60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R A Ñ O N

Herrilurraren desafektazioa

Marañongo Udalak 1. poligonoko 378. lurzatiko herrilurra desafektatzea erabaki zuen, 2002ko apirilaren 5ean egin bilkura arruntean. Erabakia Udalbatzako kideen bi herenen gehiengoaz hartu zen eta helburua da udal baskula paratzeko behar diren lurrekin (1. poligonoa, 474 B lurzatia) trukea egitea.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluari jarraikiz, espedientea hilabeteko epean egonen da jendaurrean, interesatuek espediente administratiboa aztertu eta, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Marañonen, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, José Tamayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: A0204077