60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

92/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 29koa, Lizarrako Multzo Historikoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen dituena, multzoaren maila ematen diela.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, azaroaren 23ko 438/2001 Foru Aginduaren bidez, Lizarrako Multzo Historikoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Foru Agindu berean espedientea jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea jarri zen. Epe horretan bi alegazio aurkeztu ziren baina ez ziren onartu.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeak, eskaera egin zitzaionetik sei hilabete iraganik, ez du txostenik aurkeztu. Horregatik Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuko 10. artikulua aplikatzekoa da.

Urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek deklaratuko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Lizarrako Multzo HistorikoaInteres Kulturaleko Ondasun deklaratzea, multzoaren maila emanaz.

2. artikulua. Ondoren zehazten da zer ingururi erasaten dion egindako mugaketak Multzo Historikorako: Azucarero zubia. Sortzez Garbiaren pasealekua, kalearen erditik 693. lurzatiraino, Deierriko etorbidea, Gallarda kalea, Doneztebe kalea, Goñerri kaleraino zuzenean (520 eta 529. lurzatiak), zuzenean Udalaren Haurtzaindegiraino, Harresien kalea eta Cordeleros kaletik San Agustin plazaraino, Ega errekaraino, ezkerreko bazterretik Azucarero zubiraino. San Juan eta San Migel auzoak biltzen ditu.

San Pedro de la Rúa auzoa: Ega errekaren eskuineko bazterretik, Fray Diego de Estella kalea 510. lurzatiraino, San Martin plazaraino; San Nicolás de la Rúa eta Curtidores kaleak, Iruñetik Logroñora doan errepideko saihesbideraino, Santa Maria kalearen eskuin eta ezker aldeak eta Santo Domingoko Komentua eta Hilobi Santua dauden eremua.

Santa Klarako eta Ama Errekoletoen Komentuak, Lizarrako auzo berria kanpoan utzita (Lizarrako San Pedroko eliza eta hari erantsiriko eraikinak izan ezik), Allinibar eta Lizarra kaleen arteko txokoa.

Foru Dekretu honen xede den ondasunaren deskripzio osagarria eta deklarazioak ukitzen duen eremuarena, planoan eta deklarazio espedientearen gainerako dokumentazioan ageri dira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0204957