60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2002ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, Hiri Antolamendu eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen honako obra hauek interes orokorrekoak eta onura publikokoak direla deklaratzea: "Plan Orokorreko urbanizazio berria, Fuente Laterna kalearen ondoko biribilgunearen eta Camino del Raperen artean, eta berritze lanak eta bide-lotunea Tarazonako errepidearen eta Camino del Raperen artean, Monte San Julián ikastetxetik"; halaber, erabaki zuen obra horien proiektua onestea eta proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura abiatzea, okupatu baino lehen ordainketa eginez edo gordailuan utzita. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egun balioduneko epea izanen da, aipatu espedienteak ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, idatziz, Udalaren erregistro orokorrean.

JABEEN ETA ONDASUNEN ZERRENDA

Katastroko 3. poligonoa.

Lurzoruaren sailkapena: S.O.H. Katastroko lurzatia: 1873. Lurzatiaren azalera, guztira: 2.642. Ukitutako azalera: 303,35. Poligono fiskala: 5B. Jabeak: Celedonio Caballero eta beste batzuk.

Lurzoruaren sailkapena: S.O.H. Katastroko lurzatia: 1387. Lurzatiaren azalera, guztira: 6.333. Ukitutako azalera: 169,20. Poligono fiskala: 5B. Jabeak: Cooperativa Los Olivos VIII.

Lurzoruaren sailkapena: S.O.H. Katastroko lurzatia: 1384. Lurzatiaren azalera, guztira: 5.142. Ukitutako azalera: 610,40. Poligono fiskala: 5B. Jabeak: Sociedad Cooperativa Las Bardenas.

Erabilitako siglak: S.O.H. = Sistema orokorreko hirilurzorua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0203645