74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

474/2002 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Ebazpen honen bidez ondoko Ebazpen hau aldatu da: 441/2002 Ebazpena, maiatzaren 27koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako, eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak hartzeko prozeduretarako deialdietan aurrez ikusitako epaimahaietako kideak izendatzen dituena.

Hezkuntza zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 441/2002 Ebazpenaren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako, eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak hartzeko prozeduretarako deialdietan aurrez ikusitako epaimahaietako kideak izendatu ziren.

Hautapen prozeduretarako izendatutako epaimahaien mahaiburu-koordinatzaileak aurkeztu duen txostena ikusirik, bidezkoa da hainbat epaimahairen osaera aldatzea.

Hori horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez esleituriko eskurantzak eta irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudanak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 441/2002 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horretan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako, eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak hartzeko prozeduretarako deialdietan aurrez ikusitako epaimahaietako kideak izendatu ziren. Hainbat epaimahaitan beste epaimahaiburu eta epaimahaikide batzuk izendatu dira, Ebazpen honen Eranskinean agertu bezala.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta interesatuei, ondorio egokiak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

E R A N S K I N A

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

-Informatika (gaztelaniaz):

Hirugarren epaimahaikide ordezkoa: Calvo Pastor, José Ignacio

-Ibilgailuen Mantenimenduko Antolaketa eta Prozesuak (gaztelaniaz):

Epaimahaiburua: Zamora Larrea, José Javier

-Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak (gaztelaniaz):

Epaimahaiburua: Yábar Yániz, Sergio

Epaimahaikide ordezkoa: Pascual Juaristi, José Javier

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa

-Alemana:

Laugarren epaimahaikide titularra: Vara Pérez, Isidoro

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

-Informatikako Sistemak eta Aplikazioak:

Epaimahaiburua: Garayo Echeverría, Javier Ignacio

Hirugarren epaimahaikide titularra: Villar Toni, Jesús Fernando

Iragarkiaren kodea: A0206689