

5 puntu. Elbarritasun gradua % 65ekoa edo gehiagokoa bada.

-Eskatzailea, eskabidea aurkezten duenean, langabezian badago. Ondoko graduazioari jarraikiz:

-puntu bat. Eskatzailea, azken urtean, eskabidea aurkezten duen arte kontaturik, etengabe langabezian egon bada.

-3 puntu. Eskatzailea, azken bi urteetan, eskabidea aurkezten duen arte kontaturik, etengabe langabezian egon bada.

-5 puntu. Eskatzaileak bere lehen enplegua eskuratu ez badu.

Deialdi honen ondorioetarako enplegutzat hartuko da edozein lan jarduera, besteren konturako edo bere konturako edo autoenplegua, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

-Familia errenta erabilgarria. Familia errenta erabilgarritzat hartzen da ikasketetarako laguntzen deialdi orokorrak deskribatzen duen munta. Errenta bost tartetan sailkatuko da eta puntuazioa "0"- 5 bitartekoa izanen da.

g) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, hurrenez hurren, ondoko atal hauetako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko dira:

1.-Ikerketa proiektuaren kalitatea eta interesa.

2.-Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak.

3.-Elbarritasuna.

4.-Karrera bukatu zuenetik iraganiko denbora.

5.-Curriculum vitae.

h) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago.

Kasu honetan ondoko lehentasunezko hurrenkerari jarraikiko zaio:

-Lehendabizi, kontuan hartuko dira tesia egiteko lehendabiziko urterako laguntza jasan dutenen eskaerak. Laguntza hori Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak apirilaren 2an eman 62/2002 Ebazpenaren bitartez eman zen (Berritzeak).

-Aurreko puntuko eskaera guztiei (berritzeak) erantzuterik izanen ez balitz, lehendabiziko urterako laguntza emateko hurrenkeraren arabera eginen da, aurrekontua bukatu arte.

-Ondoren, gaienrako eskaerei erantzunen zaie, arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari jarraikiz, aurrekontua bukatu arte.

Esleipenerako hurrenkera honen bitartez, ahal den neurrian bermatu nahi da programa barruan dauden onuradunek bertan segitzea, laguntza modalitate hau zuzentzen duen batasun metodologikoaren oinarrizko printzipioa indartuz.

2.9. Laguntzak emateko proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Goi Mailako Ikasketen atalburua, idazkari lanetan.

-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

-Nafarroako Gobernuko gainerako Departamentuek izendaturiko ordezkari bana.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

2.10. Ebazpenaren prozedura eta emateko epea.

Batzordea osatuta, emateko behin behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen da azaroko bigarren hamabostaldian. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte gutxienez hamar egun naturaleko epean. Proposamena Hirugarren Zikloko ikasketen kudeaketaz arduratzen diren Nafarroako unibertsitateetako egoitzetan ere jarri ahalko da.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, lotzailea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2003ko urtarrilaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, onuradunen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

2.11. Onuradunen beharkizunak.

1.-Beharkizunen zerrenda.

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

b) Lanaren segimenduari dagozkion txostenak, tesiaren zuzendariaren oniritziarekin, aurkeztea, 14. oinarriak arautzen dituen epeetan.

c) Doktoretza tesia egin, defendatu eta doktore gradua lortzea, 2004ko abenduaren 31 baino lehenago.

d) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan tesia defendatu eta hurrengo hilabetearen barruan, 2005eko urtarrilaren 31n beranduenez, doktore gradua eskuratu duela justifikatzea eta ale bat aurkeztea.

e) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea doktoretza tesiaren gai, zuzendari edo unibertsitatearen aldaketa.

Ondorio horietarako, dagokion unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketak baimendu dituztela egiaztatuko da.

f) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea edozein lan jardueratan hasi izana.

Ondorio horietarako, lanaren iraupen eta denboraren inguruko inguruabarrak egiaztatuko dira.

Deialdi honen ondorioetarako lan edo enplegutzat hartuko da edozein lan jarduera, besteren konturako edo nor bere konturako edo autoenplegua, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

g) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea beste edozein beka eskuratu izana.

Ondorio horietarako, bekaren emakidaren inguruko inguruabarrak egiaztatuko dira eta hura arautzen duten oinarrien kopia edota argitalpen ofizialari buruzko aipamena aurkeztuko da.

h) Ikerketaren emaitza batzuk edo guztiak zabaltzen dituen orotan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren laguntza duela agertu beharko du.

2.-Beharkizunak betetzeko epearen luzapena, egoera justifikatuetan.

a) Ebaluazio Batzordeak onuradunak dituen beharkizunak betetzeko epeak luzatzea baimendu ahalko du.

b) Luzapena emanen da bakarrik interesatuak eskatzen badu. Eskaera 2004ko abenduan, hots, laguntzaren azken hilabetean, eginen da, idatziz.

Eskaerarekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

-Arrazoien azalpena.

-Ordurarte egindako ikerketa lanari buruzko txostena.

-Egiteko dagoen lana, hasieran proiektaturiko memoriaren arabera.

-Ikerketa egin bitartean izan diren desbideraketak.

-Lanaren kronologia eta tesia bukatzeko aurreikusitako eguna.

-Tesiaren zuzendariaren aldeko txostena, doktoregaiaren dedikazioari eta errendimenduari dagokienez, eta luzapenaren beharraz.

-Doktoregaiaren unibertsitateko administrazio zerbitzuen ziurtagiria, ikaslearen inskripzioari buruzkoa.

-Laguntzak iraun duen bi urte horietan jasotako bestelako beken aitortza eta, hala behar denean, justifikazioa.

-Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, laguntzaren bi urteetan onuradunak izan duen lan bizitzari buruzkoa.

c) Ezin izanen da luzapenik eman frogaturik gelditzen bada laguntzak iraun duen bitartean onuraduna 13. oinarriaren araberako baterazintasun egoeran egon dela.

d) Luzapena, gehienez ere, bi urtekoa izanen da, 2005eko urtarrilaren 1etik 2007ko abneduaren 31 bitarte, espedientearen jarraipena behar bezala egiteko eman ahal eta behar diren jarraibideak ukatu gabe. Ez da bi urtekoa baino luzapen handiagorik emanen, ez eta bi urte horiek iragan ondoren ere.

e) Luzapenaren bitartez doktoregaiak helburua lortu eta justifikatu ahalko du hasieratik finkatutako muga ondoko bi urtetan, gehienez ere.

f) Luzapena eman edo ukatzeari buruz Batzordeak egiten duen proposamena, lotzailea izanen dena, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzari igorriko zaio, honek ebazpena eman dezan.

3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

2.12. Laguntzaren ordainketa.

Laguntzaren zenbateko osoa honela ordainduko da:

-% 25, emakidaren mementoan.

-% 25, 2003ko uztailean.

-% 25, 2004ko urtarrilean, 14.1.a) oinarrian aipatzen duen txostena aurkeztu ondoren.

-% 25, 2004ko uztailean.

Ordainketa horiek guztiak aurrerakinak izanen dira, Foru Komunitateko dirulaguntzen araubidea arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako. Ordainketak Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.

Laguntzaren ordainketa ez da eginen interesatuak "Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea", dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den bankuak behar bezala betetakoa, aurkezten ez badu.

2.13. Bateraezintasuna.

1.-Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.

Bateraezintasun erregimenak bi helburu ditu:

-Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberaren baitan baliabideak metatzea ekiditeko.

-Bukaeraren irizpidea sartzea, deialdiak ezartzen duen ohiko aldian, laguntzaren helburua lortzen oztopatzen duten egoerak, doktoretza tesia egiteko subjektuaren dedikazio osoa oztopatzen dutenak, ekiditeko.

Irizpide horiei jarraikiz, laguntzak bateraezinak dira ondoko hauekin:

a) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzea.

b) Onuraduna, laguntzak irauten duen bi urteetan, sei hilabete jarraian edo aldizka, edozein lanetan (8.f) eta 11.1.f) oinarrietan zehaztutakoaren arabera) aritzea.

c) Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Lan Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

2.-Bateraezintasuna noiz suertatzen den.

Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:

1.-Laguntza emate egintzarekin, egoera emakidaren Ebazpena baino aurrekoa baldin bada.

2.-Bateraezintasuneko legezko egoera laguntza eman ondoren ere gerta daiteke, irauten duen bitartean aurreikusitako egoeraren bat suertatzen denean.

3.-Aplikazio arauak.

1. Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, hiru hilabetez bederen bat egiten badute, bateraezinak izanen dira. Kasu hauetan ez da inolako kitapen proportzionalik eginen.

2. Lanaldi 6 hilabetekoa edo gutxiagokoa bada, laguntzaren zenbateko osotik dagokion zatia kenduko da eta kitapen ekonomikoa eginen.

3. Oro har, onuradunak, 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, aipatutako arrazoietan eragiten duen edozer jakinarazi beharko du.

4. Aurrekoa ukatu gabe, laguntzen organo kudeatzaileak ofizioz egoera egiaztatuko du bi unetan:

-Beharkizunak betetzeko epea luzatzeko eskatzen denean, 11.2. oinarriaren arabera.

-Espediente administratiboari bukaera eman baino lehen.

Halaber, bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak ikertu ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

2.14. Espedientearen jarraipena eta bukaera.

1.-Aurreko oinarrietan adierazi bezala, laguntza eman ondoren, gauzak behar bezala joateko, hauek dira une garrantzizkoak:

a) 2003ko abendua. Tesiaren zuzendariak egindako urteko jarraipen txostena eta oniritzia. Txosten hau ikusita, 2004ko urtarrilean hirugarren aurrerakina ordainduko da, 12. oinarriari jarraikiz.

b) 2004ko abendua. Doktore titulua eta, 11 eta 13. oinarriei jarraikiz, beharkizun guztiak bete direla eta baterazintasunerako gorabeherak ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuko dira.

c) 2004ko abendua. Tesia defenditu ez bada, beharkizunak betetzeko epea luzatzeko eskaera eta 11.2. oinarriak agintzen duen dokumentazioa aurkeztuko dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

Beharkizunak betetzeko epea luzatzea lortu badu, onuradunak ondoko hau aurkeztu beharko du:

d) 2005eko abenduan. a) letran definitutako jarraipen txostenaren berdina, tesiaren zuzendariaren oniritzia duena, eta doktoregaiaren unibertsitateko administrazio zerbitzuen ziurtagiria.

e) 2006ko abenduaren 31 baino lehenago. Tesiaren memoriaren ale bat eta doktore titulua eskuratu duela egiaztatzen duen agiria.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Unibertsitateko Irakasuntza eta Ikerketa Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

2.-Espedientea bukatuta, Batzordean dauden departamentu bakoitzeko ordezkariaren bitartez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak jasotako tesien zerrenda igorriko du, horietako baten bat bere eskumeneko ezagutza arlokoa bada, departamentuan bertan artxibatzeko. Horrela denean, katalogatu ondoren, departamentu bakoitzera igorriko dira eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko.

2.15. Atzera bota eta uko egitea.

1. Deialdia ebatzi baino lehenago, laguntzak emateko behin-behineko proposamenaren ondoko alegazio aldian barne, eskatzaileak zilegi izanen du eskaera bertan behera uztea, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 7. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein mementotan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, bai eta jasotako aurrerakinak gordetzeko eskubidea ere.

5. Salbuespen gisa, laguntzaren bigarren urtean uko egiten badio, lehenengo bi aurrerakinak gorde ahalko ditu, betiere ez badu tesiaren proiektua baztertzen eta deialdiak, modu orokorrean, ezartzen dituen epe eta baldintzetan doktore titulua eskuratu izana justifikatzen badu.

Hurrengo urteetako deialdietan lehiatu nahi izanez gero, laguntza atzera bota edo uko egin dion pertsonak, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

2.16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

2.17. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

2.18. 2001/2002 ikasturtean tesiak egiteko laguntzen onuradunei aplikatu beharreko erregimena.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak apirilaren 2an eman 62/2002 Ebazpenaren bitartez tesia egiteko lehendabiziko urterako laguntza eskuratu zutenek, uko egin ez badiote, laguntzaren bigarren urterako (berritzeak) ondoko xedapenak bete beharko dituzte:

-Eskaerak aurkezteko epea 2002ko urria izanen da.

-I. eranskinean dagoen eskaera orri estandarizatua erabiliko da.

-Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak 2001- 2002 ikasturteko deialdiko oinarrietan ezarritakoak izanen dira, lehenbiziko urterako laguntza eman zuen 62/2002 Ebazpenak, NAOn argitaratu eta interesatu guztiei jakinarazitakoak, finkatu zituen bezala.

-Berritzeko eskaerek aldeko balorazioa izanen dute jatorrizko deialdiak ezarritako beharkizunak bete badira eta tesiaren zuzendariaren aldeko txostena baldin badago.

-Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzaren zenbatekoa, aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz. Pertsona bakoitzeko, gehienez ere, 9.020 eurokoa izan ahalko da.

-Aurrekontuan dagoena berritze eskaera guztiei erantzuteko aski ez bada, lehenbiziko urterako laguntza emateko hurrenkerari jarraikiko zaio, aurrekontua bukatu arte.

-Berritzearen onuradunen eskubide eta beharkizunen erregimena deialdi honetan ezarritakoa izanen da.

-Berritzeko eskaerak eskaera berrien epe berdinean aurkezten ez badira ere, eman eta ukatzeko behin-behineko zein behin betiko zerrendak prozedura berdinarekin egin eta jendaurrean paratuko dira, epe berdinean.

-18. oinarri honetan aurreikusi ez den orotan deialdi honetan oro har xedatutakoak aginduko du.

DOKTOREEN IKERLANA HOBETZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

1. Xedea edo helburua.

Programa honen xedea doktoreen ikertzeko gaitasuna bultzatzea da. Horretarako, teknika eta metodologia zientifikoak eguneratu edo berenganatzeko jardueretan aritu eta parte hartuko dute, bai eta Estatuko eta atzerriko unibertsitateek sustaturiko ikerketetan ere.

Aurrekoarekin batera, programaren helburua da doktoreei sormena eta berrikuntzarako ahalmena garatzeko laguntza ematea, eremu zientifiko berriak eta ikerketa lerro berriak ireki ditzaten, unibertsitatean edo ikerketa zentroan garatu izan direnak ez bezalakoak.

Laguntza hauek banakakoak dira, eta ez dute ikerketa proiektuen garapenari zuzendutakoen helburu bera. Laguntza hauek helburu hau dute:

a) Doktore bakoitzak hobekuntzarako egiten duen eskaerari erantzutea, ikerketarako duen gaitasuna hobe dezan.

b) Nafarroako unibertsitateetako ikertzaileen mugikortasuna ahalbidetu eta sustatzea, Espainiako edo atzerriko beste ikerketa zentro batzuetara joan daitezen.

c) Nafarroan sortu eta Komunitatetik kanpo bizi diren doktoreak Nafarroara etor daitezen sustatzea.

d) Bertako doktoreei beren prestakuntzarako aukerak ematea, unibertsitate mailan izen ezagunekoak diren ikerketa taldeekin harremanetan jarriz edo ikerketa talde berriak sortuz.

Programa honetatik kanpo daude, beraz, doktore bakoitzaren ikerlana bultzatzera espresuki bideratuak ez dauden hobekuntza ikastaroak edo beste jarduera batzuk.

Laguntza bat eman eta erabiltzeak ez dakar berekin onuradunak kontratu edo estatutu bidezko lotura izatea berari dagokion zentro edo erakundearekin, eta ez dakarkio gainera inolako konpromisorik zentro edo erakunde hartzaileari.

2. Laguntzaren iraupena.

Laguntza honen xedeko jarduerek hiru eta hamabi hilabete bitarteko iraupena izanen dute eta, nahitaez, 2003. urtean hasiko dira.

Balorazio Batzordeak, eskatzailearen curriculuma eta egin beharreko jarduera ikusirik, jarduerako eskabidearen denboraldia laburtu ahalko du.

Behar bezala justifikaturiko kasuetan, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, interesatuak arrazoiz eskatuta, hasiera batean hasteko finkatutako eguna atzeratu eta laguntza erabiltzeko denboraldia aldatu egin ahalko du. Aldaketa honek ez du ekarriko emandako laguntzaren zenbatekoa handitzea.

3. Laguntzen zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak ezarriko du laguntzen zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, honako aldeak hartuko ditu kontuan:

-Jardueraren iraupena.

-Jarduna eginen den estatua.

-Aurrekontuan dagoen dirua.

Laguntzaren diru kopurua bakarra izanen da, kontzeptu guztiak barne, eta 12.000 euro artekoa izan ahalko da gehienez ere.

Laguntza horien gastuak 2003ko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean beren tesiaren proiektuak inskribaturik badaude.

c) Doktore titulua izatea, Espainiako nahiz atzerriko unibertsitate batekoa, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

d) Programa honen laguntzarik, azken bi deialdietan, jaso ez izana.

5. Aplikazioko gaiak.

Ikerlanak UNESCOk ezarririk dituen Zientzia eta Teknologia Arloetako edozeini buruzkoak izanen dira.

6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea 2002ko abuztuaren 16ko 14:30ean akituko da.

Eskabideak, I. eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

7. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskatzaileek, eskaerarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera egin aurreko azken bi urteetan Nafarroan etengabe erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Espainiako edo atzerriko unibertsitate batek luzatutako doktore titulua

d) Eskatzailearen curriculuma (4 ale).

e) Memoria, ikerketaren hobekuntzarako eginen den jarduera deskribatu eta hasiera eta bukaera egunak azalduko dituena (4 ale).

f) Jarduera egiteko tokia izanen den Ikerketa Zentroaren dokumentazio informatzaile ofiziala, bai eta, baldin bada, bera hartuko duen ikerketa taldeari buruzko argibide zientifiko eta teknikoak ere (4 ale).

g) Eskatzailea ikerketa horretan onartua izan dela egiaztatzen duten agiriak (4 ale).

h) Unibertsitate edo zentro bati lotutako eskatzaileek, egonaldia bitartean eskatzailearen ausentzia baimendu eta bere lan betekizunetatik salbuetsia dagoela kreditatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.

i) Eskatzailearen aitorpena, aldez aurretik jasotako doktoretza ondoko beste laguntzei buruzkoa, eta, behar denean, haien deskribapena eta ezaugarriak.

Deialdi honetan aipatutako ziurtagiriak ikastetxe bakoitzean ziurtatzeko eskumena duen pertsonak edo organoak luzatu beharko ditu. Ez dira kontuan hartuko aipatutakoak ez diren pertsonek, beren lerrun edo maila akademikoa edozein izanda ere, luzatutako txosten edo dokumentuak.

Aipatutako agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz.

8. Eskaeren puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko. Ondorio horietarako, eskatzaileek, eskabidean, onetsita duten tesi proiektuaren ikerketaren gaiari dagokion UNESCOren kodea aipatuko dute. Kode bat baino gehiago aipatzen badute lehen tokian jarritakoa hartuko da kontuan. Batzordeak, eskatzaileak bere proiektuari jarritako arloa/kodea aldatu ahalko du, I. eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

b) Puntuazio irizpideak

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

-Ikerlanaren kalitatea eta planifikazioa: 40 puntu bitarte.

-Eskatzaileak hobekuntzarako hautatu duen talde hartzaileak edo espezializazio zentroak ikerketa arloan duen historiala: 15 puntu bitarte.

-Eskatzailearen curriculuma: 15 puntu bitarte.

-Doktoretza ondoko laguntza lehen aldiz jasotzeagatik: 15 puntu.

Doktore titulua 2000/07/31 baino beranduago eskuratu izanagatik: 15 puntu bitarte.

Jarduera ikertzailearen kalitate, bideragarritasun eta interesaren balorazioa eskatzaileak aurkezten duen memoriaren gainean eginen da, 7.e) oinarriari jarraikiz. Departamentuen arteko Balorazio Batzordean parte hartuko duten adituek, Nafarroako Gobernuko Departamentuak ordezkatuko dituztenek, balorazioa egin eta organo kolejiatuari igorriko diote honek onets dezan.

Laguntza ukatu ahalko zaie Batzordeak "Gutxiegitzat" edo "Zalantzazkotzat" hartu dituen eskaerei, bai eta puntuaziorako lehen bi irizpideetan, osotara, 25 puntu lortu ez dituztenei ere.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, aldez aurretik graduatu ondoko laguntzarik jaso ez dutenen alde ebatziko da.

Berdinketa mantentzen bada, doktore titulua beranduen eskuratu duenaren alde eginen da.

Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, jardueraren kalitate eta interesagatik emandako puntuazioari erreparatuko zaio.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru askirik ez badago.

9. Kontzesio proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpenaren proposamena eginen duen Ebaluazio Batzordea hauek osatuko dute:

Batzordeburua:

-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Goi Mailako Ikasketen atalburua, idazkari lanetan.

-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua .

-Nafarroako Gobernuko departamentu bakoitzak izendatutako ordezkari bana.

Batzordeak arlo honetan kualifikaturik dauden zenbait pertsona edo entitateren aholkularitza eskatu ahalko du, bereziki "Agencia Nacional de EvaluaciÍn y Prospectiva" (ANEP)en ebaluazioa.

10. Ebazpenaren prozedura eta epea.

Batzordea osatuta, emateko behin behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira abenduan. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte gutxienez hamar egun naturaleko epean.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, lotzailea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2003ko urtarrilaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, onuradunen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

11. Onuradunen beharkizunak.

1.-Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

b) Beren kontura eta laguntzak dirauen denborarako istripuetarako eta osasun laguntzarako aseguru bat kontratatzea, eta joan-etorrietan laguntza izateko beste bat, egonaldia Europako Batasunekoa ez den nazio batean baldin bada, non eta ez duten arrisku horietatik babesteko asegurua aldez aurretik egina.

c) Laguntzaren xede den jarduera eskaeran edo, hala behar denean, emateko ebazpenean adierazi bezala egitea.

d) Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari hasieran aurreikusitako egoera edo baldintzen edozein aldaketa jakinaraztea, idatziz.

e) Beka hau jasotzen ari den bitartean bestelako bekarik ez jasotzea. Ondorio horietarako, horrelako bat jasoz gero, idatziz jakinarazi beharko du, baita ezaugarriak eta kontzesioaren ingurumariak ere, deialdiaren arauen kopia edota argitalpen ofizialari buruzko aipamena erantsiz.

f) Laguntza aldian inolako lan edo lanbide jardueratan ez aritzea, 13.1. oinarrian aurreikusitakoan salbu. Ondorio horietarako, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinarazi beharko dio edozein lan jardueratan hasi izana, eta lanaren iraupen eta denboraren inguruko inguruabarrak egiaztatu.

Deialdi honen ondorioetarako lan edo enplegutzat hartuko da edozein lan jarduera, besteren konturako edo nork bere konturako edo autoenplegua, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

g) Laguntza aldia bukatu ondoko hilabetearen barruan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian egindako lana eta lortutako emaitzak azalduko dituen memoria aurkeztea. Memoriarekin batera ikerlanaren zuzendariaren edo arduradunaren txostena eta egonaldiari buruzko ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dira.

h) Hobekuntza jardueraren ondorioz egindako ikerketen emaitza argitaratzen bada, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren babesa agerraraztea.

2.-Beharkizunak betetzeko epearen luzapena, egoera justifikatuetan.

Ezin izanen dira laguntzaren epeak luzatu, hasieran finkatutako datari buruz eta aldia aldatzeko posibilitateari buruz 2. oinarrian xedatutakoa salbu.

Ezin izanen da luzatu jardueraren memoria eta aurreko zenbakian aipatutako agiriak aurkezteko epea, behar bezala justifikatutako eritasun arrazoiak salbu.

Aurrekoak, dena den, ez du galerazten onuradunak, hala nahi izanez gero, bere egonaldia luzatzea, laguntzatik at.

3.-Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

12. Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi epetan ordainduko da:

% 75, laguntza ematen denean. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

Gainerako % 25a, deialdiak ezartzen dituen beharkizunak bete direla kreditatu ondoren eta Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak aldeko txostena egin ondoren.

13. Bateraezintasuna.

1.-Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.

Bateraezintasun erregimenak bi helburu ditu:

-Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberaren baitan baliabideak metatzea ekiditeko.

+ Bukaeraren irizpidea sartzea, diruz lagundutako prestakuntza jardueraren gehieneko aprobetxamendua oztopatzen duten egoerak ekiditeko.

Irizpide honi jarraikiz laguntza hau bateraezina izanen da ondoko hauekin:

a) Beste mota bateko lan edo lanbide jarduerarekin.

Salbuespen gisa, onuradunak arrazoituriko eskaera egiten badu eta Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak baimena ematen badio, Unibertsitateko Departamentu batean irakaskuntza lanetan laguntzaile aritu ahalko da, urtean 60 ordu gehienez ere, betiere helburua prestakuntza delarik, ikerlanaren zuzendaria eta Departamentuko zuzendaria ados baldin badaude.

b) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin.

c) Nafarroarako Interesa duten Proiektuetarako Deialdiko laguntzak jasotzen dituen Ikerketa talde batean parte hartzearekin.

d) Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Enplegurako Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

2.-Aplikazio arauak.

1.-Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, hiru hilabetez bederen bat egiten badute, bateraezinak izanen dira.

2.-1. ataleko c) letran aurreikusitako lan denbora zehazteko, besteren kontura egindako lanari dagokionez, lan bizitzaren ziurtagiriek balioko dute. Nork bere kontura egindako lana bateraezina izanen da laguntzarekin.

3.-Oro har, onuradunak, 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, aipatutako arrazoietan eragiten duen edozer jakinarazi beharko du.

4.-Aurrekoa ukatu gabe, laguntzen organo kudeatzaileak ofizioz egoera egiaztatuko du bigarren zatia ordaindu baino lehen, 12. oinarriak ezarritakoari jarraikiz, eta espediente administratiboari bukaera eman baino lehen.

Halaber, bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak jakin ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

14. Espedientearen bukaera.

Aurkeztutako Memoria eta laguntzak iraun duen bitartean izandako gorabeherak ikusita, Unibertsitateko Irakasuntza eta Ikerketa Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

Espedientea bukatuta, Batzordean dauden departamentu bakoitzeko ordezkariaren bitartez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak jasotako memorien zerrenda igorriko du, horietako baten bat bere eskumeneko ezagutza arloko bada, departamentuan bertan artxibatzeko. Horrela denean, katalogatu ondoren, departamentu bakoitzera igorriko dira eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko.

15. Atzera bota eta uko egitea.

1. Deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin- behineko proposamenaren alegazio aldian barne, eskatzaileak zilegi izanen du eskaera bertan behera uztea, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 7. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzun ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein mementotan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, bai eta jasotako aurrerakinak gordetzeko eskubidea ere.

5. Hurrengo urteetako deialdietan lehiatu nahi izanez gero, aguntza atzera bota edo uko egin dion pertsonak, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du, kasuan kasuko deialdietan ezartzen diren baldintza orokorren arabera.

16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloan barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

17. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

NAFARROARENTZAT INTERESA DUTEN IKERKETA PROIEKTUENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

1. Xedea edo helburua.

Deialdi honen xedea da Nafarroarako interesgarriak diren ikerketa proiektuak finantzatzen laguntzea, betiere, proiektu horietan ikertzaile talde batzuek parte hartzen badute, ikertzaile nagusi baten edo ikerketa taldeko zuzendari baten zuzendaritzapean, eta ikerketa horiek aurrera eramateko laguntza berariazkorik ez badaukate.

Honako hauek dira deialdi honen oinarrizko helburuak:

a) Nafarroan ikerketak eragin eta bultzatzea.

b) Nafar ikertzaileen talde kopurua handitzea eta kualifikatzea.

2. Aplikazioko gaiak.

Nahi den ikerketa arloa hautatu ahalko da. Proiektuak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, eta proiektu handiagoen parte direnean, ikerketaren osotasunean edo ildo orokorretan arazorik gabe bereizi eta zehazteko modukoak.

3. Laguntzen zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak ezarriko du laguntzen zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, honako aldeak hartuko ditu kontuan:

-Gastuen hasierako aurrekontua, eskatzaileek aurkeztutakoa eta ikerketaren helburuekin bat etortzea.

-Aurrekontuan dagoen dirua.

Ikerketa osoa edo zati bat lagundu ahalko da diruz. Laguntzaren diru kopurua bakarra izanen da, kontzeptu guztiak barne, eta urtean 15.000 euro artekoa izan ahalko da gehienez ere.

Laguntza horien gastuak gastuen aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

Ikerketaren lehendabiziko urteari dagokion zenbatekoa 2003ko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

Ikerketaren bigarren urteari dagokion zenbatekoa, hala behar denean, 2004ko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

Nolanahi ere, aitortutako zenbatekoen emate eta ordainketa aurrekontuetan kreditu aski izatearen menpe egonen dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

4. Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak.

4.1. Ez dira diruz lagunduko:

a) Informatika ekipoak.

b) Langileen lansari eta ordainsariak.

c) Langile bisitariaren ordainsariak.

d) Ikertzaileen bekak.

4.2. Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

e) Ikerketarako ekipoak eta materiala.

f) Ikerketarako beharrezkoa den material informatikoa (ekipoak ez bestelakoak), informatika programak, besteak beste.

g) Material suntsikorra eskuratzea.

h) Ikerketarako beharrezkoa den informazioa lortzeko ezinbesteko gastuak, adibidez, estatistika datuak eskuratzea ustiaketarako, inkestatzaileak, itzultzaileak, analisiak eskatzea laborategietan, eta antzekoak.

i) Bibliografia eta argitalpen zientifikoetako harpidetzak.

j) Bidaia eta dietengatiko ordainak, diruz lagundutako aurrekontu osoaren % 20 bitarte.

k) Zeharkako kostuak, diruz lagundutako aurrekontu osoaren %10 bitarte.

l) Litezkeen bestelako gastuak, Ebaluazio Batzordearen esku.

5. Iraupena.

a) Arau orokorra.

Eskatzaileek ikerketa proiektuak urte bat baino iraupen laburragokoak, urte baterako edo bi urterako diseinatuko dituzte eta laguntza aurreikuspen horien arabera eskatuko dute.

Urte bateko edo gutxiagorako laguntzak 2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartekoak izanen dira.

Bi urterako laguntzak 2003ko urtarrilaren 1etik 2004ko abenduaren 31 bitartekoak izanen dira.

b) Urte ez naturalak.

Salbuespen gisa, Ebaluazio batzordeak edo eskuordetutako organoak laguntza jasotzeko aldia aldatu ahalko du ikerlana, nahitaez, bi urte naturalen artean egin behar denean, ikerketa xedeak berak horrela eskatzen duelako; adibidez, nekazaritza urteak urte naturalekin bat ez datozenean.

Horrelako kasuetan, 12 eta 15. oinarrietan dauden beharkizunak betetzeko epeak ikerketa aldia bukatu ondoko hilabeteari dagozkio. Jarraipenerako urteko txostenari dagozkionak, berriz, lehendabiziko urtea iragan ondoko hamabost egunekoak.

6. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Laguntza hauek Nafarroako unibertsitate zentroek aurkeztutako ikerketa proiektuek eskuratu ahalko dituzte, baita ikerkuntzarako gaitasun aitortua duten beste entitate edo erakunde batzuek aurkeztutakoek ere, baldin eta berezko nortasun juridikoa badute, irabazi asmorik ez eta helbidea Nafarroan badute.

b) Planaren beste laguntzetan ez bezala, deialdi honetan araututakoen hartzaileak ez dira pertsona fisikoak, pertsona juridikoak baizik, eta haien menpe daude ikerketa taldeak. Proiektu bakoitza talde batek egin beharko du, ikertzaile nagusia izanen den doktore baten zuzendaritzapean.

c) Taldeko zuzendaria taldearen ordezkaria da, eta laguntzak kudeatzen dituen organoarekiko solaskidea. Hark sinatuko du eskaera eta hortik sor daitezkeen gainerako jakinarazpenak, eta bera izanen da Proiektua bideratzearen eta deialdi honetan hartu diren konpromisoak betetzearen arduraduna.

d) Ikerketa taldeko zuzendariak, zuzendari den aldetik, Ikerketa Proiektuetarako deialdi honetan, eskaera bakarra aurkeztu ahalko du. Horrela egiten ez badu, eskaera guztietako laguntzak ukatuko zaizkio.

e) Gainerako taldekideak:

-Doktoreak.

-Doktoregaiak, prestakuntzaren edozein alditan daudenak, bekadunak izan ala ez.

-Lizentziatuak, ingeniariak edo arkitektoak.

-Diplomatuak, ingeniari teknikoak edo arkitekto teknikoak.

f) Laguntza ukatu ahalko da ikerketa taldeko zuzendariak edo beste taldekideren batek programa honen kontura diruz lagundutako proiektu batean parte hartu badute eta laguntza hori bukatu zenetik 2003ko urtarrilaren 1 arte gutxienez urte bat ez bada iragan. Arau honen aplikazioa ondokoei jarraikiz eginen da:

-Baztertzeko zio honek taldearen zati bat bakarrik ukitzen duenean, ondoko proportzioa hartuko da kontuan:

TALDEKIDEAK TALDEKIDE UKITUAK

2 / 3 1

4 / 5 2

6 / 7 3

8 / 9 4

+2 +1

-Proportzio hauek gainditzen badira, laguntza automatikoki ukatuko da.

-Muga hori gainditzen ez bada, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, kontzesioa emateko mementoan, ukitutako pertsonak taldekideak ez direla eta ordezteko, edo aurreikusitako lanak birbanatzeko aginduko du, kontzesioa ahalbidetu zuten baldintza orokorrak inolaz ere kaltetu gabe.

-Ukitutakoa taldeko zuzendaria edo ikertzaile nagusia bada, proiektuarendako laguntza ukatuko da.

7. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabideak aurkezteko epea 2002ko abuztuaren 16ko 14:30ean akituko da.

Eskaera orriak, I. eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

Eskabideak Ikerketa taldeko zuzendariak sinatua beharko du egon, Zentro edo Erakundeko Ikerketa errektoreordearen, lehendakariaren edo zuzendariaren ikus-onetsiarekin.

8. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

8.1. Ikerketa taldearen zentroari buruz:

I.F.Z.ren egiaztagiria aurkeztuko da eta deialdiaren 6.a) oinarrian eskatutako gainerako gorabeheren ziurtagiriak.

Unibertsitateek ez dute beharkizun hau bete beharko.

8.2. Ikerketa taldeko kideen akreditazioari buruz, ondoko agirien launa kopia:

a) Ikerketa Proiektuko zuzendariaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo haren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri bat.

b) Proiektuko partaideen zerrenda, beren dedikazioa (asteko orduak) eta II. eranskineko ereduan ageri diren gainerako gorabeherak. Agiria sinatzearekin proiektuan parte hartzen dutela eta datuak egiazkoak direla berretsiko dute.

c) Taldeko zuzendariaren doktore titulua.

d) Taldeko gainerako kideen doktore titulua edo, duten titulurik gorenena.

e) Taldekide guztien curriculum vitae.

f) Ikerketa taldearen esperientzia zientifikoaren deskribapena, taldeari eta ikerketa arloan erdietsitako helburuei dagokienez, proiektuaren gaia bereziki aipatuz. Aurkezten den proiektuko gai beraren edo antzekoen inguruko lan eta argitalpenak deskribatuko dira.

8.3. Ikerketa proiektuari dagokionez, ondoko agirien launa kopia.

a) Aurrekariak eta "gaiaren egoera".

b) Helburuak.

c) Hala denean, proiektu honetan eginen diren doktoretza tesien aipua eta deskripzioa.

d) Metodo zientifikoa eta erabiliko diren teknikak.

e) Proiektua egiteko behar diren baliabideak:

-Erabiltzeko eskuragai dauden instalazio, tresna eta teknikak.

-Erabiltzeko eskuragai ez dauden beharrezko beste baliabide batzuk.

f) Lan kronograma: hasiera eta bukaerako datak, ikerketa gauzatzeko aurreikusten diren faseak adierazita.

g) Iturri bibliografiko eta dokumentalen aipamena.

h) Proiektua garatzeko aurrekontu osoa, urteka eta kontzeptuka zehaztuta, III. eranskineko ereduaren arabera.

i) Proiektu horrek duen interes orokorra eta Foru Komunitaterako izan dezakeen interes bereziaren edo eraginaren azalpena.

j) Ikerketak ahalbidetu ahal dituen aplikazio praktikoen azalpena.

k) Esperimentazio animala edota genetikoki aldatutako organismoen erabilera ekartzen duten proiektuek legeria espezifikoan xedatutakoa errespetatu beharko dute eta derrigorrezko baimen administratiboak aurkeztu. Halaber, ikerketa bakoitzari, helburuari erreparatuta, aplikatzen ahal zaizkion arau espezifikoak errespetatu beharko dira.

Aipatutako agiriren bat espedientean falta denean edo espedientea behar bezala osaturik ez badago, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz, eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz.

9. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, prestakuntza arlo guztietan sustatzeko. Ondorio horietarako, eskatzaileek, eskabidean, onetsita duten tesi proiektuaren ikerketaren gaiari dagokion UNESCOren kodea aipatuko dute. Kode bat baino gehiago aipatzen badute lehen tokian jarritakoa hartuko da kontuan. Batzordeak, eskatzaileak bere proiektuari jarritako arloa/kodea aldatu ahalko du, I. eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

b) Puntuazio irizpideak.

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

-Ikerketa proiektuaren kalitatea, bideragarritasuna eta Foru Komunitaterako izan dezakeen interes berezia: 60 puntu bitarte.

-Ikerketa taldearen historial zientifikoa, gauzatuko den proiektuaren inguruan: 15 puntu bitarte.

-Taldekideen banakako curriculuma: 15 puntu bitarte.

-Programa honetako laguntza lehen aldiz jasotzeagataik: 10 puntu. Honela ulertuko da taldekideetako inork aurreko urteetan deialdi honen kargura diruz lagundutako ikerketetan parte hartu ez duenean.

c) Ikerketa proiektuaren kalitatea, bideragarritasuna eta interesa. Gehienez ere, 60 puntu.

Proiektaturiko ikerketaren kalitate eta interesaren balorazioa eskatzaileak aurkezten duen memoriaren gainean eginen da, 8.3) oinarriari jarraikiz. Ebaluazio Batzordean parte hartuko duten adituek, Nafarroako Gobernuko Departamentuak ordezkatuko dituztenek, balorazioa egin eta organo kolejiatuari igorriko diote honek onets dezan.

Batzordeak eta batzordekideek gai honetan kualifikatuta dauden pertsonen edo entitateen aholkua eskatu ahalko dute.

Laguntza ukatu ahalko zaie Batzordeak "Gutxiegitzat" edo "Zalantzazkotzat" hartu dituen eskaerei, bai eta puntuaziorako lehen bi irizpideetan, osotara, 25 puntu lortu ez dituztenei ere.

d) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, Programa honen laguntza lehendabiziko aldiz jasoko dutenen alde ebatziko da.

Berdinketa mantentzen bada, proiektuaren kalitate, bideragarritasun eta interesagatik emandako puntuazioari erreparatuko zaio.

e) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago.

Kasu honetan ondoko lehentasunezko hurrenkerari jarraikiko zaio:

-Lehendabizi, kontuan hartuko dira hasita dauden proiektuak bukatzeko laguntza eskatu dutenak. Proiektu horietarako laguntza Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak maiatzaren 14an eman 92/2002 Ebazpenaren bitartez eman zen (Berritzeak).

-Aurreko puntuko eskaera guztiei (berritzeak) erantzuterik izanen ez balitz, lehendabiziko urterako laguntza emateko hurrenkeraren arabera eginen litzateke, aurrekontua bukatu arte.

-Ondoren, gainerako eskaerei erantzunen zaie, arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari jarraikiz, aurrekontua bukatu arte.

Esleipenerako hurrenkera honen bitartez, ahal den neurrian bermatu nahi da hasitako proiektuak bukatzea, eta aurreko urtean egindako ahalegin ekonomikoa errentabilizatzea.

10. Kontzesio proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa.

Kontzesio proposamena eginen duen Ebaluazio Batzordea Departamentuartekoa izanen da eta hauek osatuko dute:

Batzordeburua:

-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Goi Mailako Ikasketen atalburua, idazkari lanetan.

-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua .

-Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuetako ordezkari bana.

Batzordeak eta batzordekideek arloko adituen aholkularitza eskatu ahalko dute, bereziki "Agencia Nacional de EvaluaciÍn y Prospectiva" (ANEP)ena.

11. Ebazpenaren prozedura eta epea.

Batzordea osatuta, laguntzak emateko behin-behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen da abenduan. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte gutxienez hamar egun naturaleko epean.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, lotzailea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2003ko urtarrilaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, onuradunen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

12. Onuradunen beharkizunak.

12.1. Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea eta Batzordeak eskatzen duen edozein txosten edo ikuskapeni erantzutea.

b) Laguntzaren xede den jarduera eskaeran edo, hala behar denean, emateko ebazpenean adierazi bezala egitea.

c) Egindako lanaren berri ematea, deialdiak ezartzen dituen modu eta epean, jarraipen txostena edota azken memoria aurkeztuz, 15. oinarrian agindutakoa betez.

d) Edozein aldaketa egiteko, bai onartutako proiektuan, bai aurrekontuko desbideraketetan, bai taldeko partaideei dagokienez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari aldez aurretiko baimena eskatzea.

e) Ikerketaren aurrerapenen argitalpen, komunikazio edo beste baliabideen bidezko dibulgazioa Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari aldez aurretik jakinaraztea.

f) Ikerketaren emaitzak eta aurrerapenak argitaratzen badira, osorik nahiz zatika, Departamentuaren babesa agerraraztea.

12.2. Epeen luzapena, ikerketa aurreikusitako epean bukatu ezin denean.

Ikerketa aurreikusitako epean bukatu ezin denean, Batzordeak epearen luzapena baimendu ahalko du ikerketa bukatzeko. Batzordeak ondoko arauak izanen ditu kontuan:

-Betiere interesatuak eskatuta arituko da. Eskatzaileak eskabide idatzia aurkeztu beharko du emandako dirulaguntzaren azken hilabetean.

-Luzapena ikerketaren helburuaren baitako arrazoiengatik izanen da. Ez da horrelakotzat hartuko ekipoko kideak bestelako jardueretan dedikatu izana.

-Txosten batean azalduko dira proiektatutako egutegiaren arabera bukatzea eragotzi duten arrazoiak, ikerketa zertan den eta aurrera begirako ikuspegia. Ordurarte egindako gastuen zerrenda zehatza, fakturak edo Kudeatzailetzak horri buruz emandako ziurtagiria aurkeztuko dira.

-Luzapena, gehienez ere, urte batekoa izanen da.

-Mugaegun berria iragan eta hurrengo hilabetean, memoria eta oro har ezarritako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Hori egin ezean, beharkizunen ez betetzetzat hartuko da.

-Luzapenak ez du emandako laguntzaren gehikuntza ekarriko.

-Finkatutako mugaegun berria, legezko ondorioetarako, diruz lagundutako ikerketa bukatzeko eguntzat hartuko da.

12.3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu edo jarraipen txostenean edo azken memorian ebaluazio negatiboa ematen bada, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

13. Laguntzaren ordainketa.

Laguntzaren ordainketa zuzenean ordainduko zaio unibertsitate, entitate edo erakundeari, modu honetan:

a) Diruz lagundutako ikerketaren iraupena urte batekoa edo laburragoa bada, laguntzaren % 100 ordainduko da onartzen den mementoan.

b) Diruz lagundutako ikerketaren iraupena bi urtekoa bada, honela ordainduko da:

-% 50, laguntza ematen denean.

-Gainerako % 50a, 2004ko otsailaren 15a baino lehen, 15. oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu ondoren.

Ordainketa hauek aurrerakintzat hartuko dira Foru Komunitateko dirulaguntza publikoen erregimena arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako. Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin ondoren eginen dira.

14. Bateraezintasuna.

a) Laguntza honen xede den ikerketa proiektua ez da finantzatzen ahalko Espainiako nahiz atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzaturiko beste deialdi batzuen kargura. Halere, beste proiektu zabalago baten edo ikerketa ildo baten barrenean baldin badago, hark izan ditzake, noski, bestelako finantzabide batzuk.

b) Deialdi honetan sartutako proiekturen bat maila goragoko beste proiektu batean sartuko balitz, taldearen zuzendariak Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazi beharko lioke, baimena eman lezan. Horrelakoetan, proiektuaren finantzazio bateratuak ez luke gaindituko Hezkuntza eta Kultura Departamentu honen deialdian sartutako proiektuaren kostuaren ehuneko ehun.

c) Ikerketa taldeko zuzendariak eta gainerako kideek Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuak diruz lagundutako ikerketa proiektu batean bakarrik parte hartu ahalko dute. Ondorio hauetarako deialdi honetako 6.f) oinarrian ezarritako proportzionaltasun eta baztertze arauak aplikatuko dira.

d) Aurreko letran aipatutako bateraezintasun kasuan dagoen pertsona taldeko ikertzaile nagusia bada, beste proiektu batean edo batzuetan ikertzaile lagun gisa parte hartzen baitu, behartuta izanen da lehenbiziko taldean ikertzaile nagusi gisa gelditzera eta besteetan parte hartzeari uko egitera, hauetan, beren gorabeheren arabera, hartu beharko diren neurriak ezertan ukatu gabe.

e) Ez dute ikerketa taldeko kide izaterik izanen Hobekuntza Programako laguntza baten onuradun diren doktoreek. Kasu hauetan ukitutakoek hautatu beharko dute banakako laguntza ala talde edo proiektuan sartu edo segitzea, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak xedatzen duen moduan.

15. Espedientearen jarraipena eta bukaera.

a) Urte bateko edo iraupen laburragoko laguntzak.

2004ko urtarrilean aurkeztu beharko dira jarduerari buruzko azken memoriaren bi ale Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan, emaitzak ebaluatzeko oinarri gisa.

Memoriak ikerketa errektoreordearen ikus-onetsia, edo, hala behar denean, zentroko zuzendariarena, jaso beharko du.

Ondoko eskemara egokitzen saiatuko da:

-Proiektuaren izenburua.

-Zentroa eta Departamentua.

-Taldeko zuzendaria.

-Ikerlanaren hasi eta bukatzeko datak.

-Proiektuaren hasierako helburuen eskema.

-Lortutako emaitzak:

-Proiektuak emandako informazio zientifiko eta teknikoa.

-Proiektuaren baitan egin diren doktoretza tesiak.

-Ikerketaren emaitzei buruzko argitalpenak: artikulu zientifikoak, dibulgazio artikuluak, liburuak, etabar.

-Kongresuetan, bileretan, simposiumetan aurkeztutako lanak.

-Aurrekontuaren exekuzio txostena, eskaeraren eta laguntzaren kontzesioaren oinarri izan zen ereduari jarraikiz, ondoko arauak kontuan hartuz:

-Egindako gastuen zerrenda, urte eta kontzeptuen arabera.

-Gastuen fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuko dira edo, bestela, Unibertsitate edo zentroko kudeatzailetzaren agiria.

-Proiektuaren garapena mugatu duten gorabeherak.

-Hala denean, Proiektua tamaina handiagoko baten barruan kokatzea eta haren finantzabideak.

-Jasotako laguntzaren eta deialdiak ezarri dituen oztopo eta abantailen balorazioa.

b) Hasieran bi urteko iraupena duten laguntzak.

-Urteko txostena.

2004ko urtarrileko lehenbiziko hamabostaldian, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan ondoko txostenen bi ale aurkeztuko dira:

-Ordura arte egindako ikerlanari buruzko txostena, helburuak zein mailatan bete diren, izandako gorabeherak eta hasierako planetik izandako urruntze tekniko eta ekonomikoak espresuki aipatuz.

-Aurrekontuaren exekuzio txostena, eskaeraren eta laguntzaren kontzesioaren oinarri izan zen ereduari jarraikiz. Bertan sartuko dira egindako gastuen zerrenda, kontzeptuen arabera, eta dagozkien fakturak eta egiaztagiriak edo, bestela, Unibertsitate edo zentroko kudeatzailetzaren agiri zehaztua.

Aurkeztutako agiriak ikusita, 2004ko otsailaren 15a baino lehen bigarren aurrerakina ordainduko da, 13. oinarriaren arabera.

Atal honetan sartutako agiriak epe barruan aurkeztu ez izanak deialdian ez-betetze kasuetarako aipatutako ondorioak izanen ditu.

-Azken memoria eta justifikazioa.

2005eko urtarrilean Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan deialdi honetako a) letran deskribatutako ezaugarri berdinak izanen dituen azken memoriako bi ale aurkeztuko dira. Halaber, ikerketaren bigarren urteko aurrekontuaren exekuzio txostena, a) letran aipatu bezala.

Atal honetan sartutako agiriak epe barruan aurkeztu ez izanak deialdian ez-betetze kasuetarako aipatutako ondorioak izanen ditu.

c) Ikerketak bukatzeko epearen luzapena.

Hasieran aurreikusitako epearen luzapena eskatzen denean, ondokoa hartuko da kontuan:

-Luzapena eskatzeko mementoan, 12.2 oinarriak ezartzen dituen txostena eta ziurtagiriak aurkeztuko dira.

-Ikerketa bukatzeko mementoan, memento horri dagozkion txostenak eta ziurtagiriak aurkeztuko dira, oinarri honen aurreko letrei jarraikiz.

d) Soberakin ekonomikoa.

Proiektua bukatzen denean exekutatu gabeko soberakin ekonomikorik bada, Nafarroako Gobernuari itzuliko zaio dagokion ordain-gutunaren bitartez.

e) Espedientearen bukaera.

Aurkeztutako Memoria eta egiaztagiriak, bai eta laguntzak iraun duen bitartean izandako gorabeherak ikusita, balorazio batzordeak aldeko txostena egin ondoren, Unibertsitateko Irakasuntza eta Ikerketa Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

Espedientea bukatuta, Batzordean dauden departamentu bakoitzeko ordezkariaren bitartez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak jasotako memorien zerrenda igorriko du, horietako baten bat bere eskumeneko ezagutza arlokoa bada, departamentuan bertan artxibatzeko. Horrelako kasuetan, katalogatu ondoren, departamentu bakoitzera igorriko dira eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko.

Laguntza hauen kargura eskuratzen den material inbentagarria eta bibliografia, Ikerketa taldea atxikirik dagoen zentroaren ondarera pasatuko da.

16. Atzera bota eta uko egitea.

1. Deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin- behineko proposamenaren alegazio aldian barne, eskatzaileak zilegi izanen du eskaera bertan behera uztea, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 8. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein mementotan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, bai eta jasotako aurrerakinak gordetzeko eskubidea ere.

5. Ondorio hauetarako, deialdiak, oro har, ikerketak bukatzeko mementorako aipatzen dituen memoria teknikoa, gastuei buruzkoa eta ziurtagiriak aurkeztuko dira.

6. Hurrengo urteetako deialdietan lehiatu nahi izanez gero, laguntza atzera bota edo uko egin dion pertsonak, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du, kasuan kasuko deialdietan ezartzen diren oinarrien arabera.

17. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloan barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

18. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

19. Bi urteko iraupena aurreikusirik duten eta 2000-2001 ikasturteko deialdian bildutako Nafarroarentzat interesa duten proiektuetarako laguntzen onuradunei aplikatu beharreko erregimena. (Aurreko urteko proiektuen berritzea).

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak maiatzaren 14an eman 92/2002 Ebazpenaren bitartez laguntza jaso duten ikerketa proiektuen zuzendariek (bi urteko iraupena aurreikusita zuten proiektuak, 2001-2002 ikasturteko deialdiari jarraikiz), laguntzaren bigarren urterako (berritzeak) ondoko xedapenak bete beharko dituzte:

-Eskaerak aurkezteko epea 2003ko urtarrila izanen da.

-I. eranskinean dagoen eskaera orri estandarizatua erabiliko da.

-Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak 2001- 2002 ikasturteko deialdiko oinarrietan ezarritakoak izanen dira: 14.b) arauak agintzen duenari jarraikiz, jarraipenerako urteko txostenaren bi ale eta gastuen justifikazioa.

-Laguntzaren zenbatekoa zehazteko kontuan hartuko da hasierako eskabidean bigarren urterako aurreikusitakoa, gehienez ere, 12.020,24 euro, deialdi arautzailearen arabera.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, Balorazio batzordeak egindako aldeko txostenaren ondoren, ebazpenaren proposamena eginen du bertan lehendabiziko urtean beharkizunak bete diren ala ez, bigarren urterako diru kopurua eta horren ordainketa zehaztuz. Ordainketa hau, ikerketa bukatu arte, aurrerakintzat hartuko da.

18. oinarri honetan aurreikusi ez den orotan deialdi honetan xedatutakoak aginduko du.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: A0206948