74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

127/2002 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Iruñeko Miserikordia Etxean bizi direnendako laguntza-zerbitzu funtsezko eta gutxienekoak arautzen dituena.

Iruñeko Miserikordia Etxeko Enpresa Batzordeak geldialdi partzialetako legezko lanuzterako dei egin du, 2002ko ekainaren 17, 18, 19 eta 20an. Lanuzterako orduak:

Goizeko txandan, 13:00etatik 15:00etara.

Arratsaldeko txandan, 15:00etatik 17:00etara. Halaber, ELA Sindikatuak ere geldialdi partzialetako legezko lanuzte mugagaberako dei egin du aurtengo ekainaren 21etik aitzina. Lanuzterako orduak:

Goizeko txandan, 12:00etatik 15:00etara.

Arratsaldeko txandan, 15:00etatik 18:00etara.

Zaharren eta ezgaituen egoitzak ezin dira utzi laguntzarik gabe ondorio txarrak ekarriko lituzkeelakoz pertsona horien zainketan, osasunean eta bizitzan.

Gutxieneko zerbitzu horiek ezartzerakoan, kontuan hartu behar dira, jurisprudentzia konstituzional joriari segituz, proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak. Erabakia behar bezalako argudioekin jantzi beharra dago, zeren "Konstituzioak onartzen dituen eskubideez libreki baliatzea galarazten denean, egintza hain da larria ezen arrazoi berezia behar baita, eta ongi justifikatu beharra dago zerbitzuen hartzaileek jakin dezaten zergatik sakrifikatu diren edo zeren izenean sakrifikatu diren haien eskubideak" (Konstituzio Auzitegiaren 26/1981, 12/1990 eta 8/1992 epaiak, eta abar).

Zentro hauetako instalazioetan bizi diren pertsonak, barnetegian, zainketa eta babesaren beharrean daude eta hainbat eritasun duten beste batzuek zainketa pertsonalak behar dituzte oinarri-oinarrizko premietarako ere. Zaindu ezean osasun kalte larriak sortzen ahal zaizkie.

Konstituzio Auzitegiak eskatzen du grebalarien eta zerbitzuen erabiltzaileen nahi eta beharren arteko proportzionaltasuna eta arrazionaltasuna mantentzea, izan ere, "argi dago batzuen eta besteen artean zentzuzko proportzionaltasuna mantendu behar dela" (Konstituzio Auzitegiaren 26/1981 Epaia).

Gainera, kasu hau komunitatearentzako funtsezko zerbitzuen adibide garbia da, gauza jakina baita atzeratu ezin daitekeen behar-beharrezko zerbitzu publikoa dela eta tartean inguruabar bereziki larriak daudela. "Komunitateak zerbitzu hori izateko eskubidea greba-eskubidearen gainetik dago" (K.A.ren 11/1981 epaia). Gizartearen parte batek behar-beharrezko dituen zerbitzuak bereziki babestu behar dituzte botere publikoek (Espainiako Konstituzionaren 49. artikulua). "Zerbitzua funtsezkoa izan dadin, zerbitzatzen diren ondasun eta interesek funtsezkoak izan behar dute" (K.A.ren 26/1981 epaia).

Horrenbestez, zerbitzu gutxieneko berri batzuk finkatu beharra dago, grebarako eskubide konstituzionala errespetatuz herritarrek beren osasuna babesteko duten eskubidea eta bizitzeko eskubidea bermatzearren, Espainiako Konstituzioaren 15, 28, 43 eta 49. artikuluek aginte publikoei ezartzen dizkieten eginbeharrak betetzeko.

Ezinbestekotzat jotzen diren zerbitzuak zehazteko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko neurriak hartzeko eskumena Gobernuko Agintaritzari dagokio, martxoaren 4ko 17/1977 Erregezko Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, eskumen hori Nafarroako Foru Komunitatearen gain utzi baitzen Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58 d) artikuluan oinarrituz.

Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 28.2, 43.1, 2 eta 49. artikuluetan eta Konstituzio Auzitegiaren epaietan, besteak beste, 11/81, 26/81, 51/85, 27/89, 122/90 eta 123/90 zenbakikoetan xedatutakoari jarraituz, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko ekainaren hamazazpiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Iruñeko Miserikordia Etxeko langileek 2002ko ekainaren 17an, 18an, 19an eta 20an eta ekainaren 21etik aurrerako egunetan egin nahi duten lanuzterako eskubide konstituzionala ondoko funtsezko zerbitzuak mantenduz erabiliko da:

Goizeko txanda:

14:00etatik 15:00ak arte: Enpresa batzordeak adostu eta ekainaren 3tik aurrera aplikatzen ari diren gutxieneko zerbitzuen arabera.

13:00etatik 14:00ak arte:

4. solairua: Antso: 3 langile eta arduraduna.

1. solairua: Antso: 3 langile eta arduradun bat.

2., 3. eta 5. solairuak: Antso: arduradun bat.

A 100 solairua: 2 langile eta arduradun bat.

A 200 solairua: 3 langile.

A solairua (kronikoak): 3 langile eta gaixo kronikoendako arduradun bat.

H solairua (kronikoak): 3 langile.

Eritegia: 4 langile eta arduradun bat.

Jantoki orokorra, gizonezkoena: langile bat.

Foruen pabiloia: arduradun bat.

Villa Paz: 3 langile eta arduradun bat.

Gizonezkoen 1., 2. eta 3. solairuak: 2 arduradun.

Hko 4. solairua: langile bat.

Hko 4. solairuko jantokia: langile bat.

Jantoki txikia: 3 langile eta Foruen pabiloiko arduraduna.

Emakumezkoen goiko jantokia: 3 langile eta Antsoko arduraduna.

Mantentze-lanak: arduradun bat, zurgin bat eta iturgin bat.

Arduradun nagusia.

Zaindaria.

Gizonezkoen 5. solairuko arduradunak: langile bat.

EDUak: 2 EDU eta erizaintzako ikuskatzailea.

Administrazioa: langile bat.

Atezaintza: langile bat.

Ordezkoak: langile bat.

Arratsaldeko txanda:

15:00etatik 16:00ak arte: adosturiko langileak, ekainaren 3tik aurrera aplikatzen ari den bezala.

16:00etatik 17:00ak arte: ordutegi honetan lan egiten duten langile guztiak gutxieneko zerbitzutzat hartzen dira.

19rako eta 20rako, lanuzte orokorrerako deialdia baitago, gutxieneko zerbitzuak asteburuetarako ezarritako berberak izanen dira.

Ekainaren 21etik aurrera: gutxieneko zerbitzuak ekainaren 17, 18, 19 eta 20rako ezarritakoak izanen dira.

2. artikulua. Lehenbiziko artikuluan ezarritako gutxieneko zerbitzuak mantentzeko izendaturiko langileek zerbitzu horiek ez ematea edo aldatzea legez kanpokoa izanen da, ondorio guztietarako, martxoaren 4ko 17/1977 Erregezko Lege-Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hala egiten dutenek erantzunbeharra izanen dute.

3. artikulua. Aurreko artikuluetan xedaturikoak ez die inolako mugarik jarriko lanuztea arautzen duen legeriak langileendako onartzen dituen eskubideei.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek 2002ko ekainaren 17an hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0206880