59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez (304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatua), aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jacinto Vicente Pérez. Jarduera: haragitako ardien instalazioak legeztatzea. Tokia: 10. poligonoa, 107. lurzatia, "El Saso" alderdia, Arradako Kontzejua.

Murillo el Cuenden, bi mila eta biko apirilaren hamaseian. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0204686