74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

122/2002 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, beste epe bat irekitzen duena Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoen lekualdatze lehiaketan eskaerak aurkezteko, Administrazioarekiko Auzietako 7. Epaitegi Nagusiak emandako autoari jarraituz. Justiziako Estatu Idazkaritzaren 2001eko abenduaren 19ko eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 254/2001 ebazpenen bidez deitutako lehiaketa da.

UGTko Zerbitzu Publikoen Federazioak eta beste batzuetakoak Justiziako Estatu Idazkaritzaren 2001eko abenduaren 19ko Ebazpenaren aurka aurkeztu errekurtsoan, Administrazioarekiko Auzietako 7. Epaitegi Nagusiak aipatu Ebazpenaren 2.1 oinarria deuseztatu zuen 2002ko apirilaren 19ko 80/2002 epaiaren bitartez.

Parteek 2002ko maiatzaren 31ko autoaren bitartez behin-behineko exekuzioa eskaturik, epai hori behin-behinekoz betearaztea erabaki da; alegia, Justiziako Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Elkargoetako funtzionarioek parte hartzen ahal dutela Justiziako Estatu Idazkaritzaren 2001eko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez eta Justiziako zuzendari nagusiaren 2001eko abenduaren 17koaren bidez deitutako lehiaketan, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean urtebete egina badute betetzen duten lanpostuan, destino hori eman zien Ebazpenaren datatik kontatuta.

Aipatu autoa betearazteko eta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 202/99 Foru Aginduaren bidez ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Beste epe bat, hamar egun naturalekoa, irekitzea Ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 2002ko urtarrilaren 8an, betetzen duten lanpostuan aritzeko Ebazpenaren datatik urtebete egina duten Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteek bakarrik eska dezaten lekualdatze lehiaketan parte hartzea, Justiziako Estatu Idazkaritzaren 2001eko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako zuzendari nagusiaren 2001eko abenduaren 17ko 254/2001 Ebazpenaren bidez deitutakoan, alegia.

2. Aipatu ebazpenetan zehaztutakoak berak dira eskaera ereduak eta aurkezteko epeak eta tokiak.

3. Lekualdatze lehiaketa horretan parte hartzeko eskaera aurkeztu zutenek, oraingo lanpostuan urtebete bazeramatela uste izateagatik (Ebazpen honen lehen atalean adierazitakoaren arabera kontatuta), ez dute eskaera berririk egin beharko, bere denboran aurkeztutakoak balio baituelako.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratzeko agintzea. Ebazpena ez bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratzen, "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratu eta biharamunetik hasiko dira epeak kontatzen.

5. Ebazpen honen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian. Justiziako zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0206451