74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I K A Z T E L U

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik

Udalak, bi mila eta biko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea.

3. Aditzera ematea agiriak ikusgai egonen direla Udalaren idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritar eta interesatu guztiek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Deikaztelun, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205051