60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1051/2002 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Fustiñanako ureztaketako lurrak gaurkotzeak ingurumenean izan dezakeen Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea xedatzen duena. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua da sustatzaile.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, 2001eko abenduaren 19an, Fustiñanako ureztaketako lurrak gaurkotzeak ingurumenean izan dezakeen eraginaren azterlana aurkeztu du, baita horien bidegarritasunaren gaineko azterlana ere, izapidatua izateko, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Ikusirik, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuaren txostena, agiri guztiak daudela adierazi eta ingurumenaren gaineko eragin nabarmenenak aztertu, neurri zuzentzaileak proposatu eta Ingurumenaren Zainketako Programa biltzen duena.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluarekin bat eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29an emandako 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Fustiñanako ureztaketa lurrak gaurkotzeak ingurumenean izan dezakeen eraginaren azterlana eta horien bidegarritasunaren gaineko azterlana jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 7. artikuluan xedaturikoaren arabera. Aztelana Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatua da.

Hortaz, espedientea interesatuen eskura izanen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea, 1-1.a, Iruña) eta Fustiñanako Herriko Etxean, bulego orduetan, aztertu eta epe horren barruan egoki iruditzen zaizkien idatzizko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

2. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betearazteko Erregelamenduko 22. artikuluan xedaturikoa betez.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Fustiñanako Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan.-Ingurumen zuzendari nagusia, Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0204627