60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Hasierako onespena Udal Planeko UI-7 unitatea birzatitzeko proiektuari

Aurtengo apirilaren 2an Alkatetzak emandako ebazpenaren bitartez, Beriaingo Udal Planeko UI-7 unitatea (Errekaldea industrialdea) birzatitzeko proiektua onetsi da hasiera batez, Udalak berak sustaturik, eta jendaurrean jarri da hamabost egunean, indarra duen legeria bete dadin.

Udal bulegoetan aurkeztu beharko dira bidezkotzat jotzen diren alegazioak, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Ez bada alegaziorik aurkezten, birzatiketa hau behin betikoz onetsiko da, isilbidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta biko apirilaren hiruan. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0203685