60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 31 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 31 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hona hemen

O I N A R R I A K

1.-Xedea.

Iragarri egiten da atezain izateko 31 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikiak dira eta destinoak hauek dira:

-2 lanpostu, plantillako 30026 eta 31893 zenbakikoak, Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuan.

-2 lanpostu Corellan, horietako bat, plantillako 30803 zenbakikoa, Arte Eskolan, eta bestea, plantillako 35736 zenbakikoa, "Alhama" Bigarren Hezkuntzako Institutuan.

-1 lanpostu Leitzako "Amazabal" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, plantillako 32639 zenbakikoa. Ikastetxeko etxebizitzan bizitzeko beharkizuna du.

-5 lanpostu Tuteran, horietatik bi, plantillako 35643 eta 35832 zenbakikoak, "ETI" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, beste bi, plantillako 33086 eta 35836 zenbakikoak, "Benjamín de Tudela" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, eta beste bat, plantillako 35737 zenbakikoa, Hizkuntza Eskola Ofizialean.

-1 lanpostu Martzillako "Marques de Villena" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, plantillako 33355 zenbakikoa. Ikastetxeko etxebizitzan bizitzeko beharkizuna du.

-3 lanpostu Tafallan, horietatik bi, plantillako 33828 eta 34459 zenbakikoak, "Tafalla I" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, eta beste bat, plantillako 35831 zenbakikoa, "Tafalla II" Bigarren Hezkuntzako Institutuan.

-1 lanpostu "Lizarrako "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, plantillako 34568 zenbakikoa. Ikastetxeko etxebizitzan bizitzeko beharkizuna du.

-1 lanpostu Zudairiko Ikastetxe Publikoan, plantillako 34649 zenbakikoa. Ikastetxeko etxebizitzan bizitzeko beharkizuna du.

-3 lanpostu San Adriango "Ega" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, plantillako 34882, 35738 eta 36057 zenbakikoak. Azkenak ikastetxeko etxebizitzan bizitzeko beharkizuna du.

-5 lanpostu Iruñean, horietatik 1, plantillako 35729 zenbakikoa, "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan; beste bat, plantillako 35737 zenbakikoa, Hizkuntza Eskola Ofizialean; beste bat, plantillako 31560 zenbakikoa, Irakasleentzako Laguntza Zentroan; beste bat, plantillako 35642 zenbakikoa, "Andrés Muñoz" Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoan, eta beste bat, "Pablo Sarasate" Kontserbatorioan.

-2 lanpostu Irunberri/Zangozako "Sierra de Leyre" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, plantillako 31404 eta 35639 zenbakikoak.

-1 lanpostu Noaingo "Elortzibar" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan, plantillako 35739 zenbakikoa.

-1 lanpostu Berako "Toki Ona" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, plantillako 35839 zenbakikoa.

2.-Lanpostuak gehitzea.

Deialdi honetako lanpostuak osatzen ahalko dira, hutsik daudenak bete arte, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiko zaiona, deialdia egin duen organora igortzen duen egunean.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

3.-Aplikatu beharreko araudia.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduko 10. artikuluak eta aplikatzekoak diren beste manuek, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak merezimenduen baremoei buruz abuztuaren 12an emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatzekoak diren gainerako arauek, eta deialdiaren oinarriek.

4.-Betebeharrak.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta 11. oinarrian aipatzen den lanpostu hautaketan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Atezain lanpostu baterako izendatua izatea.

Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko adjudikatuko zaie.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko lehiaketan parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Lansariak.

Lekuz aldatzen den langileak indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko ditu.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein bide erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eta bertan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan eskuratu ahalko da, Karlos III.a etorbideko atarian.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak, barne direlarik Administrazio Publikoetan eskainitako zerbitzuen egiaztagiriak.

Zerbitzu horiek dagokien unitate administratiboak luzatutako ziurtagiriaren bidez justifikatuko dira eta bertan lanpostua zein den zehaztuko da, baita lanpostu finkoa zuen ala behin-behinekoa.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen Ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta horiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

8.-Epaimahaiaren osaera.

Lehiaketa kalifikatuko duen Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Milagros Sota Esteban andrea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Araubide Administratiboaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: José Ángel Ros Nestares jauna, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako ingeniari teknikoa.

-Mahaikideak:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.

2. Susana Montilla Larriqueta andrea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako funtzionarioa, zuzenbidean lizentziatua.

Ordezkoa: Yolanda Izpurua Zabalza andrea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Lan-Kontratatudun eta Administrarien bulegoburua.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak, honako honi erantsitako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu izangaiek azaldu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoetan antzinatasunik handiena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hori eginda ere, berdinketak oraindik jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epeari hasiera emanen dio, interesatuek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, egiten diren erreklamazioak ebatzi dituelarik, parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak eta izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Zerrenda hori, espedientearekin batera, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari bidaliko dio, hark, egoki bada, behar den ebazpena eman dezan hasieran deialdian ziren lanpostuak gehitzearen gainean.

11.-Lanpostu hutsen hautatzea.

Lehiatzaileek lanpostua hautatzen ahalko dute lehiaketan erdietsitako puntuazioaren arabera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak horretarako deitzen duen egintzan.

Behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketako lanpostu hutsak, edo zerbitzu beharren arabera haien ordez eskaintzen direnak, betetzeko eskubideak galduko dituzte.

12.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko die proposatutako lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleitutako lanpostuen jabetza hartu beharko dute, esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, non eta ebazpen horretan deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data jakinik ezartzen ez duen.

13.-Aurkezturiko agiriak.

13.1. Izangaiek berreskuratzen ahalko dituzte aurkezturiko agiriak, espresuki eskatu ondoren, erreklamaziorik edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, lanpostuak esleitzeko Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazioa edo errekurtsoa aurkeztu denean, agiriak gorde eginen dira miatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren tramitazioak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira agiriak.

14.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, .......... izateko ..... lanpostu, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, parte hartzeko.

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

Non eta noiz jaioa:

N.A.N.: .....................

Helbidea: ................................... P.K.:

Etxeko telefonoa: ........................... Lantokiko telefonoa:

2.-Administrazio datuak.

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izan zen izendatua:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea

f Lan kontratudun finkoa

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia berezian

f Borondatezko eszedentzian

f Nahitaezko eszedentzian

(X batez adierazi bakoitzari dagokiona).

b) Oraingo destinoa:

Lanpostua:

Lanpostuaz jabetu zeneko eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde Autonomoa:

c) Maila edo taldea: ..........

3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea amaitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Eskatutako agiriak eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkezten ditu.

5.-f Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela*.

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdian onar dezatela, eskabide honetan adierazten den bezala.

Iruñean, ..........(e)ko .........aren ........(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak:

1) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean: puntu bat urte bakoitzeko.

2) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean: 0,20 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokideko (10 ikastordu), gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzen ikastordu zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Ikastorduen iraupena agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek edo taldean egina den eta biltzarrak edo aldizkariak herria, eskualdea, Espainia edo nazioarteko eremua hartzen duen.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, gehienez ere puntu bat, epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.

Oharrak, honako b) atal oso honi buruz:

1. Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honen barruan.

2. Honako b) atal honetako gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

Hizkuntzak jakiteagatik gehitutako puntuazioa.

-Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 2 puntu gehienez bakoitzeko.

-Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,20 puntu gehienez, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,10 puntu gehienez, betiere, plantillaren arabera, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko ikasmaila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Iragarkiaren kodea: A0204758