60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Ogasuneko zinegotzi delegatuak

Aditzera ematen du:

Gobernu Batzordeak, 2002ko apirilaren 5ean, onetsi egin zituela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabideak eta sarbideak) sartu eta ateratzeko tasen likidazioak, 2002ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak, eta ordainketarako borondatezko epea hau ezarri zuela:

2002ko apirilaren 8tik maiatzaren 17ra bitarte.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzako bulegoan egin beharko dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, betiere jendea hartzeko ordutegian, edo bestela, ordainketa gutunean adierazten diren banketxeetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandós.

Iragarkiaren kodea: A0203823