60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Obren lehiaketa. Garruesko hornidura, saneamendua eta kolektorea

Udalak, aurreko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran hartu erabakiaren ondorioz, lehiaketa publikorako deia egin du, "Garruesko hornidura eta saneamendu sareak eta kolektorea" izeneko obrak egiteko.

Adjudikazio bidea: enkantea, prozedura irekia, tramitazio arrunta.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 150.151,78 euro (BEZa barne).

Behin-behineko fidantza: 3.003,04 euro.

Exekuzioaren gehieneko epea: bost hilabete.

Kategoria: E 1 c).

Eskaintzak aurkeztea: 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epea hogeita seigarren egunean, eguerdiko 14:30ean bukatuko da, eta egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean.

Eskaintzak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamar egunetan, eguerdiko ordu batean. Iragarki oholean argitaratuko dira zer egunetan ireki eta adjudikatuko den.

Ezkabarten, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Félix Idoate Munárriz.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena

Helbidea

NAN/IFZ zenbakia

Hau ordezkatuz

"Garruesko hornidura eta saneamendu sareak eta kolektorea" obraren lizitazioa arautuko duten proiektuaren eta administrazio klausula partikularren pleguaren berri izan dut, eta horiek denak egiteko konpromisoa hartzen dut, alegia, ...... euroan (BEZa barne), lizitazio prezioaren ehuneko ..... merkeago.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0204873