60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailu abandonatuei buruzko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren abandonatutako ibilgailuei buruzko errekerimenduen jakinarazpenak ezin izan baitira egin, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira aipatu jakinarazpenak:

Jabea: José Antonio Jiménez Pérez jauna. Zortziko karrika, 10, 3-D. 31195 Berriozar. NA-8194-AW.

Indarra duen legeriaren arabera, Udalaren altxatokian 2 hilabete ematen dituen ibilgailua abandonatutzat jotzen da. Denbora hori amaitzen denetik hamabost egun igarotzen badira, inork bere ardurapean hartu eta harat eramateko gastuak ordaindu gabe, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen. Hori guztia, Trafikoari buruzko Legeko 7.1.1.a) artikuluan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legeko bigarren artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: a0204235