65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

450/2002 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Teknikoki onesten du "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte" izeneko proiektua, eta jendaurrean jartzen du proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda, Ebazpen honen eranskinean ageri dena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte" proiektua aurkezten du, onesteko. Ingeniería Idom Internacional, S.A. enpresak egin du proiektua, eta errepide tarte hori berriz ezartzeko proiektua eguneratzen du, Itoizko urtegiaren proiektuaren barnean.

Errepide horren trazadura NA-172 errepidean hasten da, Artzitik hurbil, Urrobi ibaia gurutzatzen du 25 m-ko zubi baten bidez, eta ondoren mendi mazelaren erdialdera iristen da Karrobide mendiko tuneleraino (740 m); tuneletik irtenda Lakaberako sarbide berri bat dago, eta mendi mazelaren erdialdetik segitzen du Lakabeko sakanetik, oraingo NA-2040 errepideraino, non haren pare segitzen duen 3 km-tan, baina Itoizko urtegian bildutako uraren mailatik gorako kota batean. Azkenik, oraingo errepidearekin elkartzen da, Orotz-Betelu baino 750 m lehenago.

Tunelaren sekzioan 3,50 m-ko bi errei, 1,00 m-ko bi bazterbide eta 0,80 m-ko bi espaloi daude.

Tunelak estali eginen dira eta instalazio hauek izanen dituzte:

-Suteen kontrako sarea.

-Argiztapen eta aireztapena.

-Laguntza zutoinak.

-Suteak detektatzeko sistema.

-Seinalizazio sistema.

-Iruñeko Kontrol Zentroarekin eta Sare Nagusiarekin lotzeko sistema.

Zeharkako sekzioan 6 m-ko galtzada eta alde bakoitzean metro bateko bazterbidea ageri dira, trazadura bukatutakoan espero den trafikorako nahikoa.

Proiektuan azaltzen da NA-172 errepidean T motako gurutzagunea izanen dela, eta, ezkerraldera biratu ahal izateko, erdialdean itxaroteko erreiak.

2.600 m-ko linea elektrikoa jarriko da, tuneleko argiztapenerako eta bertako instalazioen mantentze lanerako.

Proiektuan jaso dira ingurumenaren gaineko eragina zuzentzeko neurriak, eta Ingurumen zuzendari nagusiaren 2002ko apirilaren 29ko 1099 Ebazpenean ezarritako zehaztapenak.

Horrenbestez, txostenak dioenarekin bat eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak hala proposatuta, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduak esleitu dizkion eskumenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Teknikoki onestea "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte" izeneko proiektua.

2. Proiektu hori, eta proiektuak ukitzen dituen ondasun-eskubideen zerrenda, jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek zilegi du bidezko iruditzen zaizkion alegazio edo ohar guztiak egitea eta idatziz aurkeztea argitaratu den zerrendan izan daitezkeen hutsak zuzentzeko beharko diren datuak. Hartarako, interesatuek beren esku izanen dituzte lurzati planoak, Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren bulegoetan eta Iruñeko Udalarenetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko Udalei. Azken horiei lurzati planoen kopia bat ere helaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Soravilla.

E R A N S K I N A

"Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte" Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

ARTZIBARKO UDALERRIA

1 BURUSCO BARBERENA, Francisco

Frco. Bergamín k., 39. Iruña 188,02 21 20 A Etxe hondak.

2 BURUSCO BARBERENA, Francisco

Frco. Bergamín k., 39. Iruña 413,40 21 20 B Lertxundiak

3 BURUSCO BARBERENA, Francisco

Frco. Bergamín k, 39. Iruña 708,41 21 21 Lertxundiak

4 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 5.492,85 21 22 G Alorra

5 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 277,94 21 22 E Larreak

6 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 88,82 21 22 H Larreak

7 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 974,32 21 22 M Larreak

8 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. IRUÑA 36.575,30 21 22 B Larr.-Pinuak

9 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. IRUÑA 18.531,00 21 22 A Pinudia

10 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3, IRUÑA 104,01 10 59 C Larreak

11 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 19.690,54 10 67 Larreak

12 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3, Iruña 1.312,30 10 64 Larreak

13 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 714,56 10 71 B Larreak

14 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 807,62 10 70 Pinudia

15 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 6.296,35 10 68 C Larreak

16 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 253,41 10 69 E Larreak

17 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 2.045,49 10 63 Larreak

18 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 752,50 10 68 B Pinudia

19 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 14.599,57 10 68 A Larreak

20 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 1.173,87 10 79 A Larreak

21 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 9.467,00 10 78 A Larreak

22 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 195,85 10 68 E Larreak

23 LAKABEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 5.105,88 10 68 D Pinudia

24 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 42,99 10 80 C Larreak

25 CABODEVILLA GARDE, Hnos.

Zangozako Merinaldea, 4. Burlata 13.318,92 9 18 B Artadia

26 CABODEVILLA GARDE, Hnos.

Zangozako Merinaldea, 4. Burlata 13.318,92 9 18 A Larreak

OROTZ-BETELUKO UDALERRIA

27 OROTZ-BETELUKO UDALAREN HERRILURRA 53,69 3 56 B Larreak

28 OROTZ-BETELUKO UDALAREN HERRILURRA 22.971,25 3 56 A Zuhaixkak

29 ARCELUS DUCAY, Angel Cornelio

La Plata k., 2. Orotz-Betelu 1.286,18 3 60 Larreak

30 ECHANDI VIDONDO, Rafaél

Bº de la Fábrica, 6. Orotz-Betelu 482,28 3 58 Zuhaixkak

31 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 713,17 3 53 Larreak

32 GONZALEZ BADASTAIN, José María

María de Leza, 23-3.a C. Errenteria (Gipuzkoa) 3.592,15 3 55 Larreak

Ukituriko zerbitzuen zortasuna (Linea elektrikoa)

ARTZIBARKO UDALERRIA

8 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 1.000 --- 20 L.Elekt. 21 22 B Larr.-Pinuak

9 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

San Ignazio etorb., 3. Iruña 1.680 --- 24 L.Elekt. 21 22 A Pinudia

Aldi baterako okupazioa lurra ateratzeko

OROTZ-BETELUKO UDALERRIA

33 OROTZ-BETELUKO UDALAREN HERRILURRA 20.046,00 1 182 A Hariztia

34 OROTZ-BETELUKO UDALAREN HERRILURRA 26.405,00 4 189 B Larreak

35 OROTZ-BETELUKO UDALAREN HERRILURRA 15.028,00 4 189 E Belardia

36 OROTZ-BETELUKO UDALAREN HERRILURRA 96.280,00 1 155 A Pagadia

Iragarkiaren kodea: A0205269