59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Ziritzako etxoletako argiteria kontratatzea, prozedura irekiaren eta enkantearen bidez. Presako izaera

Deierriko Udalak, 2002ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen kontratazio hori egitea, baldintza hauei jarraituz:

Xedea: Ziritzako etxoletako argiteria.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: prozedura irekia, enkantearen bidez eta presako izaeraz.

Behin-behineko bermea: 460,30 euro; alegia, lizitazio prezioaren % 2.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Aurrekontua: 23.014,89 euro (hogeita hiru mila eta hamalau euro eta laurogeita bederatzi zentimo), BEZa barne.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamahirugarren egun naturalera arte, baldintzen pleguko ereduari jarraituz.

Kontratazio prozedura honi buruzko agiriak interesatuen eskura daude Deierriko Udaletxean (Aritzalako Kontzejua, Kale Berria, 22), goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte, astelehenetik ostiralera. Telefonoa: 949-542174.

Proiektuaren kopia eskuratu ahalko da Lizarrako Sericolor dendan (Urederra plaza, Merkatondoaren ondoan).

Deierrin (Aritzala), bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: A0204696