74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

62/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuko Administrazioaren arteko Lankidetza Batzordeak Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeari buruz izenpetu duen hitzarmena argitaratzeko agindua ematen duena.

Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoko 33. artikuluan, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen horretan, xedaturikoa betetzeko, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak agindu du Foru Agindu honen eranskinean doan hitzarmena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamabian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

E R A N S K I N A

Estatuko Administrazio Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko Lankidetza Batzordea

Isabel Benzo Sáinz eta Ildefonso Sebastián Labayen Estatuko Administrazio Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko Lankidetza Batzordeko idazkariek,

Ziurtatzen dute:

Estatuko Administrazio Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko Lankidetza Batzordeak, 2002ko ekainaren 10eko bileran, Erabaki hau hartu zuela:

1. Negoziazioei ekitea Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeko 2. artikuluko 4. idatz-zatiari buruz dauden ezadostasunak konpontzeko. Horren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 22/1998 Foru Legeko 10. artikuluari beste bi lerroalde gaineratu zaizkio.

2. Lantalde bat osatzea, non alde bataek bestak adina ordezkari izanen baitituzte, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko eta, hala bada, arau hura aldatzeko.

3. 2002ko ekainaren 25a baino lehen Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoko 33. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen den edozein organoren bidez, arauan berean Gobernuko lehendariari Konstituziokontrakotasun helegitea paratzeko emaniko epea luzatzeko, eta Erabaki hau "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hau ager dadin eta behar diren ondorioak sor ditzan, Estatuko Administrazio Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko Lankidetza Batzordeko idazkariek ziurtagiri hau luzatu dute, 2002ko ekainaren 10ean.

Estatuko Administrazio Nagusiko idazkaria, Isabel Benzo Sáinz.

Nafarroako Foru Komunitateko idazkaria, Ildefonso Sebastián Labayen.

Iragarkiaren kodea: A0206690