74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

531/2002 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "164/423 k.p.ko goiko pasagunea, Zaragoza- Altsasu lineako 164/153 k.p.ko trenbide pasagunea kentzeko Orizko udal mugapean (Nafarroa)" izeneko proiektuaren jendaurreko informazioa ebatzi eta ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak abenduaren 10ean eman 1034/2001 Ebazpenaren bidez abiatu zen desjabetzapen espedientea eta jendaurrean jarri, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, "164/423 k.p.ko goiko pasagunea, Zaragoza-Altsasu lineako 164/153 k.p.ko trenbide pasagunea kentzeko Orizko udal mugapean (Nafarroa)" izeneko proiektua.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, jendaurreko epean aurkeztu alegazioen eta haiek ebazteko proposamen baten berri ematen duena. Hona hemen:

1. eta 2. alegazioak - José María Compáins Rolán jauna.

José María Compáins Rolán jaunak bi alegazio aurkeztu ditu Jesús Eslava Esparza eta Antonio Zabalza Idoate jaunen izenean, non haiek desjabetzapen espedienteko parte izatea eskatu baitu. Horretarako, gaur egun zereala ereinda duten 130, 137 eta 138. eta 131. lurzatien errentamendu historikoei heldu diete, hurrenez hurren, eta haien jabe direla, Nafarroako Auzitegiak haien jabe izateko eskubidea onartu baitie, nahiz eta Ignacio eta Arturo Ferrer Zabala jaunek epaiak kasazioan errekurritu Auzitegi Nagusian. Errekurtso horiek ebazteko zain daude.

Erantzuna:

1. Formalki eskatu eta behar bezala frogatu dutenez gero, José María Eslava Esparza jauna, 130, 137 eta 138. lurzatien maizter gisa, eta Antonio Zabalza Idoate jauna, 131.arena, onartu dira eta, horrenbestez, aipatu desjabetzapen espedientearen parte gisa ere.

2. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 3.2 artikuluak haren Erregelamenduaren 6.1,7 eta 19.3 artikuluen gainean xedatutakoaren arabera, jabetza kentzen duen Administrazioak, besterik frogatu ezean, titulartasunaren adierazgarri diren erregistro publikoetan ageri direnak hartuko ditu jabetzat, epai bidez baino ezin baita hura galdu.

Aipatu erregistro publikoetan Ferrer Zabala anaiak ageri dira jabe gisa eta, beraz, aipatu Legearen 7. artikuluaren arabera, desjabetzapen kontuetan, ondasuna eskuratzen duenaren subrogazioa espedientean formalki gauzatzeko, Administrazio honi jakinarazi beharko zaio transmisioa eta titular berriaren izena eta helbidea. Bitartean, ukatu egiten da eskatutakoa jabetzaren titulartasunari dagokionez.

3. alegazioa - Arturo eta Ignacio Ferrer Zabala jaunak

Alegazio honek puntu hauek ditu:

1. Ez dela beharrik diote trenbide gainetik pasagune bat egiteko; inbertsioak handiak eta hartu beharreko lurrak asko direla eta, aldiz, ibilgailuen trafikoa txikia eta beste bide batzuk ere badaudela. Dagoen bezala uzteko eskatu dute edo itxi dadila.

Erantzuna: Zaragoza-Altsasu linea hobetzeko planaren barrenean, Nafarroan diren trenbide pasagune guztiak kentzeko asmoa dago. Noain-Elortzibarko Udalak 2000ko uztailaren 4ko Erabakian onetsi zuen pasagune hori kentzeko proiektua. Alegazio honen edukiaren berri emanik, aipatu Udalak, 2002ko apirilaren 9ko dekretuaz, alegazioa ezesteko eta hasierako proiektuarekin jarraitzeko eskatu du.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aurreikuspenei jarraituz, eta 2001eko abuztuaren 2ko M.A.aren 4.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, L.O.T.T.ren Erregelamenduko 235. artikulua garatzen baitu, "Bi alturatako gurutzaguneen eraikuntza proiektuei eta trenbide pasaguneak eta haien sarbideak berrantolatu, kontzentratu eta hobetzeko egin behar diren obrei onespen administratiboa ematearekin batera, onura publikoaren eta presako okupazioaren deklarazioa etorriko da, trenbide pasagune horietako lanak direla-eta lurrak desjabetu ahal izateko".

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoari jarraituz, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. "164/423 k.p.ko goiko pasagunea, Zaragoza-Altsasu lineako 164/153 k.p.ko trenbide pasagunea kentzeko Orizko udal mugapean (Nafarroa)" izeneko proiektuaren jendaurreko informazioaldia ebaztea alegazioei erantzunez Ebazpenaren azalpen zatian jasotako proposamenen arabera.

2. Onura publikoa eta ukitutako ondasunen presako okupazioa deklaratzea.

3. "164/423 k.p.ko goiko pasagunea, Zaragoza-Altsasu lineako 164/153 k.p.ko trenbide pasagunea kentzeko Orizko udal mugapean (Nafarroa)" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Noain-Elortzibarko Herriko Etxean ager daitezen uztailaren 1ean, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

4. Ekitaldi horretara norberak agertu beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Noain-Elortzibarko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

6. Ebazpen hau igortzea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzura, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera, RENFEren Pasaguneen Kudeatzailetzara, alegazio jartzaileei eta Noain-Elortzibarko Herriko Etxera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0206275