59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

2002ko martxoaren 14an eginiko osoko bilkuran, Leringo Udalak administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, baita deialdiaren hurrengo oinarri hauek ere:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Honako deialdi honen xedea da Leringo Udalaren zerbitzurako administrari laguntzaile lanpostu bat, D maila edo taldekoa, betetzea.

1.2. Izendapenak emango dio aukeratutakoari, kargua hartzen duen unetik, funtzionario izaera, bai nominari dagokionez, baita plantillari dagokionez ere. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta eman eta afiliatuko da, hala behar bada.

1.3. Uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduak eta ezar daitezkeen bestelako arauek diotenari jarraikiz, lanpostuari dagozkion ordainsariak D mailari dagozkionak izango dira.

1.4. Izendatua den lehiakideak Lerinen bizi beharko du, bertan hartuko duelarik bere bizilekua.

1.5. Lanorduen erregimena lanpostuaren beharretara egokituko da, udal organo administratiboek edozein momentutan aldatzeko aukera izango dutelarik.

2. oinarria.-Lehiakideek bete beharreko baldintzak:

2.1. Honako oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko lehiakidea onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Adin nagusikoa izatea eta Europako Batasuna osatzen duten herrialdeetako bateko hiritarra izatea.

b) Gutxienez, Eskola Graduatuko titulua, Lehen mailako Lanbide Hezkuntzakoa edo baliokidea dena izatea.

c) Dagozkion egitekoak burutu ahal izateko gaitasun fisiko nahiz psikikoa ere izatea.

d) Administrazioan aritzeko gaitasungabeturik ez egotea, ezta zigortuta edo administrazio publikoan zerbitzuren bat egiteko baztertuta egotea ere.

2.2. Aipatutako baldintzak lehiakideak egiaztatu behar ditu, deialdi honen 10. oinarriak dioen epe eta moduan. Baldintza horiek bete beharreko unea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen dena da, hautaketa bide osoan zehar haien jabe izango delarik, izendatzeko unera arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian partaide izateko eskari orriak, Leringo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean. Honako deialdi honen lehenengo eranskinean argitaratutako ereduari egokitutakoak izango dira eta Leringo erregistro orokorrean egongo dira eskura.

3.2. Honako deialdi honen 2.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako egiaztagiri sorta zein lehiaketaren balorazio aldian aintzat hartuko diren agiri sortak, eskabidearekin batera aurkeztuko dira. Aurkezten diren agiriak, jatorrizkoak, legeztatutako kopiak edo konpultsatutako fotokopiak izango dira.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, jarraian adierazten diren agiri hauek erantsiko zaizkio:

3.3.1. Nortasun Agiri Nazionalaren jatorrizkoarekin egiaztatutako fotokopia.

3.3.2. Espedientea gauzatzeko eta azterketa eskubide kontzeptuan, udalaren kontuan 15 euroko ordainketa egin izanaren egiaztagiria.

3.3.3. Lehiakidearen merezimenduen egiaztagiriak, 7.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

3.3.4. Eskari-orriak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4. oinarria.-Lehiakideen onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskariak aurkezteko epea bukatuta, alkate-udalburuak, onartuak izan diren eta kanpo geratu direnen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emango du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Kanpoan gelditutako lehiakideak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egin eta deialdian onartua izateko baldintzak betetzeari dagokionez eginiko hutsak zuzentzen ahalko ditu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta egindakoak ebatzi ondoren, alkate udalburuak onartutako eta kanpo gelditutakoen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emango du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

5. oinarria.-Kalifikaziorako epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Burua: Jacinto Gil Celaya jauna, Leringo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Francisco Javier Altamira Gurrea jauna, Leringo Udaleko lehengo alkateordea.

Lehenengo mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatuko duen teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatuko duen teknikaria.

Bigarren mahaikidea: Nafarroako Toki Administrazioko idazkarien Elkargoak izendatuko duena.

Ordezkoa: Nafarroako Toki Administrazioko idazkarien Elkargoak izendatuko duena.

Hirugarren mahaikidea: Angel Sanchez Gorricho jauna, langileen ordezkaria.

Ordezkoa: aipatutako titularrak izendatuko duena.

Mahaikide idazkaria: Miguel Angel Escribano Magaña jauna, Leringo Udaleko idazkaria.

Mahaikide idazkari ordezkoa: aipatutako titularrak izendatutakoa.

Epaimahaia, aukeratze saioak hasi aurretik osatuko da.

5.2. Gehiengo absoluturik ezean, epaimahaia ezin osa daiteke ezta egitekorik egin ere.

5.3. Honako oinarri hauen argipen zein ezarpenari buruz sor daitezkeen auziak, gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saioak zuzentasunez egin daitezen, beharrezkotzat jotzen dituen barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izango du, betiere, deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak, saio guztietarako zein saio zehatz batzuetarako adituak deitu ahal izango ditu. Aholkulari horien lana, beren berariazko gaitasunera mugatuko da, esparru horri dagokionez soilik laguntza emanez epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren bilakabidea.

6.1. 2002.eko irailean hasiko da oposizio-lehiaketa eta bi zatitan egingo da. Lehenbizi, lehiaketa zatia, eta ondoren, oposizio zatia, honako oinarri hauetan azaltzen den moduan.

6.2. Onartu zein kanpo geratutakoen behin-behineko zerrendaren ebazpenak zehaztuko ditu oposizio zatia hasteko lekua, data eta ordua. Ondoren, epaimahaiak argitaratuko ditu gainontzeko saioak egiteko hurrenez hurreneko iragarkiak.

7. oinarria.-Lehiaketari dagokion zatia.

7.1. Epaimahaiak, alegatutako eta behar bezala egiaztatutako merezimenduen balorazioari ekingo dio, jarraian dagoen irizpide taulari jarraiki. Epaimahaiak, edozein unetan, merezimenduei buruzko argipenak zein xehetasun osagarriak eskatzeko ahalmena izango du.

7.2. Merezimenduen balorazio-taula:

a) Edozein Administrazio Publikotan antzeko lan batean betetako zerbitzu urte bakoitzeko puntu 1, gehienez ere 5 puntu izango direlarik.

b) Toki Administrazioan antzeko lan batean betetako zerbitzu urte bakoitzeko puntu 1, gehienez ere 5 puntu izango direlarik.

Betetako zerbitzuak dagokion Administrazioak ziurtatutako agiriaren bidez egiaztatuko dira. Kontratu mota edo laguntza hitzarmena edozein dela, onartuko dira benetan betetako zerbitzuak. Aldiberekotasuna izanez gero, puntuazio onena ematen duena hartuko da.

Aurkeztutako esperientzia urte osokoa izan ez denean edo lana egun osokoa izan ez bada, proportzionalki dagokiona kontuan hartuko da.

Gehieneko puntuazioa 10ekoa izango da.

c) Formakuntza zein lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaietan sakontzeko ikastaroetan parte hartu izanaren egiaztagiri bakoitzeko 0,50 puntu. Gehienez ere 5ekoa izango da puntu kopurua.

d) Ikasketa tituluak:

1.-Lanpostuarekin zerikusia duen (Zuzenbideko, Enpresa edo Ekonomi Zientzietako Lizentziaturak) goi mailako ikasketa titulu bakoitzeko, 3 puntu.

2.-Lanpostuarekin zerikusia duen (Enpresa edo Ekonomi diplomatua edo Gizarte Graduatua) titulazio bakoitzeko, 2 puntu.

3.-Epaimahaiak emanen die ofizialak diren bestelako titulazio akademikoei balioa, gehienez ere 3 puntu.

Balio taulan dagokien balorazioa izanik eta merezimendu bailiran egiaztatutako goragoko ikasketa maila lortzeko nahitaezkoak diren tituluei ez zaie baliorik emango. Ezta honako deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa den tituluari ere.

1, 2 eta 3. atalei dagokien puntu kopuru gehienekoa 5ekoa izango da.

7.3. Lehiaketa zati hau ez da kanporatzailea izanen, eta gehienez ere 20 puntu emango dira, honako atal hauetan banatuta:

a) Betetako zerbitzuak: gehienez ere 10 puntu.

b) Lan kurrikulua: gehienez ere 5 puntu.

c) Ikasketa tituluak: gehienez ere 5 puntu.

Atal hauetan azaltzen diren merezimenduak jatorrizko titulu bidez edota konpultsatutako fotokopia bidez egiaztatuko dira.

7.4. Lehiaketa zatia bukatutakoan, epaimahaiak Leringo Udaleko iragarki oholean argitaratuko du lehiakideak lorturiko puntu kopurua.

8. oinarria.-Oposizio zatia.

8.1. Honako saio hauek osatuko dute oposizio zatia.

a) Lehenengo ariketa:

Informatikari dagokiona: informatikaren ezagutza eta bere erabilera toki administrazioan, honela:

a') Galdera motzez osatutako galdetegia. Bertan banatuko da eta ematen den inprimakian berean jarriko dira erantzunak.

b) Egoera praktiko bat.

Epaimahaiak zehaztuko du proba hauen iraupena, egiten hasi aurretik.

Gehieneko puntu kopurua: 30ekoa. Gutxieneko puntu kopurua: 10ekoa.

Animsa Sozietateko teknikariek prestatuko dute informatikari buruzko proba hau.

b) Bigarren ariketa: III. eranskinean agertzen den Administrazio Kudeaketaren zein Zuzenbidearen gaineko gaitegiari buruzko galdetegia erantzutean datza. Galderak teorikoak nahiz praktikoak izanen dira.

Proba hau egiteko, gehienez bi ordu emango dira.

Gehienez ere 40 puntu lortu ahal izango dira. Gutxieneko puntu kopurua 15ekoa izango da.

c) Hirugarren ariketa:

Elkarrizketa: lehiakideek lanari dagozkion gaiei buruzko elkarrizketa izango dute epaimahaiarekin.

Gehieneko puntu kopurua: 10ekoa.

Proba hau ez da kanporatzailea izango.

8.2. Oposizioaren gehieneko puntu kopurua 80koa izango da.

Lehenengo bi probak kanporatzaileak izango baitira, bazterturik geldituko da gutxieneko puntuazioa lortzen ez duen lehiakidea, eta epaimahaiak ez dizkio gainontzeko probak kalifikatuko.

8.3. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emango du puntu kopurua. Ariketari dagozkion emaitza guztien bataz bestekoa izango da puntuen kopurua.

8.4. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean iragarriko ditu, hamar eguneko epean, lehiakideak lortutako puntu kopurua, oposizioko hurrengo ariketaren data, lekua eta ordua.

8.5. Probak zozketa bidez aukeratutako gaiei buruzkoak izango dira eta dei bakarra eginen da, lehiakidea Nortasun Agiri Nazionala berarekin daramala agertuko delarik. Lehiakideren bat aurkeztuko ez balitz, kanpo geratuko litzateke.

9. oinarria.-Osoko puntuazioa eta gaindituen zerrenda.

9.1. Epaimahaiak, gainditu zein kanpoan geratutakoen zerrendak egingo ditu.

9.2. Azken ariketako kalifikazioa zehaztutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egiten den lekuan argitaratuko ditu, lehiakideak oposizio zein lehiaketa zatietan lortutako emaitzak.

9.3. Epaimahaiak organo eskudunari bidaliko dio puntuazioarik altuena lortu duen lehiakidearen aldeko izendapen edo lanpostu esleipenerako proposamena. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

10. oinarria.-Agirien aurkezpena.

10.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, hautatua izan den lehiakideak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu udaletxeko bulegoetan:

1) Bigarren oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubidea ordaindu dela adierazten duen agiria.

2) Gaitasungabetu edo zigortua ez izana, ezta Administrazio Publikoko lanetarako baztertua ere ez izana ziurtatuko duen zinpeko aitorpena.

3) Karguari dagozkion lanak egitea galaraziko dion gaixotasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela adierazten duen mediku agiria.

4) Karguari dagozkion betebeharrak leialki betetzeko eta Nafarroako Foru Erregimena, Konstituzioa eta Legeak errespetatzeko promes edo zina.

10.2. Aipatutako epearen barruan, agiri horiek aurkeztuko ez balituzte, ezinbesteak bultzatutako kasuak salbu, ezin izango lirateke hautatuak izan, egindakoak baliorik gabe geratuko lirateke eta, deialdian parte hartzeko eginiko faltsukerien ondorioz, izango luketen erantzunkizunari aurre egingo liokete.

Aurreko lerroaldean adierazten den egoeraren aurrean, 9. oinarrian azaltzen den onartutakoen zerrendan hurrengoa den pertsonak hartuko luke lanpostua, kargua hartzeko aurreko ataletan azaldutako prozedura bera jarraituko delarik.

11. oinarria.-Izendapena eta lanpostua hartzea.

11.1. Aurreko atalak azaltzen duen aukeratze prozesua bukatutakoan, Leringo Udaleko Osoko Bilkurak izendatu egingo du izendapen proposamenean aurkeztutako hautagaia.

11.2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da izendapena.

11.3. Izendatua izandako pertsonak, izendapena egiten den unetik hilabete bateko epean lanpostua hartu beharko du. Ezinbesteak bultzatutako egoerak salbu, izendatutako pertsonak epe horretan lanpostua hartuko ez balu, Leringo Udaleko funtzionarioa izateko eskubideak galduko lituzke. 10.2 oinarrian aipatutakoak indarra izango luke kasu horretan.

12. oinarria.-Helegiteak.

Honako deialdi honen, bere oinarrien eta bere ezarpenaren aurka, ondorengo helegiteen artean, bat aurkez daiteke aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusian, dagokion sailean. Hau egiteko, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epea izango da, aurretik, erabakia hartu zuen organoari errekurritzeko asmoa jakinaraziz.

b) Gora jotzeko helegitea. Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izen-deiturak ............................................, adinez nagusi, N.A.N. zenbakia: ........, bizilekua (herria, kalea, zenbakia, posta kodea) .......................................... telefonoa .........

Adierazten du:

Leringo Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izan nahi duela.

Kargua bete ahal izateko gaixotasunik ez duela, ezta akats fisiko zein psikikorik ere.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasun bakar batek ere ez duela hartzen.

Administrazio Publikoan lan egiteko ez dagoela gaitasungabetuta, ezta zigortuta edo baztertuta ere.

Deialdiko 2. oinarriak eskatzen duen tituluaren jabe dela.

Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Hori horrela,

Leringo Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izan dadila eskatzen du.

.......n, 2002ko .......aren .......(e)an.

(Sinadura)

LERINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Informatika

1.-Windows ingurunearen funtzio nagusiak (Windows 95).

2.-Testu prozesadoreen funtzio nagusiak. Windowserako Word testu prozesadorearen oinarrizko funtzionamendua.

3.-Internet eta posta elektronikoari buruzko oinarrizko ezagupenak.

III. ERANSKINA

Proba teorikoaren gaitegia

1. gaia.-Legeari eta Erregelamenduari buruzko ideia orokorrak. Udal Erregelamendu eta Ordenantzak: motak eta onesteko baldintzak. Alkatearen bandoak.

2. gaia.-Udalerria: honi buruzko kontzeptu eta elementuak. Ideia orokorra. Udal antolaketari buruz: beharrezko antolaketa eta osagarria dena. Beharrezko organoak eta haien egitekoak.

3. gaia.-Udalerrien autonomia, ahalmen eta eskumenak. Honako hauei buruzko ideia orokorra: parte-hartzeko gutxieneko eskumen nahitaezkoak, delegazio bidezko eskumenak eta jarduera osagarriak.

4. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa: toki entitate motak. Udalerri elkartuari buruzko aipamena: antolatzeko eta funtzionatzeko araubide berezia. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea: edukia eta egitura.

5. gaia.-Administrazio prozedura: ezaugarriak eta ideia orokorrak. Hasiera eta garapena. Legitimazioa. Txostenak eta alegazioak. Interesatuak. Bukaera. Ebazpena. Uko egitea. Iraungipena. Jakinarazpenak eta haien argitalpena. Isiltasun administratiboa. Betearazpena.

6. gaia.-Helegiteak, administraziokoak eta eskumenekoak. Administrazioarekiko auzi-helegitea. Udalen aipamena: Nafarroako egoera. Betearazpenaren etendura.

7. gaia.-Agiri administratiboak: ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.

8. gaia.-Nafarroako toki entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Haiei buruzko ideia orokorrak.

9. gaia.-Udal aurrekontuak. Haien egiturari buruzko ideia orokorra. Gastuen sailkapen ekonomiko zein funtzionala. Onesteko eta aldatzeko bidea.

10. gaia.-Gastuak eta ordainketak. Tramitazioa eta kontu-hartzea. Sarreren kontrola. Gerakinen kontua. Udalen dirubilketa.

11. gaia.-Udalaren biztanle errolda, hautesle errolda, jarduera sailkatuen espedienteak, hirigintza lizentziak eta espedienteak, oro har. Haiei buruzko ideia orokorra.

12. gaia.-Udala. Osaketa. Kideen aukeraketa. Osoko bilkura, Gobernu batzordea eta bestelako batzordeak. Bileren erregimena. Alkatearen ebazpenak.

13. gaia.- Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua). Edukia eta egitura.

14. gaia.-Kontratazioa. Obra-kontratua. Esleipena aurretiko jarduketak. Kontratazio espedienteen motak. Esleipen motak. Kontratazio-mahaia. Kontratuaren formalizazioa. Kontratu aldaketa eta iraungipena. Bermeak.

Lerinen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: A0204669