74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Enkantea, Tuterako biztanleen herrilurretako Barcelosa bazkalekuko belarrak errentan emateko, % 20 merkeago

Tuterako Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, ondotik adierazten den bazkalekuko belarrak errentan emateko enkanterako baldintzen plegua onetsi zuen:

Bazkalekua: Barcelosa. Azienda karga, abelburutan: 376. Hasierako prezioa, eurotan: 3.792,98.

Behin-behineko fidantza: 75,86 euro.

Eskaintza edo proposamenak aurkezteko epea eta lekua: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken egun balioduneko 13:30ak bitarte.

Proposamenak irekitzeko jendaurreko ekitaldia Tuterako Udaletxean (Plaza Vieja, 1) izanen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Baldintzen plegua zein gainerako dokumentazioa interesatuen eskura daude Jarduera Ekonomiko eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza), 1. solairua.

Tuteran, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Nekazaritzako zinegotzia, Vicente Aguado.

Iragarkiaren kodea: A0206358