60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsirik

Buñuelgo Udalak, 2002ko martxoaren 25eko bilkura berezian eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2001eko aurrekontu orokorreko aldaketeei buruzko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, honako espediente hau aurrekontuen modura tramitatu eta onetsi behar da, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez; hortaz, Foru Lege beraren 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Buñuelen, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0203643