62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

445/2002 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako etorbidea moldatzea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea), I. fasea: Azpilagañako eta Eneko Aritza kaleko biribilguneak" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Ebazpen honen eranskin gisa ageri dena, jendaurrean jartzen duena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "Nafarroako etorbidea moldatzea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea), I. fasea: Azpilagañako eta Eneko Aritza kaleko biribilguneak" izeneko proiektua aurkeztu du, onetsia izan dadin.

Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bidez, "Iruñeko sarbideak eta bide-sarea egin eta hobetzeko hitzarmena" sinatu zuen Iruñeko Udalarekin 2002ko martxoaren 1ean. Hitzarmen horren xede diren jarduketen artean Nafarroako etorbidea moldatzea dago (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea).

Proiektuan Mendebaldeko saihesbideari hiri izaera emateko behar diren obrak egitea aurreikusi da, egungo trafiko-edukiera aldatu gabe ere, kontuan harturik Iruñeko hirigintza planeamendua, inguruko trafikoaren azterketa eta Nafarroako Unibertsitatearen campuseko UPSa.

Lehenbiziko fasean Nafarroako etorbidearen tarte bat aldatuko da, hots, Zaragozako etorbidearen eta Pio XII.a etorbidearen artekoa. Nagusiki bi biribilgune berri eginen dira, bat Azpilagañan, bestea Eneko Aritza kalean, eta bide-tarte horretako espaloiak eta erdibitzaileak oso-osorik berrituko dira.

Azpilagañako biribilguneari dagokionez, Nafarroako etorbidean bibibilgune itxi bat eginen da. Barneko diametroa 46 metrokoa izanen da eta galtzada zirkularra 11 metrokoa, horrela aipatu etorbidea Abejeras eta Azpilagaña auzoekin lotu ahalko baita.

Lau sarrera izanen ditu: Nafarroako etorbidetik bi, beste bat Abejeras aldera jotzeko, 6 metroko bi galtzada eta 2 metroko erdibitzailea izanen dituena, eta bestea Azpilagañara. Nafarroako etorbideko iparraldeko sarbideari Nafarroako Unibertsitatetik datorrena lotuko zaio.

Biribilgune horren azpiko pasabide bati esker, oinezkoak Azpilagaña auzotik Nafarroako Unibertsitatearen campusera joan ahalko dira.

Eneko Aritzako biribilguneari dagokionez, Nafarroako etorbidean bibibilgune itxi bat eginen da. Barneko diametroa 34 metrokoa izanen da eta galtzada zirkularra 10 metrokoa. Horri esker, aipatu etorbidea Iturrama auzoarekin lotzeko bidea izanen da.

Biribilgunearen erdia Nafarroako etorbidearen ardatzetik 14 metro haratago eramanen da, Nafarroako Unibertsitate aldera, Eneko Aritzan sartzeko bidea luzeagoa izan dadin. Horren ondorioz, Nafarroako etorbidearen aldaketa bat egin beharko da, plantan eta aurretik begiratuta.

Biribilguneak hiru sarbide izanen ditu: Nafarroako etorbidetik bi eta Eneko Aritza kalean sartzekoa, 8 metroko galtzada duena eta bina metroko bi espaloi. Malda ehuneko seitik beherakoa izanen da.

Aipatu biribilguneez gainera, erdibitzailea ere osorik berrituko da: egungo itxitura kendu eta landare-hesi bikoitza jarriko da, tartean metro bateko altuerako metalezko hesia izanen duena. Espaloien aldean, ibilbide bikoitzak eginen dira (ezpondaren gainetik eta galtzadaren ertzetik), gasolindegiaren ondoan elkartuko direnak.

Zerbitzu hauek ukituko dira: bi biribiguneetan 1000 milimetroko diametroko hornidura hodi bat lekualdatuko da, Azpilagañako biribilgunean saneamenduko hodi bat eta glorieta berean kanalizazio elektrikoa. Horrez gainera, telefonoaren kanalizazioa ukituko da Eneko Aritza kalean.

Nafarroako etorbidearen (mendebaldeko saihesbidea) moldaketaren ondorioz, Nafarroako Unibertsitateak "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko UPSa aldatzeko espedientea aurkeztu du, tramitatzeko.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz, zuzendari nagusiak

EBATZI DU:

1. "Nafarroako etorbidea moldatzea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea), I. fasea: Azpilagañako eta Eneko Aritzako biribilguneak" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez. Epe horretan jendeak egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkeztu ahalko ditu eta argitara emandako zerrendan ageri diren akatsak (horrelakorik badago) zuzentzeko behar diren datuak aurkeztu, idatziz. Horretarako, lurzati planoak aztergai egonen dira Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Iruñeko Udaletxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapenen Atalari eta Iruñeko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan. Iruñeko Udalari lurzatien planoen kopia bat igorriko zaio.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Somavilla.

E R A N S K I N A

"NAFARROAKO ETORBIDEA MOLDATZEA (IRUÑEKO MENDEBALDEKO SAIHESBIDEA)" PROIEKTUA I. FASEA: AZPILAGAÑAKO ETA ENEKO ARITZA KALEKO BIRIBILGUNEAK

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

IRUÑEKO UDALERRIA

PA-1 INMOBILIARIA UNIVERSIDAD Unibertsitateko campusa, z.g.

DE NAVARRA IRUÑA 1.075,00 4 2731 Lurzorua

PA-2 INMOBILIARIA UNIVERSIDAD Unibertsitateko campusa, z.g.

DE NAVARRA IRUÑA 17,00 4 2062 Lurzorua

PA-3 IRUÑEKO UDALA Udaletxe plaza, 1

IRUÑA 192,00 4 2017 Lurzorua

PA-4 INMOBILIARIA UNIVERSIDAD Unibertsitateko campusa, z.g.

DE NAVARRA IRUÑA 268,00 4 2063 Lurzorua

PA-5 IRUÑEKO UDALA Udaletxe plaza, 1

IRUÑA 6.558,00 4 2191 Lurzorua

Ukituriko zerbitzuen zortasunak (lur azpiko kanalizazioak)

IRUÑEKO UDALERRIA

PA-1 INMOB. UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Unibertsitateko campusa, z.g.

IRUÑA 83 - - 830 Hornidura 4 2731 Luzorua

PA-2 INMOB. UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Unibertsitateko campusa, z.g.

IRUÑA 40 - - 400 Hornidura 4 2062 Lurzorua

PA-3 IRUÑEKO UDALA

Udaletxe plaza, 1

IRUÑA 21 - 4 210 Hornidura 4 2017 Lurzorua

PA-4 INMOB. UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Unibertsitateko campusa, z.g.

IRUÑA 42 - - 420 Hornidura 4 2063 Lurzorua

Iragarkiaren kodea: A0204859