59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BURLATAKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

Lehiaketa publikoa, Burlatako "El Soto" udal igerilekuen zainketa, garbiketa, atezaintza eta arropazaindegiko lanak kontratatzeko, udarako

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia. Presako espedientea.

Hasierako prezioa: 78.750 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 1.575 euro.

Proposamenak aurkezteko: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamahirugarren egun naturaleko 13:30ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak eta bestelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten dira. Plegua lizitatzaileen eskura dago Burlatako Udalaren Kirol Patronatuko bulegoetan (Elizgibela kalea, z.g., kiroldegia).

Burlatan, bi mila eta biko maiatzean. Alkate udalburua, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0204826