74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I K A Z T E L U

2002ko lan-egutegia eta lanerako balio gabeko egunak onestea

Deikazteluko Udalak, 2002ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran, erabakia hartu zuen Deikazteluko Udalaren zerbitzuko langileen 2002ko lan-egutegia onesteko. Horretarako oinarritu zen urteko lanordu kopuruan eta lanaldia banatzeko irizpideetan, gaur egun abenduaren 26ko 597/95 Foru Dekretuan ezarrita dauden haietan.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileek 2002ko astegunetan izanen dituzten jaiegunak:

Urtarrilak 1, Urteberri eguna

Martxoak 19, San Jose eguna

Martxoak 28, Ostegun Santua

Martxoak 29, Ostiral Santua

Apirilak 1, Pazko Biharamuna

Maiatzak 1, Langileen eguna

Maiatzak 15, San Isidro eguna

Uztailak 25, Santiago eguna

Abuztuak 15, Ama Birjinaren Jasokundea

Abuztuak 28, 29 eta 30, herriko festak

Urriak 12, Pilareko Ama Birjinaren eguna

Azaroak 1, Domu Santu eguna

Abenduak 3, San Frantzisko Xabier

Abenduak 6, Konstituzioaren eguna

Abenduak 25, Eguberri eguna

Lanerako balio gabeko egunak izanen dira 2002ko igande guztiak eta aipatu diren jaiegunak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Deikaztelun, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205052