60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

274/2002 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, abenduaren 24ko 979/2001 Ebazpenaren bidez, "Castejongo hondakin uren tratamendua" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion. Bidenabar, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zituen hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, apirilaren 3ko 186/2002 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak, apirilaren 15eko 75/2002 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Castejongo alkateari dei egitea, 2002ko maiatzaren 28an Herriko Etxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide jakinik gabea denean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: a0204857