60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

89/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 29koa, Iarteko Monasterioa, Lete-Itzan dagoena, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen duena, monumentuaren maila ematen diola.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, uztailaren 19ko 282/2001 Foru Aginduaren bidez, Iarteko Monasterioa, Lete-Itzan dagoen monumentua Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen.

Foru Agindu berean espedientea jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea jarri zen. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeak, eskaera egin zitzaionetik sei hilabete iraganik, ez du txostenik aurkeztu. Horregatik Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuko 10. artikulua aplikatzekoa da.

Foru Dekretu horrek, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek deklaratuko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Iarteko Monasterioa, Lete-Itzan dagoena, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea, monumentuaren maila emanaz.

2. artikulua. Ondoren zehazten da zer ingururi erasaten dion egindako mugaketak:

-6. poligonoa: 18, 58, 59, 60, 61, 62 eta 63. lurzatiak.

-7. poligonoa: 4A lurzatia (ondoren ematen den planoan ageri den zatian) eta 4B, 4C, 4D, 4E, 4F, 46, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10. lurzatiak (osorik).

Foru Dekretu honen xede den ondasunaren deskripzio osagarria eta deklarazioak ukitzen duen eremuarena, planoan eta deklarazio espedientearen gainerako dokumentazioan ageri dira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0204954