78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

215/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 25eko 12/2002 Foru Aginduan ezarritako data eta ordua aldatu eta zenbait irizpide zehazten ditu. Agindu haren bidez, "Ikasketa artistikoak ikastetxe nazional nahiz atzerrikoetan sakontzeko laguntzak" deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emandako urtarrilaren 25eko 12/2002 Foru Aginduaren bidez, aipatu den deialdia arautzeko oinarriak onetsi eta laguntzak emateko gastua eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko argitalpena baimendu zituen. "Ikasketa artistikoak ikastetxe nazional nahiz atzerrikoetan sakontzeko laguntzak" deialdian ezarritako irizpide batzuen baremoa zehaztea komeni da, bai eta izangai onartu eta baztertuen zerrenda jendaurrean egoteko data aldatzea ere.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Deialdiaren 4. puntuan aipatzen den laguntzaren zenbatekoa zehaztea. Hona hemen:

"4. Dotazioa.

4.1. Bekaren zenbateko osoa joan-etorri, matrikula, egonaldi eta aseguru poliza kontzeptuetarako izanen da. Matrikulagatik ematen dena aurkeztutako aurrekontuaren % 100 izanen da eta 4.000 euro gehienez.

4.2. Bekadunak matrikularen gastuetarako dirulaguntza jasoko du, gastu horiek justifikatu ondoren, eta behin baizik ez joan-etorriei dagokien kopuruaren % 100 (ohiko bizilekutik bekaren xede diren ikasketak eginen dituen ikastetxerainoko bidaia).

4.3. Egoitza kontzeptuagatik eta ikasketak egiazki burutzen dituen bitartean, bekadunak aurrekontuko zenbatekoa jasoko du, gehienez ere 720 euro hilean ikasketak Espainian egiten baditu, eta 900 euro, aldiz, atzerrian egiten baditu...".

2. Deialdiaren 6.1. puntuan ezarritako ondoko irizpideen baremoa zehaztea. Hona hemen:

"6.1...

-Eskatzailearen merezimendu akademikoak (Erreferentzia gisa laburpen taulako baremoak hartuta. Gehienez ere 15 puntu). Eskatutako bekaren bidez sakondu nahi diren ikasketak bakarrik baloratuko dira.

Ikasketa espedientean aplika daitekeen batez besteko aritmetikoa lortzeko puntuazioa

Nahiko: 1.

Oso Ongi: 2.

Bikain: 3.

Ohorezko Matrikula: 4.

1,5 baino gutxiago: 5 puntu.

1,5etik 2,0ra bitarte: 10 puntu.

2,0tik 2,5era bitarte: 12,5 puntu.

2,51tik aurrera: 15 puntu.

-Gradua lortzeko aparteko saria (10 puntu gehienez).

-Izangaiaren curriculum vitae-a (Sariak, sariketak, erakusketak, lehiaketak, antzezpenak, ikastaroak, e.a., gehienez ere 15 puntu, honela banatuta: 3 puntu bitarte gutxienez 10 ordukoak diren ikastaroak izanez gero, eta 12 puntu bitarte gainerako kontzeptuengatik).

-Izangaiaren adina (Erreferentzia gisa, aurtengo urriaren 1ean, laburpen taulako baremoak hartuta. Gehienez ere 10 puntu).

Orokorra eta orkestrako zuzendaria, konposizioa eta kantua

18 urte baino gutxiago: 10 puntu.

18 urte: 9 puntu.

19 eta 20 urte: 8 puntu.

21 eta 22 urte: 7 puntu.

23 eta 24 urte: 6 puntu.

25 urte: 5 puntu.

26 eta 27 urte: 4 puntu.

28 eta 29 urte: 3 puntu.

30 urte: 2 puntu.

30 urte baino gehiago: 0 puntu.

Dantza eta musika

16 urte baino gutxiago: 10 puntu.

16 urte: 9 puntu.

17 urte: 8 puntu.

18 urte: 7 puntu.

19 urte: 6 puntu.

20 urte: 5 puntu.

21 urte: 4 puntu

22 urte: 3 puntu

23 urte: 2 puntu.

24 eta 25 urte: 1 puntu.

25 urte baino gehiago: 0 puntu.

-Ikasketa programaren kalitate eta interes artistikoa, eta hautatutako ikastetxearen kualifikazioa (Gehienez ere 20 puntu, honela banatuta: 10 puntu bitarte ikasketa programagatik eta 10 puntu bitarte ikastetxe hautatuaren kalifikazioagatik, ikastetxearen garrantzi akademiko eta artistikoaren arabera).

-Ikasketak sakontzeko programa nola egokitzen zaion Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeari esleitutako eginkizunei (baloratuko da, esate baterako, modalitate artistiko horretan espezialistak behar izatea eta Nafarroarako duen garrantzi artistiko eta kulturala. Gehienez ere 10 puntu).

-Elkarrizketa edo entzunaldi bidezko proba (Gehienez ere 20 puntu, honela banatuta: izangaiaren sormenerako gaitasuna, aurkezten den laguntza materialaren arabera -bideoa edo argazki bidezko dossierra- 10 puntu bitarte, eta izangaiak elkarrizketan edo aurrez aurreko entzunaldian erakusten duen sormenerako gaitasuna, 10 puntu bitarte)...".

3. Deialdiko 6.2. puntua aldatzea. Honela agertuko da:

"6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen zerrenda onetsiko da eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean jarriko, 2002ko uztailaren 3ko 10:00etan.

Entzunaldiak eta/edo elkarrizketak uztailaren 4ko 11:0etan hasi eta 4an eta 5ean eginen dira, ondoko toki hauetan: arte plastikoetako, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako espezialitateak: antzerkia Hezkuntza eta Kultura Departamentuko egoitzan; arte eszenikoetako espezialitatea: dantza Nafarroako Gobernuaren Dantza Eskolan eta musikako espezialitatea Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioan".

4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Foru Agindu hau igortzea Vianako Printzea Erakundea- Kultura Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Orokorreko Bulegora, Ogasunak aipatu Zuzendaritza Nagusian duen kontu-hartzaile delegatuari, Kultur Ekintza Zerbitzura, Kultur Jardueren Atalera, Idazkaritza Teknikora eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0206549