III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A S T I A I N
2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsita
Gastiaingo Udalak, 2002ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta oharrak egin ditzaten.
Gastiainen, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, David Gil.
Iragarkiaren kodea: A0203794