78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

103/2002 FORU DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa partez aldatzen duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, baita Osasun Departamentuari atxikita dagoen Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak ere eskatu dute lanpostu batzuen izenak aldatzea. Lanpostu horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta Foru Komunitateko Administrazioaren beste bulego batzuen prebentzio zerbitzuei edo aipatu Institutuari atxikita daude. Izen- aldaketaren helburua indarreko legeetan ezarritakoa betearaztea da, zehazki, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onetsi zuen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 37. artikulua (urtarrilaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 27. zk.) eta Erregelamendu hura garatzen duten beste xedapen batzuk (prebentzio zerbitzu bereki eta kanpokoen antolamendurako oinarrizko irizpideak barne, hots, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak 1997ko abenduaren 15ean egindako bilkuran onetsiak).

Izen-aldaketaren ondorioz, gainera, horietako lanpostu batzuei (Lan Medikuntzako sendagile espezialistei) osagarriak eman beharko zaizkie, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gainerako bulegoetan (unitate organikoetako burutza eta zuzendaritzak alde batera utzita) izen eta eginkizun berberak dituzten lanpostuetako sari osagarrien arteko homologazioa lortzeari begira, Administrazioak eta sindikatuetako ordezkariek sinatutako hitzarmenen ondorioz.

Bestalde, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek adierazi dute plantilla organikoak aldatu beharra dagoela, departamentu bakoitzaren benetako beharretara egokitzearren. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak horren aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko maiatzaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko plantilla organikoan aldaketa hauek egitea:

Bat.-Ondotik datozen lanpostu hutsen izena aldatzea, baina haien sailkapena batere aldatu gabe:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

-Sendagileen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren Lan Harremanen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikiak, plantilla organikoan 823 eta 3.822 zenbakiak dituztenak: lanpostuon izena, aurrerantzean, Laneko Medikuntzako sendagile espezialista izanen da.

-Laneko Arriskuen Prebentzioko erdi mailako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren Lan Harremanen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikia, plantilla organikoan 5.814 zenbakia duena: lanpostuaren izena, aurrerantzean, Unibertsitateko erdi mailako tituluduna izanen da (prebentzio arloak: laneko segurtasuna eta industri higienea).

Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

-Lan Osasuneko goi mailako tituludunen (sendagilea) bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Giza Baliabideen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikiak, plantilla organikoan 4.628 eta 36.082 zenbakiak dituztenak: lanpostuen izena, aurrerantzean, Lan Osasuneko sendagile espezialistak izanen da.

-Laneko Sendagileen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikia, plantilla organikoan 36.571 zenbakia duena: lanpostuaren izena, aurrerantzean, Lan Medikuntzako sendagile espezialista izanen da.

-Lan Osasuneko goi mailako tituludunen lanpostu huts bat (psikologoa), funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikia, plantilla organikoan 4.631 zenbakia duena: lanpostuaren izena, aurrerantzean, psikologiako lizentziatua izanen da (prebentzio arloa: ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

-Laneko Arriskuen Prebentzioko erdi mailako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikia, plantilla organikoan 36.572 zenbakia duena: lanpostuaren izena, aurrerantzean, Unibertsitateko erdi mailako tituluduna izanen da (prebentzio arloak: laneko segurtasuna eta industri higienea).

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

-Laneko Sendagileen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 6.625 eta 6.626 zenbakiak dituztenak: lanpostuon izena, aurrerantzean, Lan medikuntzako sendagile espezialista izanen da.

-Lan Osasuneko goi mailako tituludunen lanpostu huts bat (prebentzioa), funtzionario araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6.627 zenbakia duena: lanpostuaren izena, aurrerantzean, Unibertsitateko goi mailako tituluduna izanen da (prebentzio arloak: laneko segurtasuna eta industri higienea).

-Lan Osasuneko goi mailako tituludunen lanpostu huts bat (prebentzioa), funtzionario araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6.628 zenbakia duena: lanpostuaren izena, aurrerantzean, Unibertsitateko goi mailako tituluduna izanen da (prebentzio arloa: ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

-Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikarien bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 6.629 eta 6.631 zenbakiak dituztenak: lanpostuon izena, aurrerantzean, Unibertsitateko erdi mailako tituluduna izanen da (prebentzio arloa: ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

-Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikarien bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 6.630 eta 6.632 zenbakiak dituztenak: lanpostuon izena, aurrerantzean, Unibertsitateko erdi mailako tituluduna izanen da (prebentzio arloa: laneko segurtasuna eta industri higienea).

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak kentzea. Lanpostu horietarako behar den zuzkidura ekonomikoa badago gastuen aurrekontuetako I. kapituluaren kontusailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

-Kontrolatzaile nagusien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Zerbitzu Teknikoen eta Ibilgailu Parkearen Atalari atxikia, plantilla organikoan 3.913 zenbakia duena.

-Garbitzaileen bi lanpostu huts, lan araubidekoak, E mailakoak, Mantenimendu Bulegoari atxikiak, plantilla organikoan 6.302 eta 6.352 zenbakiak dituztenak.

Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

-Lehen mailako buruen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Nafarroako Foru Komunitateko Auzitegi Ekonomikoari atxikia, plantilla organikoan 1.346 zenbakia duena.

-Merkataritzako titularren lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Atalari atxikia, plantilla organikoan 4.020 zenbakia duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

-Zaharberritzaileen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, C motakoa, Agiritegi eta Dokumentu Ondarearen Atalari atxikia, plantilla organikoan 31.872 zenbakia duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

-Telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Herrilan Zuzendaritza Nagusiari atxikia, plantilla organikoan 6.483 zenbakia duena.

-Bigarren mailako urgazleen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Semaforo eta Argiztapen Instalazioetarako eta Nafarroako Iparraldea Zaintzeko Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 4.029 zenbakia duena.

-Bidezain lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, E mailakoa, Proiektu eta Obra Berezietarako eta Nafarroako Iparraldea Zaintzeko Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 2.050 zenbakia duena.

-Bidezain lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, E mailakoa, Bidezoru eta Zoladuretarako eta Nafarroako Hegoaldea Zaintzeko Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 2.088 zenbakia duena.

-Zundaketako buruen lanpostu bat, funtzionario araubidekoa, C mailakoa, Azpiegitura Geologikoaren Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 1.829 zenbakia duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua.

-Esne-kontrolatzaileen lanpostu bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Atalari atxikia, plantilla organikoan 2.210 zenbakia duena.

Hiru.-Ondotik ematen diren lanpostuak sortzea. Horietako zuzkidura ekonomikoa badago kasuan kasuko departamentuaren aurrekontuetako I. kapituluaren kontusailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

-Enpresa Zientzietako diplomatuen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Zerbitzu Teknikoen eta Ibilgailu Parkearen Atalari atxikia, plantilla organikoan 6.848 zenbakia duena.

-Antolamenduko goi mailako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, plantilla organikoan 6.849 zenbakia duena.

-Artxiboetako arduradunen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, C mailakoa, Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, plantilla organikoan 6.850 zenbakia duena.

Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

-Erdi mailako tituludunen lanpostu huts bat (estatistikaria), funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Atalari atxikia, plantilla organikoan 6.851 zenbakia duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

-Biologo lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.852 zenbakia duena.

-Ingurumeneko erdi mailako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.853 zenbakia duena.

-Nekazaritzako ingeniarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.854 zenbakia duena.

-Industri ingeniarien bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.855 eta 6.856 zenbakiak dituztenak.

-Kimikako lizentziatuen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.857 eta 6.858 zenbakiak dituztenak.

-Biologoen hiru lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.859, 6.860 eta 6.861 zenbakiak dituztenak.

-Mendi ingeniarien sei lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.862, 6.863, 6.864, 6.865, 6.866 eta 6.867 zenbakiak dituztenak.

-Soziologo lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.868 zenbakia duena.

-Arkitektoen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.869 eta 6.870 zenbakiak dituztenak.

-Geografoen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.871 eta 6.872 zenbakiak dituztenak.

-Bideetako ingeniarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.873 zenbakia duena.

-Arkitektoen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Etxebizitza Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.874 eta 6.875 zenbakiak dituztenak.

-APT lanpostu huts bat (arlo juridikoa), funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Idazkaritza Teknikoari atxikia, plantilla organikoan 6.876 zenbakia duena.

-Arkitekto teknikoen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Etxebizitza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.877 zenbakia duena.

-Enpresa Zientzietako diplomatuen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Etxebizitza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.878 zenbakia duena.

-Administrari laguntzaileen hiru lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, D mailakoak, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.879, 6.880 eta 6.881 zenbakiak dituztenak.

-Administrari laguntzaileen lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.882 zenbakia duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

-Zaharberrikuntzako erdi mailako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Agiritegi eta Dokumentu Ondarearen Atalari atxikia, plantilla organikoan 36.770 zenbakia duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

-APT lanpostu huts bat (arlo juridikoa), funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Araubide Juridikoaren Atalari atxikia, plantilla organikoan 6.883 zenbakia duena.

-Herrilanetako ingeniari teknikoen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, B mailakoak, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikiak, plantilla organikoan 6.884 eta 6.885 zenbakiak dituztenak.

-Zundatzaile lanpostu bat, funtzionario araubidekoa,C mailakoa, Azpiegitura Geologikoaren Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 6.886 zenbakia duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua.

-Zerbitzu Orokorretako lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, E mailakoa, Mantenimendu Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 6.887 zenbakia duena.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura ari diren Lan Medikuntzako sendagile espezialisten lanpostuei dagokien lanpostuko osagarria aldatzea, salbu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoei: haien mailaren hasierako soldataren % 4,5ekoa izanen da.

Lanpostu horiei, gainera, erabateko dedikazioaren osagarria esleitu zaie. Lanpostu horietan aritzen diren funtzionarioak erabateko arduraldian arituko dira, dedikazio osoz, eta ezin izanen dira beste irabazpideetan aritu, ez sektore publikoan, ez pribatuan, unibertsitateko zentroetako irakasle-lanean eta norberaren edo familiaren ondarearen administrazioan izan ezik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0206025